“Espoliazioaren aurkako artea” horma-irudiaren inaugurazioa
“Espoliazioaren aurkako artea” horma-irudiaren inaugurazioa –
Arabako SEADen Lagunen Elkarteak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, komunitatearen partaidetzarako ekimen bat gidatu du azken hilabeteetan. Ekimen horren bidez, Mendebaldeko Saharako baliabide naturalen legez kanpoko espoliazioa irudikatzen duen horma-irudia asmatu, diseinatu eta modu kolektiboan margotu dugu, eta herri oso batek bere baliabide naturalen gaineko subiranotasun iraunkorra eta baldintzarik gabekoa gauzatzeko duen borondatea adierazten du. Informazio guztia artecontraelexpolio.org web orrian kontsulta daiteke.
Sorkuntza artistiko horren bidez, Elkarteak eta proiektu honetan laguntzen duten erakunde eta pertsonek gasteiztarren artean kontzientzia kritikoa sorrarazten lagundu nahi izan dute, eta halaber, nabarmendu nolako ondorioak eragiten dituen sahararrengan 46 urte baino gehiagoz luzatzen den gatazkak eta zeintzuk diren gatazka hori bera konpontzea eragozten duten azpiko arrazoiak. Ekainaren 30ean, etzi, horma-irudia margotu den fatxadan (Mendoza kalea 17). egingo den Inaugurazio ekitaldiak emango dio amaiera prozesu horri.
Goizean, eguerdiko 12:00etan, Inaugurazio ofiziala izango da, Vitoria-Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Lankidetzarako Euskal Agentziaren ordezkariak bertan direla.
Arratsaldean, arratsaldeko 18:30etan hasita, hainbat ekitaldi izango dira, Bertso-paper lehiaketako sari-banaketa, bertso-saio bat, horma- irudiaren aurkezpena eta Saharako musika eta Lehia Banda kontzertuak (Programarekin kartela erantsi dugu). Zuen interesekoa izango delakona, agur bero bat.
“Espoliazioaren aurkako artea” horma-irudiaren inaugurazioa
Saharan ezagutzen al dute euskal gatazka? Zenbat ikurriña daude Saharan euskaldunekiko elkartasun keinu moduan?