10 galdera euskaltegiei begira
10 galdera euskaltegiei begira –
Ekainaren 29an egin zen sustraiak eta adarrak jardunaldia, UEUko udako ikastaroetan. (Zorionak UEU, 50 urte eta gazte!). Mahai-inguru bat dinamizatzea egokitu zitzaidan eta galdera batzuk prestatu nituen. Baina hori egin aurretik, euskaltegien eta helduen euskalduntzearen inguruan nituen kezkak, galderak, zalantzak zerrendatu nituen. Jakina, hauen inguruko galderarik ez nuen egin; hala ere, edukiak berrerabiltzearren, honako hauek dira euskaltegiei begira ditudan 10 galdera:
Baga: Euskalduntzearen azken helburua zein da? Zein izan beharko litzateke? Zer gertatzen da euskara ikasi bai, baina titulurik nahi/behar ez duten horiekin?
Biga: Euskalduntzean itzelezko eragina du hiztunon komunitatean txertatzeak, hau da, euskaran sozializatzeak. Zer egin beharko lukete euskaltegiek hori sustatzeko?
Higa: Zelan piztu euskara ikasteko desioa? Zelan elikatu desio hori euskalduntze prozesu osoan zehar?
Laga: Txillardegik aspaldi aipatu zuen, eta berriki Iñaki Iurrebasok ere aipatu du. Dagoen gaitasunerako erabilera altua da. Zer lan egin beharko lukete euskaltegiek gaitasun hori areagotzen? Zelan mantendu indartsu gaitasunaren lantegiek?
Boga: Zein izan beharko litzateke euskalduntzearen arrakastarako metodologiarik egokiena? Zer oinarri izan beharko luke metodologia horrek?
Sega: Zer leku izan beharko luke euskal curriculumak euskalduntzearen barruan?
Zai: Euskalduntzearen periferian dauden hainbat egitasmo (euskara planak, Aldahitz eta hari lotutako metodologiak, mintzapraktika egitasmoak, …) zelan integratu beharko litzateke euskalduntzearen erdigunean?
Zoi: Zer gertatzen ari da Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan euskalduntzearekin? Zer irakaspen ekarri beharko lirateke EAEra?
Bele: Badira han eta hemen euskara ikasteko metodo “informalak” (online bidezko tresnetako auto-ikaskuntza, euskara ikasteko bide autogestionatuak gaztetxe batzuetan, barnetegi autogestionatuak, …). Horietatik ba al dago zer ikasirik?
Arma: Eta atzera begira jarrita? Zer erreskatatu dezakezu eta zer lurperatu 70 eta 80ko hamarkadetatik?
10 galdera euskaltegiei begira