Benetako soldata arrakala? Emakume/gizon artekoa baino, lan publiko eta pribatuen artekoa

BENETAKO SOLDATA ARRAKALA? Emakume/gizon publiko eta pribatu – 

Askotan entzuten da “gizon eta emakumeen arteko” soldata arrakalaz. Baina benetako soldata arrakala, lan publiko eta lan pribatuen artekoa da. Eta horretaz medioetan ez dute inoiz hitz egiten.

Hurbiletik ezagutzen dudan lan-eremua (haur hezkuntza) hartuko dut adibide moduan. Baina beste sektore edo lan eremuetan ere antzekoa gertatzen da.

  • Haurreskola pribatu batean 35 ordu* lan egiteagatik, ez dira 1.000 euro irabazten.
  • Haurreskola publiko batean 35 ordu lan egiteagatik, 1.500 euro irabazten.

*Administrazio publikoan 35 ordu lan egiten dira astean. Pribatuan 40 edo 45. Horrela pixka bat gehiago irabazten da, baina orduan, lan orduagatik kobratzen dena txikitzen da.

benetako soldata arrakala gizon/emakume publiko pribatuen

Administrariak, erizainak, erizain laguntzaileak, garbitzaileak, irakasleak… adibide pila daude. Ikerketa ugariren arabera, %30 altuagoak dira funtzionarioen soldatak, funtzionarioak ez diren soldatekin konparatuz.

Lan bera, kategoria bera, kualifikazio bera, ordu-kopuru bera… lanpostu bera izanda ere, soldatak oso ezberdinak dira. Beste adibide bat: Osakidetzako oposizioetan lan egiteko, 100.000 pertsona aurkezten dira, 2.100.000 biztanle dituen lurralde batean, non langileak 1.400.000 pasatxo diren. Hau da, jende askok funtzionario izan nahi du. Ez da bakarrik soldatagatik. Baita lan egonkortasunagatik, ordutegiagatik eta lan baldintzengatik (estres gutxiago).

Benetako soldata arrakala, lan publiko eta pribatuen artekoa

Presioa enpresa pribatu batean askoz handiagoa da. Bezero gutxiago badaude, enpresak diru gutxiago lortzen du. Adibidez, haurreskola batean gurasoak (bezeroak) zerbitzuarekin gustora ez badaude eta bere umea ateratzea erabakitzen badu, haurreskolak bezeroaren diru-sarrera hori galduko du. Guraso gehiagok hori egiten badu, haurreskolako nagusiak hezitzaile bat kalera botatzea erabaki ahal du. Baina gainera, nagusia ez da pozik egongo. Era berean, gurasoren batek kexa egiten badu, nagusiak errudunak bilatzen ditu, langileen artean. Eta bronka goitik behera joaten da, hau da, nagusietatik langileetara.

BENETAKO SOLDATA ARRAKALA? Emakume/gizon publiko eta pribatu

Haurreskola edo zentro publiko batean, matrikulazioak jaisten badira edo kexak badaude, irakasleek ez dute hainbeste sufritzen zentro publikoekin konparatzen badugu. Are gehiago, irakasle batzuek nahiago dute ikasle gutxiago egotea, horrela lan gutxiago egin behar dutelako. Ez duzue inoiz ikusi zelako patxorraz lan egiten duten udaletxe bateko bulegoan? Beraien artean lasai-lasai asteburuaz hitz egiten. Gero, enpresa pribatu bateko bulego batera joaten zara eta hor ez dute hainbeste denbora horrelako elkarrizketa hutsaletarako.

Etengabe esaten digute gizonek emakumeek baino gehiago irabazten dutela. Hori legez debekatuta dago eta primeran iruditzen zait. Baina non dago debekatua lan pribatua izateagatik gutxiago kobratzea? Non dago horri buruzko eztabaida?

Emakumeok gutxiago irabazten dute, bai. Baina eragin handia du zein lanbide egitea erabakitzen duten. Normalean eta zoritxarrez, gutxiago kobratzen diren lanak bilatzen dituzte (ume edo nagusien zainketa, letrekin eta emozioekin lotutako lanak eta horrelakoak). Gehiago kobratzeko lanetan hau baloratzen da: arrisku ekonomikoa, arrisku fisikoa, emaitzak, esperientzia, ordutegia, egutegia, soldata negozioatzeko gaitasuna (indibidualki edo kolektiboki), eta abar.

 

BENETAKO SOLDATA ARRAKALA? Emakume/gizon artekoa baino, lan publiko eta pribatuen artekoa

12 pentsamendu “Benetako soldata arrakala? Emakume/gizon artekoa baino, lan publiko eta pribatuen artekoa”-ri buruz

  • Erabat ados. Sindikatuek honen aurrean isiltasuna. Ze nolako gizarte patetikoa daukagunaren seinale. Eta desoreka honek lan lehentasunaei
    dagokienez ekarri dezakeen ondorioa, hobe ez aipatzea.
    Administraziorako exodoa hasia da.

