[Simone Weil] Erroztamendua XIX
[Simone Weil] Erroztamendua XIX –
Erroztamendua (XIX. bidalketa)
Zientziaren ospearen aldera, gaur, sinesgaberik ez dago. Horrek jakintsuei, baita zientziaz idazten duten ber filosofoei eta idazlei ere, ematen die XIII mendeko apaizek zuten antzeko erantzukizuna. Batak eta besteak dira gizakiak zeinak gizarteak hazten baititu egia zer den bilatu, aurkitu eta komunikatzeko astia izan dezaten. XX. mendean, XIII. mendean bezala, lan horretarako gastatua izan den ogia, seguraz ere ogi galdua izan da zorigaitzez, edo are larriagoa izan da.
XIII. mendeko elizak bazuen Kristo; baina inkisizioa zuen. XX. mendeko zientziak inkisiziorik ez du; baina Kristorik ere ez du ezta baliokiderik ere. Jakintsuek, eta zientziaren inguruan idazten duten guziek jasaiten duten kargua hain da pisua nun, haiek ere historialariek bezala eta gehiago ere, Hitlerren krimenez Hitler baino errudunagoak diren, Hau da agertzen Mein Kampf en pasarte batean: «Gizakiak ez du sekula naturaren jaun eta jabe delako pentsamenduaren erruan erori behar… orduan gizakiak sentituko du planetek eta iguzkiek ibilbide zirkularrak segitzen duten mundu batean, ilargiak planeten itzulian biratzen diren mundu batean, indarra denetan eta bakarrik nausi den eta, bortxatuz edo hautsiz ahuleziari nausitzen zaion mundu batean, gizakiak ezin duela lege berezi batzuren pean bizi».
Lerro hauek modu ukaezinean adierazten dute gure zientzian gordeta dagoen munduaren kontzepziotik arrazoiz atera dezakegun konklusio bakarra. Hitlerren bizi guzia ez da konklusio horren obratzea baizik. Nork egozten ahal dio egiatzat sinetsi duena obratu izana? Sinesmen beraren oinarriak haien baitan edukiz, horietaz jabetu ez direnak, eta akziotan itzuli ez dituztenak, krimenetik eskapatu dira bakarrik ez zutelako Hitlerrenbaitan zegoen adore mota jakin bat.
Erran dezagun berriro ere, ez da zuzen akusatzea nerabe abandonatu, erromes miserable eta arima gosetu hori, baina zuzen da, ordea, akusatzea nerabe horri gezurra jatera eman diotenak. Eta gezurra jatera eman diotenak, gure aurrekoak dira, zeinen antzekoak garen. Gure garaiaren katastrofean, buregoak eta biktimak, biak ala biak, bizi garen miseria higingarriaren lekuko nahigabekoak dira.
Hobendunak zigortzeko eskubidea izaiteko, beharko ginuke lehenik gure burua garbitu haien krimenetik zeina gure arima propioan ezkutatua den mozorro mota anitzenpean. Baina eragiketa hori lortzen badugu, behin burututa, ez dugu gehiago izanen zigortzeko irrikarik, eta sinisten badugu egitera behartuak garela, ahal bezain guti eginen dugu eta guretzat muturreko sofrikario batekin.
[Simone Weil] Erroztamendua XIX
Anka sartze bat egin dut. Sobera goiz publikatu dut XIX. atala, XVI, XVII et XVIII publikatzekoak zirela oraindik. Ene erru osoa da, ez eta zuzeurena. Urrengo aldean XVI. atala aterako da beraz.
Anka sartze horregatik irakurlea ezin da jakinean izan SWek zientziaz erran zuen guziaz.
Oso zientziazale zen–bere anaia André matematikari handienetarikoa izan zen, Bourbaki taldearen parte hartzailea– baina atal honetan ikusten den bezala erantzukizun filosofiko eta politiko handia jartzen zuen zientzilarien gainean. Gaur duten ospearen neurrikoa.