Emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dute lan beragatik?

Emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dute lan beragatik?  –

Emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dute lan beragatik?

Mitoa ala errealitatea?

Idazki honen bidez, emakumeok gizonek baino gutxiago kobratzearen auzia (brecha salarial delakoa) mintzagai izango dut. Emakumeok eta gizonek betetzen ditugun lan motak eta norbanakoek dauzkaten lan baldintzak aipatuko ditut, betiere batez besteko soldata kontuan hartuta. Horrez gain, postu desberdinetan izan daitezkeen desberdintasunak azalduko dizkizuet. Azkenik, soldataren inguruan soziologo batek duen iritzia adieraziko dizuet.

Emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dute lan beragatik? Mitoa ala errealitatea?

Emakumeok gizonak baino gutxiago kobratzea beti izan da mito bat (politikariek eta komunikabideek ideia nahasia zabaltzen badute ere). Jakina datu absolutuak eta erlatiboez ari garen aztertzea erabat garrantzitsua da. Soldata masa “osoa” eta “ordukoa” den adierazteak berebiziko garrantzia du. Hasteko, lan mota eta lan baldintzak kontuan hartu behar dira.

Emakumeok gizonekiko lan mota eta lan baldintza desberdinak dauzkagu. Emakumeon kasuan, lanaldi laburreko kontratuko lanak betetzen ditugu. Hortaz, emakumeok ordu gutxiago lan egiten ditugu eta gutxiago irabazten den postu batera iristen gara.

Kontua da, 8 ordu lan eginez 1.500€ eskuratzen baduzu, 4 ordu eginez, printzipioz erdia jasotzen duzula (750€).

Gainera, lanaldi motaren arabera diferentziak bat edo beste izan daitezke. Lanaldi osoa aipatzekotan, emakumeok gizonek baino %13 gutxiago kobratzen dugu batezbeste (orokorrean, ez dute lan mota berbera egiten); aldi bateko lanaldiari dagokionez, aldiz, emakumeok bakarrik %4 gutxiago kobratzen dugu gizonekiko.

Adibidea, dendako saltzaile:

-Gizon batek 8 ordu: 1.500€

-Emakume batek 4 ordu: 750€  (erdia)

_________________________________________________________________

Soldata osoa kontuan hartuz, emakumeak erdia irabazten du.

Soldata ordukobera da, 12€/ordu.

Bestalde, gizartea osotasunean hartuta, gizonek 12,5€ orduko kobratzen dute; emakumeok, ordea, 11€ orduko. Agerikoa da soldata desberdintasuna dagoela emakume eta gizonen artean, bai. Lan mota, antzinatasuna eta adinak faktore gakoak dira soldata ezberdintasunez ohartzeko (datua batez bestekoa da). Horrek esan nahi du soldata ez dela berdina lan ezengokor edo egonkorrean jarduterako orduan. Horrez gain, adinaren arabera, bakoitzak jasoko duen soldata ez da berdina izango (adibidez, 25 urteko batek ez du 50 urteko baten soldata irabazten).

Emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dute lan beragatik? Mitoa ala errealitatea?

Oraingoan, postu, lan baldintzak eta lanaldi berdinak kontuan hartuta, dauden soldata desberdintasunak zehaztuko ditut. Esate baterako, zaharberritasun eta merkataritzan, emakumeak %3 gutxiago irabazten du. Bulegoetako langileez ari bagara, emakumeok gizonek baino %1 gehiago kobratzen dugu. Horren arrazoia da emakumeok gehiago okupatzen ditugula lanpostu mota horiek gizonek baino. Enpresa bateko zuzendari eta gerenteen kasuan, ostera, gizonek emakumeek baino %23 gehiago irabazten dute. Eskuarki, gizonek betetzen dituzten lanpostu mota horiek. Aipatutako ehuneko guztiak INEtik ateratakoak dira.

