[BIPARETA] Edozein herriko jaixetan

[BIPARETA] Edozein herriko jaixetan – 

ZuZeu Podcasten eskutik, ZuZeuko Bipareta erreportaje saioak gai baten inguruko hausnarketa ekarriko digu bi astetik behin, Amaia Rojo eta Maialen Sorzabalbere gidari dituela.

[BIPARETA] Edozein herriko jaixetan

Udarekin batera iritsi dira jaiak herri askotan. Bi urte eta gero jai batzordeek buru belarri ekin diote pandemia aurreko jai horien antzekoak antolatzeari. Osasun krisia dela eta bertan behera geratutako horien artean egon ziren jaiak. Momentuko egoera eta baldintzek ez zuten herriko jaiekin aurrera jotzea bermatzen.

Aurten ordea, esan daiteke egoerak hobera egin duela, urtearen hasieran, Donostia eta Azpeitiako danborradak bertan behera geratu ziren arren, otsailean badirudi pixkanaka jaiak lehengo errealitatera itzultzen hasi zirela, Tolosako iñauterietan esaterako. Geroztik, geroz eta egitarau gehiago agertu dira, eskaintza desberdinekin.

Oraintxe bertan, euskal herriko herri desberdinetan jaiak dira. Gaur jai horien atzean ezkutatzen diren antolatzaile desberdinekin hitz egin dugu. Gaurko atalean jai horien atzean ezkutatzen diren antolatzaileak dira protagonista: Iban Markiñako txozna batzordeko kidea da, Jone Erratzuko bestetako daminausia, Bittor Donostiako Piratetako koordinatzaileetako bat eta Irati Fernandez EHZ jaialdiko antolatzaile.

 

[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify     Apple Podcast     Google Podcast

[BIPARETA] Itzalpeko gaixotasunak

[BIPARETA] Edozein herriko jaixetan

[BIPARETA]

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!