Euskalkiak bizirauteko estrategien bilkura maiatzaren 21ean
Euskalkiak bizirauteko estrategien bilkura maiatzaren 21ean –
Hamarkadak daramatzagu herritar askok, euskalgintzak eta instituzioek euskalkien altxorra behar bezala aintzat hartu gabe eta beroiek irauteko estrategia egokirik zehaztu gabe. Euskera batuaren sorreran esan liteke euskalkiak batetik, eta batua bestetik, areriotzat hartu zirela eta, badirudi, 50 urte pasatu ondoren, berdin jarraitzen dugula, batua ezartzeko baliabide izugarriak bideratu diren bitartean euskalkiak ez direla inoiz aipatzen, aztertzen eta, batez ere, horiek irauteko estrategia egokirik bideratzen.
Hori dela bilkura batera deitu diegu euskalkietan sinesten dutenei arlo honetan zerbait egiteko. Baturik gabe euskerak etorkizunik ez duela argi dagoen moduan, euskalkirik gabe ere euskerak etorkizunik ez duela izango uste dugu gutako askok. Horregatik, bada ordua gai garrantzitsu honi buruz gogoeta egiteko, Euskal Herri mailan elkarlanak sortzeko eta lan ibilbide bat taxutzeko.
Zeregin horretan lau arlo nagusi aztertu nahi ditugu datorren maiatzean egingo dugun bilkuran: ahozkoa, hezkuntza, hedabideak eta administrazioa. Lehendabizikoa funtsezkoa da eta hor indar handia egin behar dugu. Hemen ideia batzuk jasotzen ari gara: kontzientzia hartzeko bideo laburrak, euskalkiei eusteko auzo ekimenen txapelketa, euskaldunen demografia suspertzeko politikak…
Hezkuntzan ere ekimen asko egin litezke eta non ikasi ere badugu, Valentzian adibidez, non haur eta lehen hezkuntzan hango aldaeran egiten duten, valentzieraz, eta gorako zikloetara pasatu ahala gero eta eredu estandarragoa erabiltzen duten, era natural batean eta biak landuz hezkuntza zikloa amaitu orduko. Hemen antzeko zerbait egin liteke baliabideak jarriko balira: irizpide batzuk ezartzea, euskalkien ezagutza titulua, euskalkiak mintzo diren lekuetan titulu hori baloratzea haur eta lehen hezkuntzan, materiala sortzeko laguntzak eskaintzea, etab.
Hedabideetan, batez ere telebista eta irratia lokaletan aukera paregabea dugu euskalkiei eusteko. Eta zer egin daitekeen aztertuko da: estilo liburu bateratu bat, praktika onen gida, euskalkietako hedabideei laguntza gehigarria proposatzea, EITBn egunero ordubeteko emisioa tokian tokiko euskalkietan eskatzea…
Administrazioan bi multzo bereiztu ditzakegu: batetik berbazko harremanak eta hedapen handiko agiriak, zeinetan euskalkiek lekua eduki beharko luketen eta, bestetik, gainerako komunikazioak (arauak…), zeinetan hizkuntza aldaerak ez duen horrenbeste eragin sozialik. Horrez gain lehenengo multzoko komunikazioetan euskalkiak erabiltzeko gomendio multzo bat sortu. Azkenik ahozko transmisiorako estrategiak ere mintzagai izango ditugu.
Maiatzaren bilkura honetara euskalkiak jagoteko interesa duten ikertzaile eta euskaltzale guztiak gonbidatuta daude eta jasotzen diren ideiekin adierazpen bat eta lan egutegi bat osatzen saiatuko gara. Laster arte!
Euskalkien lagunak
————————————–
Egitaraua maiatzak 21
09:15 Kideen aurkezpena
09:30 Hezkuntzarako estrategiak
10:30 Hedabideetarako estrategiak
11:30 Atsedena
11:45 Administraziorako estrategiak
12:45 Ahozko transmisiorako estrategiak
13:45 Adierazpen proposamena eta ekimenetarako egutegia
14:30 Bazkaria (aukeran)
Izen ematea Bazkaria 15 euro. 944 00 11 33 iberba@iberba.eus
“Baturik gabe euskerak etorkizunik ez duela argi dagoen moduan, euskalkirik gabe ere euskerak etorkizunik ez duela izango uste dugu gutako askok”.
Nik ez dut horrela ikusten. Etorkizunean, bi euskal aldaeren arteko aldeak, eman dezagun, argentinar baten eta kubatar baten artekoa bezalatsukoa izan beharko du. Gehienez ere eta asko jota. Bestela, akabo.
Gaur egun, Hegoaldeko aldaera batzuen artean kasik portugesaren eta gaztelaniaren pareko distantzia dago; hori ez zaigu batere komeni.
Euskara euskalkietan bizi da eta hauek balio afektibo eta soziolinguistiko ukaezina daukate. Hori beti aintzakotzat hartu behar da euskara sustatzeko edozein egitasmotan. Bestalde, nire ustez, batu estandarra zenbat eta haur gehiagoren ama-hizkuntza izan, orduan eta hobeki.
Baita ere, kasu eman “euskalkia” zeri esaten diogun eta nola ulertzen dugun. Mesedez, ez XIX. mendeko euskalariek bezala. “Euskalki” izenekoak produktu historikoak dira, etengabe aldatu dira, aldatzen ari dira, elkarri eragiten diote eta ezaugarri asko ez dira jende askok uste bezain zaharrak. Ez ditugu gurtu eta fosildu behar.
