Lan istripuetan hiltzen direnenen artean, gizonak %90

Lan istripuetan hiltzen direnenen artean, gizonak %90 –Ā 

Titularrean jarri dudana ez da asmakizuna. Urtero-urtero lan istripuetan hiltzen diren langileen artean, gehien-gehienak gizonak dira. Datu hauek sinisten ez dituzula? Begiratu Osalan, INE, EUSTAT edo beste edozein iturri ofizial. Guztietan agertzen da datu bera. Eta hau, gainera, beti gertatzen da. Urtero-urtero. Betidanik.

Eta ez bakarrik Euskal Herrian. Europan, Txinan, Afrikanā€¦ berdin dio non begiratzen duzun. Beti da patroi berdina: gizon askoz gehiago hiltzen dira lan istripuetan, emakumeekin konparatzen badugu.

Errealitatea argi eta garbia da. Errealitate hau, ordea, ez dute inoiz nabarmentzen komunikabideetan. Genero kontuez hitz egitean, emakumeari buruz hitz egin behar baldin bada, beti nabarmentzen dute emakumearen egoera ā€œokerrenaā€ dela. Beti, emakumea biktima bezala aurkezten dute.

Emakunde existitzen da, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiteko. Baina Emakundek emakumeengan jartzen du foku guztia. Inoiz ez du ezer esaten gizonek pairatzen duten desabantaila hau. Badirudi bere errelatoaren eta bere teoriaren kontrakoa dela.

Baina, jarrai dezagun gai honetaz hausnartuz. Zergatik gertatzen da egoera hau? Zergatik hiltzen dira gizon gehiago lan munduan?

Hasteko, ezberdindu behar dugu in itinere heriotzak eta in itinere ez direnak. In itinere esatean, ā€œlanera joateanā€ edo ā€œlanetik etortzeanā€ adierazi nahi da. Kasu honetan, kopuruan parekatuago daude. Baina gizonen artean pixka bat handiagoak dira, gizonek gehiago eta luzeago bidaiatzen dutelako lana dela eta.

Espainiar estatuan: lan heriotzak.

Edonola ere, lanera joan edo lanetik etortzen diren heriotzak bosten bat baino gehiago ez dira izaten. Heriotza gehienak, lanean bertan gertatzen dira. Eta zein sektoretan gertatzen dira? Ba, industrian, eraikuntzan eta garraioko lanbideetan. Lanbide hauetan gizonak dira nagusi. Altuera handietan, muturreko tenperaturetan, makinaria handiarekin laneanā€¦ laburtuz, arrisku handiena suposatzen duten lanak.

Lan istripuetan hiltzen direnenen artean, gizonak %90

Emakumeak, ordea, nagusi dira hezkuntzan, pertsonen zaintza lanetan, osasungintzan, bulego lanetan eta abar. Hau da, erakin baten barruan, seguruagoak diren lanetan. Gainera, oro har emakumeak zuhurrago jokatzeko joera dute. Eta gizonek gehiago arriskatzeko nahia edo erabakia hartzen dute, dela apustuetan, negozioetan, kiroletan edo lanetan.

Zorionez, gaur egun istripu gutxiago gertatzen dira XX. mendeko hasieran baino. Baina heriotza asko dira oraindik.

Ez dut pentsatzen gizon gehiago lanean hiltzea talde berezi baten erabakia denik. Hau da, ez da ez ā€œmatriarkatuā€ baten erabakia, ezta langileak hil daitezela desiatzen dauden nagusien erabakia ere. Horrela izan da historia osoan zehar eta izaten jarraitzen du.

Baina esaerak dioen bezala, ā€œnori berea, jainkoaren legeaā€, esan nahi dut, egoera horrela bada, ez da ezkutatu behar. Genero bereizketa honetan gizonak kaltetuak ateratzen direla esatea, errealitatea islatzea baino ez da.

Lan istripuetan hiltzen direnenen artean, gizonak %90

9 pentsamendu “Lan istripuetan hiltzen direnenen artean, gizonak %90”-ri buruz

  • Boterean dagoen feminismo honi ez zaio komeni halako datuak zabaltzea, bere diskurtsoaren alde bat desbirtuatzen dutelako. Honek egiten du gaur eguneko feminismoa hipokrita, datuek kontra egiten dutenean datu horiek isiltzea, hain zuzen. Penagarria.

