[Urpeko Bonbarda #079] Ortzadar bat

[Urpeko Bonbarda #079] Ortzadar bat –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. Hirurogeita hemeretzigarren saioan, Euskal Herria Zuzenean festibalean entzunak izan ditugu akorduan.

Hirurogeita hemeretzigarren saioan, Irisarrin (Nafarroa Beherean) izan berri den EHZ hartu dugu gogoan, eta bertan jo duten talde eta bakarlariak entzun ditugu.

Euri jasaren osteko ortzadarra dugu EHZ, Hego eta ipar Euskal Herriak lotzen dituen zubia. Erakusleiho paregabea ere bada, gurean ditugun artista bikainenetako batzuk oholtzaratzen dituena.

[Urpeko Bonbarda #079] Ortzadar batSaioa 2zio desegin ostean Odei Barrosok bakarka abiatu duen rap ibilbidearen lehen emaitzarekin hasi dugu, drill erritmoan emandako “Terapia”. Eta beste lapurtar talde batek, Lumi bikoteak, plazaratu berri duen “Bezperen dirdira” lanarekin itxi.

Itzal eta eskarmentu handiko hiru izen nagusi ere izan ditugu entzungai. Hiru hamarkadaren ondoren itzulera egin duen Delirium Tremens, orain gutxi Adarra saria jaso duen Joseba Tapia, eta euskal rockaren aitaponteko, Niko Etxart.

Iaz plazaratutako diskoak urteko onenen artean kokatu zuen Joseba Irazoki eta Lagunak taldearen “III” diskoko kantu bat ere entzun dugu, eta beste horrenbeste Izaki Gardenak taldeko kide Jon Basaguren eta Libe Garcia de Cortazar bikoteak eratutako Pasadena egitasmo berriaren debut lan homonimotik.

Bukatzeko, Frikun baionar afro-rock laukotearen “Ezerezko herria” entzun dugu; Merina Gris donostiar hirukotearen pop zakarra edo “Saiatzen naiz” singlea; Ezpalak zestoar post-punk taldearen hit nagusia, “Itzalak”; eta gaztetxoen artean sekulako arrakasta lortu duen Bulego azkoitiar pop taldearen “Entera daitezela”.

.

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Spotify     Apple Podcast    Google Podcast

[Urpeko Bonbarda #079] Ortzadar bat

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!