Bukatzeko, soziologo batek (Maria Garcia Soledad) soldata desberdintasunari buruz esaten duena azalduko dizuet. Bere ustez, desberdintasuna neurtzea oso zaila gertatzen zaigu pertsonaren funtzioak, lan mota, enpresa, etab. Lan zulo handia dagoela gaineratu du eta horrek orduko soldatan desberdintasunak egotea eragiten du (lan ibilbidean ezberdintasun handia izatea, hain zuzen). Garciak dio batezbesteko soldata alderatzean, bestelako kontuez ahazten garela. Normalean, emakumeok lan ezengokorra izan ohi dugu eta lan-merkatuan sartu eta irteten dira sarriago. Beraz, ez dugu zertan behatu soilik batezbesteko soldatan, baizik eta faktore gehiagoz ohartu.

Hurrengo bideoa, emakume kazetari batzuek (LaSextakoak) oso ondo azaltzen dute:

Bideoan argi erakusten duten bezala, emakumeok soldata baxuagoak dauden lanbideak (seguru eta lasaiagoak) aukeratzen ditugu oro har. Gainera, umeak eta familiako nagusiak zaintzeko baja gehiago hartzen ditugu, karrera profesionalari bete-betan eraginez.

Soldata ezartzeko orduan kontuan hartzen direnak:

  • Ordu kopurua.
  • Esperientzia.
  • Erantzukizuna.
  • Emaitzak: lanaren efizientzia.
  • Antzinatasuna (antiguedad)
  • Negozioatzeko indarra: langile-nagusi artean (batzuetan eskari-eskaera arabera). Sektore batzuetan konbenio bidez.
  • Arriskua.
  • Anbizioa eta dedikazioa (konpromezua eta motibazioa honen barne).
  • Enpresaren politika edo egoera.

Herrialde garatuetan; Europa, Amerika, Ozeania, Asia gehienean… soldatak emakume eta gizonen arabera ezartzea debekatzen dute (konstituzioetan hasita, kasu askotan). Lege ugari esplizitukoki jartzen dute. Afrika eta herrialde musulman askotan, ordea, emakumeek lan asko egitea debekatua dago. Hor bai, diskriminazioa agerikoa da.

Euskal Herrian, beraz, ezin diozu emakume bati, emakume izateagatik soilik, soldata baxuago jarri. Hori legez debekatua dago duela asko. Emakumeoi lan beragatik (faktore guztiak berdinak izanda) gizon bati (edo alderantziz) soldata ezberdina jarri zaigula frogatzen bada, legeek eta epaileek arrazoia emango diote salaketa jarri duenari.

Gainera, hori horrela balitz, enpresa askok soilik emakumeok kontratatuko gintuzkete. Izan ere, bere irabaziak handitzeko modu argia da. Baina gure gizartean, langabezia, oro har, handiagoa da emakumeon artean. Ez da logikoa, soldata bretxa badago, ezta?

Emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dute lan beragatik? Mitoa ala errealitatea?Egia da lan batzuetan emakumeok ez dugula historikoki parte hartu lanbide askotan. Adibidez, mediku izateko (soldata oneko lanbidea).

Baina duela hamarka da batzuk, emakumeok erabaki libre hartzeko aukera dugu. Batxilerra bukatzean, nahi dugun Karrera edo Prestakuntza Profesionala aukeratu dezakegu! Zorionez, orain ez dago trabarik!!

Medikuntzaren adibidera bueltatuz; gaur egun, emakumeak gehiengo argia dira medikuntzan. Hor ikusten da emakumeok gaitasun intelektual handia dugula, gizonen antzekoa. Medikuntza ikasteko memorizatzeko gaitasun handia behar da, baita jendeagatik kezka izateko bokazioa ere.

