Nafarroan 0-3aren duintasuna lortzeko, zerbitzua publifikatzea da bide bakarra
Nafarroan 0-3aren duintasuna lortzeko, zerbitzua publifikatzea da bide bakarra –
Nafarroan 0-3aren duintasuna lortzeko, zerbitzua publifikatzea da bide bakarra. Atzerapausorik ez!
STEILASek harriduraz eta tristuraz hartu du sindikatu batek 0-3 ziklorako adierazi duen asmoa, Nafarroako haur eskoletarako hitzarmen bat negoziatzea proposatuz.
Estatuko hitzarmen bat badago jada, kudeaketa pribatuko ikastetxe askotan aplikatzen dena, eta honek lan baldintza kaxkarrak izatea eragiten du. Hortaz, eredu neoliberal ustel horrekin Nafarroarako hitzarmen batekin gauza beretsua izanen litzateke, eta argi daukagu publifikazioa izanen dela langile guztiei neurri berean hobekuntzak ekarriko dizkien bide bakarra. Irtenbidea ez da patronal bat sortzea, ustezko hobekuntza ttikiak lortzeagatik ezin ditugu gure borroka luze honen helburuak alde batera utzi.
STEILASek lan baldintzak hobetzea lehenesten du (ratioa eta soldata), eta ez gaude erdizkako neurriak onartzeko prest: hori lortzeko bidea zerbitzuaren kudeaketa publikoa eta zuzena da, Hezkuntza Departamentura pasatzea, Haur Hezkuntza osoa Hezkuntza delako.
Era berean, gure babes osoa adierazi nahi diegu Nafarroako 0-3 Plataformaren aldarrikapenei, bertan parte hartzen dugularik 2003tik, eta ez dugu inolako aldarrikapen ez pertsonarik alde batera utziko.
Aurrera borrokarekin hezitzaileak, lortzera goaz!
Gora Nafarroako 0-3 langileon borroka!
Atzerapausorik ez!