IGOGAILU baten hizkuntza, alokuzioak eta beste

IGOGAILU baten hizkuntza, alokuzioak eta beste – 

Gure erakinian 2 igogailu ditugu. 18 solairuko eraikina da. Bertan ditugun 2 igogailu horiek duela gutxi “hitz egiten du”: “ateak ixten”, “igotzen”, “lehen solairua”… Horrelako audio grabazio edo alokuzioak ditu. Hasieran, aldatu zutenean, gaztelaniaz bakarrik esaten zuen. Baina dei pare bat nahikoa izan zen, gaztelaniaz gain euskaraz ere egin zezan.

BIDEOA:

Izan ere, elebidun jartzearena zentralizatua dago. “Remoto”-n egiten dute. Hau da, ez da langile bat igogailura fisikoki hurbildu behar. Hortaz, aldaketa horrek ez du dirurik kostatzen.

Zergatik kontatzen dut hau? Ba, ea jende gehiago animatzen den bere igogailu enpresara deitzeko eta aldaketa eskatzeko. Horrela, euskara urte luzez presentzia bermatua izango du. Ez da auzokide guztien, komunitateko presidente edo bilera batean erabaki behar. Nahikoa da norbaitek eskatzea. Gure kasuan Otis enpresak egin zuen. Bertan lan egiten duen Jon Erramunek, mantenimendu arduradunak, lan hori egiteaz arduratu zen eta baita azkar egin ere.

Baina hemendik abiatuta, igogailuen merkatua aztertzea erabaki nuen. 

Igogailu enpresak.

Euskal Herrian gora eta behera dabiltzan igogailuak nagusiki hauek dira: Schneider, Orona, Thyssen Krupp, Otis. Hauek zuzeneko ekoizleak dira. Igogailu hauek igogailuen elektronika, piezak eta kudeaketa egiten dute. Baina gero, badaude beste enpresa txikiak -batzuk auzo mailakoak- enpresa horien horniketari esker, igogailuak euren kabuz merkatura eskaintzen dituztenak. Enpresa horien adibide: Abando igogailuak, Hemen, Bertako, Rekalde eta abar luzea. Nolabait, autoen kontzezionario funtzioa egiten dute. Baina hauek montaketaz ere arduratzen dira.

Kontua da euskararen ikuspegitik, oso enpresa gutxik hartzen dutela kontuan. Horien artean, noski BERTAKO eta ORONA dira. BERTAKOko ordezkaria den Iban Sanchez Lizarraldek azaldu dit aurreko guztia. Berak ere argi utzi du bere iragarkiak Argia, ETB eta beste euskal mediotan jartzen dituela, naiz eta jakin, eurentzat errazagoa litzatekeen Eldiarivasco bezalako batez baliatzea eta kitto. Bere hizkuntza-politika euskararen aldekoa da bete-betean, bere webgunean ikusten den bezala. Berak badaki horrek bezero batzuk galtzea suposatzen diola, baina era berean beste batzuk lortu eta finkatzen dituela. 

Ibanek azaldu bezala, duela urte gutxi instalatutako igogailuek derrigorrez ahots-alokuzioak eduki behar dituzte igogailuek (itsuen alde hartutako erabakia). Enpresek, nahi izanez gero, elebidun jar dezakete. Ez da dirutza behar, kontzientzia baizik. 

IGOGAILU baten hizkuntza, alokuzioak eta beste

3 pentsamendu “IGOGAILU baten hizkuntza, alokuzioak eta beste”-ri buruz

  • Mikel Haranburu 2022-05-09 15:02

    Hortaz, badakigu ongi zeinekin gora jo behar dugun eta zeinekin behera…!

  • EUSKOTRENeko hainbat igogailuK erdara hutsean egiten du. Eta Oronakoak dira.
    ELEBIDEn kexa jarri dut. Espero dut kasu egin dezatela. Normalean, euskal instituzioak badira, kasu egiten dute.

  • Gurean Orona dugu.
    Hilero jartzen duten errebisio-pegatina, hasiera batean elebiz jartzen zuten. Gero erdara hutsez jartzen hasi ziren. Eta hainbat kexa jarri eta gero, berriz elebiz jartzen hasi dira. Baina soilik gure portalean, ondokoetan erdara hutsez jartzen jarraitzen dute.
    Honen guztiaren atzean antza, euskara gorroto duen bezeroren batek jarritako kexa dago. Kexari erantzunez, errebisio-pegatinak erdara hutsez jartzen hasi ziren hainbat auzo-herritan.
    Orain, euskaraz ez dagoelako kexa jarriz gero, soilik zure portalean egiten dute aldaketa, beste guztiak erdaraz mantenduz.
    Lotsagarria Oronarena!