Gaur egun, nahi izanez gero, emakumeok edozein lan egiteko ateak irekita ditugu; polizia, mekaniko edo autobuseko gidari izan nahi badugu, izan gaitezke. Baina emakumeok, onartu behar dugu, soldata baxuagoak dituzten lanbideak aukeratzen ditugu (arrisku -fisikoa edo ekonomikoa- edo erantzukizuna gutxiago dutenak).

Kontua da, nahi edo nahi ez izatea. Eta emakumeoi, lan batzuk ez zaizkigu interesatzen, ez dira erakargarriak. Ez gizartean debekatzen digutelako, baizik eta ez direlako gure gustukoak.

Hor dago, hortaz, lan soldata kopuru osoaren gakoetako bat: AUKERA. Zer lan egin nahi dugun aukeratzen dugunean, zer soldata jaso nahi dugun aukeratzen dugu. Eta gizonek, oro har, soldata handiagoak jasotzen diren lanbideak aukeratzen dituzte.

Bideo honetan argi azaltzen du Christina Hoff Sommers-ek (Prager U)

 

Beste kontu bat da, emakumeok familia zaintzen denbora gehiago ematen dugula. Hori lana da ere, ezta? Hortaz, lan hori ordaindu beharko lukete! Zaila da hori neurtzea, baina lana izanda, dedikazioa izanda, denbora izanda, soldata jaso beharko genuke gizarte justu batean.

15 pentsamendu “Emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dute lan beragatik?”-ri buruz

  • Oso ausarta zara behin eta berriz errepikatzen den gezurrari aurre egiteagatik.

    askatasunarenliga.eus

  • Emakume bati gizon bati baino gutxiago ordaindu diezaiokezu legez, ezin duzu kontratuan jarri emakume izateagatik gutxiago ordainduko diozula baina posible duzu legeak ezartzen dituen mugen barruan biei ezberdin ordaintzea.
    Adibidez, taberna bat dut, konbenioan 1200 euroko soldatak aipatzen dira, posible dut gizonari 1300 ordaindu ta emakumeari 1200? Bai posible dut ta legezkoa da.
    Ta nik ditudan datuen arabera, bataz beste lan berdinarengatik emakumeak %14 gutxiago kobratzen dute ta datu absolutoak hartuz arrakala %30an dago.
    Ezagutu ditudan lanetan adibidez, konbenioan ezarrita lan berdinarentzako 3 kategori ezberdin soldata ezberdinekin, ta kasualitatez emakumeak kategoria baxuenetan.
    Tranpa legal pilo daude arrakala hoiek mantentzeko ta tranpa pila arrakala ezkutatzeko. Hori bai konbenioak ez dio emakume izateagatik gutxiago kobratuko duzunik baina erealitatea….

    Gero baxena, emakumeek baxa gutxiago hartzen dituzte gizonek baino, umeak izateagatik dituzten baxak zenbatuz gainera, uste dut nahastu duela lanaldia murriztea, lana uztea… umeak, gurasoak… zaintzeko baxekin. Ta ez du zerikusirik.

    • Kaixo Sugaar, aipatzen duzun kontua gizonok eta emakumeek pairatzen dugu, batez ere gazteak direnak. enpresek “kategoriarekin” jolasten dute edo beste era batean esanda, unibertsitate titulua duten pertsonak Goi-mailako zikloko lanak egiteko kontratatzen dituzte eta noski, goi-mailako zikloko soldata jasotzen dute.

  • uste dut nahastu dituela baxak ta lanaldia murriztea, lana uztea… umeak, gurasoak… zaintzeko, ta ez dute zerikusirik.

    Ta jada nagoela datuei buruz gauzatxo bat. Krisiaren 6 urtean edo, lan piloa sortzen ari zela zioten datu ofizialek. Baina benetan gero ta langabezi gehiago zegoen, nolatan dakit? Bakarrik urte horretako lehengo 6 hilabeteetan 10 milioi lanordu gutxiago sartu ziren.

    Nolatan sortuko da lana askoz lanordu gutxiago sartu badira? Ez zen lanik sortu, beste era batean banandu zen. Datuekin nahi duten moduan jolastearen ajeak.