  • Egiaren hizkuntza 2022-10-19 15:01

    Munduko hizkuntza guztien artean, egiaren hizkuntza aukeratu duzue gertatzen dena kontatzeko.
    Bikaina.

  • Arrate eta IƱigo, bikain!!!

  • Are gehiago:

    Emakume baino gizon gehiago hiltzen dira trafiko istripuetan.
    Emakume baino askoz gizon gehiago hiltzen dira suizidioz.
    Munduan indarkeriaz hildakoen %70 gizonak dira.

    Beraz, bai, gizonak gehiagotan hiltzen dira era biolentoan.

    Kontua da, heriotza eta hilketa horiek guztiak, suizidioak, lan istripu hilgarriak… akaso emakumeek eragiten dituzte?

    Erantzuna: ez.

    Esaterako, munduko hilketa guztien %78,7 gizonek egiten dituzte.

    Indarkeria matxistaren biktimak, kasu gehien-gehienetan, gizonek eragiten dituzte?

    Erantzuna: bai.

    Eta rol horiek –gizona hiltzaile, emakume biktima–, proportzio horietan, ez dira alderantziz gertatzen bizitzaren beste inongo eremutan.

    Hor dago koxka.

  • Baina aipatzen duzun hori, baten batek zalantzan jartzen du ala? Inortxok ere ez!!!!
    Asuntoa da, generoen inguruko datuak ematerakoan, beti emakumea galtzaile moduan agertzen dela, eta artikulu honek erakusten duena zenbait alorretan gizonezkoa ere galtzaile irten daitekela da.
    Lan istripuetan kopuru aldetik horrelako diferentzia egoteak, lan prekario zein arriskutsuenak nork betetzen dituen erakusten du, gardentasun osoz.

  • Alpargatero 2022-10-21 12:24

    Lasai, zertarako eztabaidatu? Laster gizon/emakume binarismo patriarkal eta atzerakoi horrek ez du zentzurik izango. Izan ere, matxito gaizto guztiok aukera izango dugu prozedura administratibo xoil batez emakume bihurtzeko eta, tatxan!, hortxe bukatuko dira gure arazoak, emakumeek gure gizarte maltzurrean jasaten dituzten ankerkeria, bazterkeria eta zapalkuntza berberez gozatu ahal izango dugu, berdintasunik berdinenean, amen!

  • Tximino, feminismoak zalantzan jartzen al du emakume baino gizon gehiago hiltzen direla indarkeriaz mundu zabalean? Ez. Zure ustez berak salatu behar du hori? Nire ustez ez. Ze, hala balitz, nori egotziko lioke gizon guzti horien heriotzen errua? Beste gizon batzuei, ezta? (Gogoratu, munduko hilketa guztien %78,7 gizonek egiten dituzte). Argi dago ez dagokiola feminismoari. Gizonak gizonen erruz hiltzea beste eragile batzuek aztertu eta salatu behar dute, zeinek bere esparruan, hala nola sindikatuek lan istripuen kasuan.

    Feminismoa kritikagarria da hainbat aldetatik, baina gizonezkoen hiltze laboralengatik egurra emateak ez dauka inolako zentzurik.

    Portzierto, istripu laboralak gehien salatzen dituztenek, besteak beste ELA eta LAB sindikatuek, feministatzat daukate beren burua.

  • Feministek, euren burua biktimatzat jotzeko duten joera horrekin, imaginatu datu hauek erakusten duten moduan, kaltetua gizonezkoa beharrean emakumezkoa balitz, ze nolako irakurketa egingo lukete??? Heteropatriarkatua erruduna litzateke?? Eta gizonezkoak kaltetuak izanik, nori egotzi beharko liokete errua, homomatriarkatuari alegia?
    Hemen arrakalaren asuntoa, irakurketa nora bideratu nahi dugunaren arabera modu partzialean egiten dugu, modu iruzurgilean.

  • Aitor: mezu ofizialaren arabera, feminismoak gizon eta emakumeen arteko berdintasuna nahi du, eta ondorioz, denok izan beharko genuke feminista. Praktikan, ordea, garbi ikus dezakegu emakumeen egoera gizonena baino okerragoa den gaietan bakarrik aplikatzen dela genero ikuspegia, eta hori manipulazioa da.
    Lan istripuena da horren adibide nabarmenetako bat.