  • Zer erraz irentsi duzuen neokonen mezua! Bakarrik falta duzue esatea jubilatuak ere pribilegiatuak direla. Zer exodoa eta zer exodo ondokoa! Administrazioa zu Jaio baino lehen ere bazegoen, zu Jaio zinen ama-haur ospitalea, esate baterako. Hala ere, lasai egon zaitezkete, zer aski onartua denez, administrazioan lanean hasteko hautaprobak egiten dira, aukera berdintasuna eta gaitasuna oinarria dutenak, eta zenbaitetan euskara proba ere bai, bua txabal!

  • Euskal herrian 3.000.000 pertsona inguru bizi gara, Euskadi horretan, baratze bat izanen da, landunak ez dira 1.000.000 batera iristen, 100.000 mila pertsona aurkeztu dira Osakidetzako oposizioetara? Bai to! Eta zure informazio iturriak, espainolismo ultraliberanenak. Andaluzian eta Madrilen 14:00etan Osasun Etxeak itxita daude, asko beti itxita. Erandion itxita al daude?

  • Euskahaldun 2022-06-07 22:41

    “Ikerketa ugariren arabera, %30 altuagoak dira funtzionarioen soldatak, funtzionarioak ez diren soldatekin konparatuz” zuk estekaturiko informazio iturrira jo eta…hara sorpresa! Libremercado egunkaria, Libertad Digital egunkari neokon-ultra fatxa espainoleko taldekoa, Federico Jimenez Losantos zuzendari delarik, berriaren egitatea eta zintzotasunaren adierazle bikaina bai horixe! Segi kaka irensten

    • Hodei Aurrekoetxea 2022-06-08 12:39

      Iturria Googleek eman dit. Euskaraz ez dut ezer topa. Pozik irakurriko nuke zuk topatzen duzun informazioa.
      Nork idatzi duen berdin dit. Informazioa benetazkoa izatea da garrantzitsuena niretzat.

  • Batzuek halako berrien aurrean hartzen duten jokabidea ulergaitza egiten zait. Baina berriaren jatorriak horrenbesteko garrantzia dauka?? Edo garrantzia, esaten duen horretan dago? Eta deskribatzen den egoera hau ikusten ez duena, benetan itsu dago.

  • Informazio asko duzu Euskal Herriko lan merkatuan, langileriaz, soldaten. Aldeak badira, jakina, bai a ez dago gaizki geronen errealitatea ezagutzea eta ez irenstea espainiarren langile publikoen, erdiak ez baitira funtzionario, topiko ustelak. Esango nuke oso gutxitan egona zarela udal bulego batean.

  • Betiko diskurtso eskuindarra:

    Pribatuan lana efizienteago, kalitate obeagokoa… Publikoan, alferrak, kalitate eskasa…

    Eta generoarekiko soldata arrakalaren arrazoia… Emakumeen lanak gaizki aukeratzearen ondorioz omen…

    Oso analisi sakona. Bai jauna!

  • nire esperientzia 2022-06-15 11:55

    Nik enpresa pribatua eta publikoan lan egin dut. Baita autonomo bezala ere, lantxoak egiten. Orain enpresa publikoan nago.

    Dudarik gabe, publikoan baldintza, soldata, erritmo baxuagoak dira langileentzat. Batzutan lotsagarria izateraino. Langile askori ordaintzen zaie, ezertxo ere egiten ez duten bitartean. Denbora eta tokiaren aprobetxamendu oso eskasa/inefizientea izaten da.

    Ez nau inork aurkakoaz konbentzitu, oso ebidentea delako.

  • ahalik eta gutxien egiteko prest 2022-06-15 13:59

    Funtzionario on eta adeitsu asko topatu ditut nire bizitzan zehar. Baina panorama orokorra hau da funtzionarioen artean: ahalik eta gutxien egin ahal badute, ahalik eta gutxien egingo dute.

    Horrelako esperientziak eduki ditut Ertzaintzan, haurreskola publikoetan, eskola publikoetan, Kontsumobiden, euskaltegian, Osakidetzan…
    Ahalik eta pertsona gutxienarekin egon eta egin nahi dute. Ez dizute inoiz onartuko, baina bere jardunean eta erabakietan nabari da.

    Enpresa pribatuetan ere gauza bera egingo lukete, baina ezin.

  • Soldata arrakala garbia da.
    Beste gai bat da jende askok uste duela pribatuetako egoera txarragoa dela jabeek poltsikoak betetzen dituztelako euren kontura. Neure ustez ez da ala, publikoa puzten goazen eran gizartea pobretzen joango zaigu izugarrizko dirutza eraginkorrak ez diren lanetan (edo lan egiteko eran) gastatuz..
    Bestetik, ohikoa da eskuindar, neokon… deitzea beste argudiorik gabe edozein kontrako eritzi baliogabetzeko.

  • Jabeak, bai horixe! Horixe baita zuek buruan Edo darabilzuena. Nerauk, ordea, nagusi izatearekin aski daukat. Hala “h”ez idazten da, iritzi, ez eritzi eta Segi. Neocon batek ezin du idatzi eta mintzatu, beno, hori ikusteko dago, analfabeto baten gisara.