    • Datuak manipulatzen dira ideiak saltzeko bai. Konkretuki emakumeak biktimizatzeko. Komunikabideak eta politikariak etengabe emakumeak biktimaren papera esplotatuz.
      La Sexta nahiko ezkertiarra da eta ideia hori askotan saltzen digu. Harritu naiz zein bideo interesgarri egin zuten, emakumeek azalduta gainera. Benetan datuetan oinarritu dira eta analisi objetiboa egin dute. Chapeau.

      Emakumeak zanpatuak izan dira, baina orain politikoki zuzenaren tontakeriekin beste muturrera joan dira.

      Zorionak artikulu eta autoreari. Lan bikaina.

      • Feminismoa laburtuz: de la reivindicacion histÓrica a la histÉrica.
        De la paridad a la parida.

      • La sexta ezkerrakoa ta nik hegan egiten dut. Emakumeak biktimizatzeko ? Noski noski, 8 orduro bortxaketa bat, baina ziur biktimizatzeko dela. Bai horixe.

  • Britania handian berriz, arazo larria sortzen ari da: emakumeen errendimendua medikuntza lanetan ez omen da behar bezelakoa. Horregatik kexu dira medikuak eta osasun sistema kolokan omen dago.
    Honats erreferentzia (feminista batek idatzia)

    http://www.dailymail.co.uk/debate/article-2532461/Why-having-women-doctors-hurting-NHS-A-provovcative-powerful-argument-leading-surgeon.html

  • Nire ingeles maila hutsaren hurrengoa da baina zure iruzkina irakurrita badirudi emakumeen errendimendua txarra dela ta ez da horrela. Artikuluak dio gero ta emakume mediku gehiago daudela ta hauek direnez umeetaz ta familiataz arduratzen direnak, lanaldi partzial gehiago dituztela ta hori arazoa bilakatu dela. Baina gehiago dio (nire ingeles kaxkarrarekin ta itzultzailea erabiliz), emakumeak kapazitatu behar omen dira lanaldi partzialean gizonal lanaldi osoan egiten dutena egitera. Burutik jota al gaude? Nola konponduko zen hori? Ba emakumeak pairatzen duten gehiekizko zama lanetik at konpartituz.

    Ere bai dio emakume medikuak gizonak baino lehenago jubilatzen direla, hala bada gutxiago kobratuz izango da ta kontuan izanda jubilaziorako baldintzak berdinak direla…. Agian nahi dute 75 urte arte lan egin dezaten.

    Artikulutik arazoa emakumeak direla ateratzea niretzako ez da zuzena, gezur hutsa baizik.
    Agian ez zuen hori esan nahi iruzkinarekin ta nik horrela ulertu dut.

    • Izenburuan bertan dio emakumeak ari direla osasun sistema mintzen edo

      ” Zergatik emakume medikuak edukitzeak. Osasun Sistema Nazionala mintzen ari den. Argumentazio probokatzailea zirujau-buru batek idatzia.

      Uste det ez dezula ondo ulertu idatzia.

      http://www.dailymail.co.uk/debate/article-2532461/Why-having-women-doctors-hurting-NHS-A-provovcative-powerful-argument-leading-surgeon.html

      • Artikuluak diona ez badator bat izenburuarekin ta zuk izenburuak diona egiatzat jotzen baduzu….. Ba hori.
        1. Ez dakit nondik atera duzu gizon hori feminista danik.
        2. Artikuluan argi azaltzen da ez dela emakumeen errendimendu faltarengatik baizik ta umeetaz ta etxeetaz arduratzen direlako baizik. Gauz arras ezberdinak dira.
        Beraz arazoa ez da emakume mordo mediku direla, baizik ta beraien bikoten laguntza eza.
        Kasualitatez gizonak diren medikuek ez dute ia lanardi partzialak hartzen ta lana uzten umeak ta etxeak zaintzeko, ta hori egiten ez badute arazoa emakumeak medikuak direla da? Ez.

