Euskaltegiak eta autoikaskuntzako zentro homologatuak finantzatzeko 31.441.000 euro bideratuko dituzte
Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak onartu dituen bi ebazpenen bidez euskaltegi publiko eta pribatuei eta autoikaskuntzako zentro homologatuei diru-laguntzak emateko baldintzak arautu dira. 31.441.000 eurorekin 28.000 ikasle euskaldundu eta 1.200 langileren soldaten kostua finantzatuko dela jakinarazi du Jaurlaritzak.