Faltan nabaria dago gazteen eskaintza kulturalean. Gaztea irratian, Goazen saioan, filmetan, marrazki bizidunetan… Pertsonaiaren bat euskalki batez egitea behintzat.
Gaztea irratiko tertulietan badago bizkaieraz, gipuzkeraz, iparraldeko euskalkiez egiten duen nonor, tarteka. Eredu hori ona da.
Kontua da, euskalki natural horrek euskañol zatar hori ordezkatu behar duela lagunarteko solasaldi naturaletarako. Hizkuntzaren bizitasun hori areagotu behar da, horretarako eredu edo erreferenteak sortuz.
Badaude tiktor batzuk eredu moduan: joxemiel, julen portillo…
Gipuzkera…..Iparraldeko euskalkiak, axola ez zaizkigunak eta izendatzen ere ez dakigunak. Euskera, ez, euskara, batu, ez, euskara batua, jasoa, euskaldun guztiona beharko lukeena. Euskalkiak, zer euskalki, eramaiozu ume hori medikuari porque ustet que hoztu da, eta yaque ordua hartu deten lehengo… Ulertzen nauzu?
“bizkaieraz, gipuzkeraz, iparraldeko euskalkiez (sic) egiten duen nonor, tarteka. Eredu hori ona da”.
Ez zait eredu ona iruditzen norberak bere etxeko hizkeran egitea. ANALFABETOAK kontratatzearen kontra nago.
Ilaski Serrano eredu ona da. Oro har batuan egiten du, mendebaleko ikutuekin, oso euskara zuzenean, beti-beti entzulea kontuan hartuz. Badira beste aurkezle giputzak, oso eredu txarrak.
Bada beste eredu txarragorik. Rock talde on xamar bateko kantaria tartean.
Eske artifiziala da… Klaro. Esaterako, niretzat zeharo artifiziala da, ETBko saio batean, 40-50 urteko euskaldun alfabetatua kapaz ez izatea Nafarroako ARANTZAN, AHOZ, euskara gutxi gorabehera batuan ez egiteko. Niretzat hori ANALFABETISMOA da.
kaixo Amonamantangorri ezezagun hori,
“Ez zait eredu ona iruditzen norberak bere etxeko hizkeran egitea. ANALFABETOAK kontratatzearen kontra nago.” Norberak bere etxeko hizkeran egitearen kontra ez litzateke inor egon beharko, euskera maite izatekotan, noski.
Jakin behar den gauza bakarra da zein eredu erabili behar den leku bakoitzean. Horren sinplea da ulertu nahi duenarentzat.
Joxan Artzek, Gontzal Mendibil bisitatzera joaten zitzaionean, horrela esaten zion: zuk egizu zure euskara horretan, polita da eta (esaldia ez naiz ondo gogoratzen baina euskaldun normal bat lez, beste euskalkia entzutea aberasgarria zitzaion).
Euskararen aldaera guztiek altxor txiki bat gordetzen dute eta horiek zaindu egin behar direla uste dugu. Besterik ez dugu eskatzen.
Pues a ver euskara gehiago zaintzen dugun porque azkenaldian gero eta euskara txarragoa hitz egiten da, batuan eta euskalkian, sabes? Asi que hobe genuke si kontzientzia gehiago bagenu ze euskara pixkanaka da como si pikutara joango balitz.
Beste euskalkia? Jakina, bi baino ez dira, gipuzkera eta mendebaldekoa.
Sinplea beti izan da motza, motela, entendimendu gutxikoa. Baina zer sinplea zaren?
Zenbait jakingarri:
Testu hori euskalkien aldekoa omen, baina erdara dario bazter guztietatik. Euskara da geronen hizkuntza, ez euskera. Bada ordua, euskaraz, euskalkietan ere, bada garaia esaten da, baturik ez, batuarik bai, lokala, ez da euskara, Euskal Herri mailan, espainola, bereiztu ditzakegu, ez, bereiz ditzakegu, ezartzea, eskaintzea, ez, ezarri, eskaini, maiatzaren bilkuran, bilkura queda muy guai, más que batzarre o bilera, pero maiatzaren, maiatzeko, faborez. Gainera ideia GORA eta ideia behera. Ideia putarik ez duzue eta. Liteke eta zitekeen, oso bestelakoak, bitartean, hori denborazkoa da… eta hala
Zain dezagun euskara, nahiko lan dugu eta.
Zertaz gogoratu: Ez naiz esaldiak gogoratzen. Maite izatekotan, bo,. Hemen Maite izanez gero behar du
Bisita Mendibil, ez, Mendibili.Bestea, ez, beste bat. Ez litzateke inor, ez, ez luke inor…Azken batean, ez duzue lotsarik.
Nagore, egurra ematen ari haiz… ondo deritzot, heure eskubidea dok…
Baina hi ere ez haiz beti zuzen dabilena.
EUSKERA dok berez, gure hizkuntza. Eta soilik beste osagai batekin atxikita datzanean… EUSKARA.
Bertzela, ez diagu oraingoz euskera BATUrik, baizik soilik “euskera ESTANDARRA”
BATUA izanen duk euskalki guztiak BATERATZEN dituenean, batere diskriminaziorik bagerik (barik).
eta euskalkiak ezagutzeko haien gakoak ezagutu behar dituk:
euskalki bakoitzaren aditz-enborrak, adibidez.
Ni horretan ari nauk ene orrialdean, ZUZEU honetan, atx!