        Beraz berbera diot, idatzi duzunarekin aditzera ematen duzu emakumeek gaizkiago egiten dutela ta ez da horrela. Gizonak ta gizartea dira horren erantzule.

        Berdina gertatu daiteke edozein lanbidean, emakumeak beti arduratzen badira familiaz, etxeaz….. lanaldi partzial gehiago hartuko dituzte ta askok baita ere lana utzi. Ta berriro, emakumeak langile txarragoak direlako? Ez, etxean laguntzarik ez dutelako.

        Beraz arazoa emakume medikuak dira? EZ.

        • Emakumeek espezialitate errazenak eta erosoenak hartzen dituztela dio, medikuntza orokorra. Oso kasu gutxitan espezilitate zailak, (zirujauak, neurologoak,…) eta espezialitate zailak dituzten medikuen exkasia sortzen dute horrela (emakumeek). Datuak eta jartzen ditu.

          Idazleak zirujau-burua eta feminista dela esaten dio testuaren hasieran.

          Irakurri eta informatu. Topikoak errepikatzen eta diskursotxoak botatzen ibili ordez.

  • Bakarrik urte batekoa jarriko dut ez luzatzeko: INE
    2014
    Lanordu osoko soldata Gizonek 28 emakumeek 25 = Gizonek %12 gehiago
    Bataz besteko soldata gordina Gizonek 25 emakumeek 19 = Gizonek %31 gehiago
    Soldata ertaina : Gizonek 21 emakumeek 16 = Gizonek %31
    Soldata ohikoena : Gizonek 16 emakumeek 14 = Gizonek %14 gehiago
    Denbora partzialeko lana: Gizonek 10 emakumeek 9,5 = %5

    http://www.ine.es/jaxiT3/Datos.htm?t=10882

    Ta beste gauz interesgarrik ere esaten ditu INEk, gero ta adinean aurrera egin, emakume ta gizonen arteko arrakala haunditu egiten da. Ta normala da, lana utzi behar baduzu gehiagotan umeak zaintzeko, zailagoa izango duzu enpresan gora egitea, antiguetatearengatik trienioak lortzea…. 25 urte beherakoen artean aldea bakarrik 5 puntukoa da, 55 ta 65 urtetan 21. Hau da 4 aldiz gehiago. Baina ez dago inolako arrakalarik.

    Askatasunarena, askatasunarik ez dago askatasun ekonomikorik gabe, askatasuna mugatzen da jaio zarenetik zeozertara bideratzen zaituztelako, askatasunarik ez dago ez emakumeengan ez gizonengan, baina gizonak askeagoak gara .

    Zergatik? Lan mordo erreserbatuak ditugulako, ta nahiz ta istripuak egon prekaritatea….. gizon batek errazagoa du bera bakarrik bizi ahal izatea irabazten duenarekin (nahiz ta gizonen artean ere pobrezi asko egon) zuzenean lan hoiek lortu ezin dituztenak baino, edo beste lan soldata baxuagoekin hartu behar dutenek baino..

    Ta hau guztia ezkutuko ekonomia kontuan izan gabe , bestela arrakala askoz haundiagoa izango zen.

    Gauzak hobetu direla? Noski, baina asko dago hobetzeko.

  • Zorionak.
    Frogatu duzu gai konplexu honi heltzea posiblea dela betiko lelo erraz, merke eta biktimistak alboratuz.

  • Nik beti sinestu dut berri hori gezurra zela. Enpresa publiko batean lan egiten dut eta gure taldean plantilla erdia emakumeak dira eta gizonen lan baldintzak berak dituzte.
    Azaldu behar izango lirateke, nondik ateratzen diren datu horiek, batez ere politikoek erabiltzen dituzte datuak jendea engainatzeko.