Herri eta arlo batzarrak sortzeko eta saretzeko bilera irekia
Herri eta arlo batzarrak sortzeko eta saretzeko bilera irekia –
Ttipi-Ttapa, Ttipi-Ttapa… eraikitzen jarraitzeko garaia da!
Sistemari Alternatibak sortzeko eta saretzeko garaia da!
HERRI ETA ARLO BATZARRAK SORTZEKO ETA SARETZEKO BILERA IREKIA
Herriak beste era batera antolatzeko garaia da: bai lurraldeka eta bai arloka (Osasuna, Ekonomia, Hezkuntza, Elikadura, Zaintzak, Udalak…). Gure historiatik onena jasota (Batzarrak, Biltzarrak, Kontzejuak…) eta horiek eguneratuta, demokrazia zuzena berreskuratzeko prozesu bat abian jarri da, burujabeak izango diren eskualde, herri zein auzoetako batzarren bidez.
Hiru ekimen batuko dira larunbat honetan: Demokrazia Komunalaren aldeko Sarea, Bagabiltza-Herribiltza eta zenbait herri mugimendutatik otsailean proposatu zen Batzarren Elkargoa, eta etorriko diren gainerako elkarte eta norbanakoekin urrats bat eman nahi dugu ezinbestekoa dugun saretze alternatiboan.
Gure nahi eta beharrak asetzeko ahalegina, estatuen menpe diren instituzio politikoetatik kanpo egin behar dugu, hau da guk eraiki behar ditugun instituzio politiko burujabeen barnetik egin behar dugu. Burujabea diogularik, erabakitzeko ahalmena egiazki herritarron eskuetan izaitea bermatuko duten instituzio politikoetaz ari gira ; burujabea diogularik, ez gira ari estatuei eskatuko genizkiekeen instituzio politikoetaz, hau da haien menpe liratezkeen instituzioetaz, baizik eta guk geuk eraikiko ditugun instituzio independenteetaz.
Euskal herritarrak egiazki erabakitzaileak izaiteko, gure bizi politikoa oinarrizko biltzarretan oinarritu behar da, Euskal Herritarren Biltzarren Elkargoa sortuz.
Ziordiko Amarauna zentroan (Altsasu ondoan). Maiatzaren 7an, larunbata. 10:00etan hasi eta 19:00etan amaitzeko.
Parte hartzeko prest bazaudete bidali mezu bat telegrametik edo watxapetik 697 367 421 (Javi) edo idatzi aurrera@protonmail.com-era.
Umeak ongietorriak dira eta gurasoen artean zerbait antolatzea pentsatu da.
Herri eta arlo batzarrak sortzeko eta saretzeko bilera irekia
Ez dakit zertarako egiten dituzten afitxa elebidun horiek. Gero erdaldunak bileretara azaldu eta haserretu egiten dira euskaraz direla ikusten dutenean.
Trankil, Hartsuaga, erdaraz egingo dute haiek ulertzeko eta denak pozik.
Euskaraz parte hartu ahalko dugu herritar arruntak bagina bezala?
Barka, zer da “lege naturala”?
Nazio bat ez da hizkuntza bat soilik. Nazioa euskarara eta soilik euskarara murrizte nahi honek ez du fruiturik eman, ezta emango ere.
nazioa bera eta nazio-kideotariko bakoitza gauza askok BIZI GAITU, ez soilik euskerak, baizik eta eduki gehiagok ere bizi gaitu:
euskerak bizi gaitu, hori printzipala, noski,
euskal KULTURAK ere bizi gaitu,
euskal pentsaerak bizi gaitu (gure hitzen atZean (edo alboan edo ostean) arbasoek utzi ziguten pentsaera jakitun bezain jakintsua:
duela 500 urtekoa (Etxepare…)
duela 1.500 utekoa: Iruña-Veleiako Institukoa eta lehen ikastola Erromatarren garaian)
duela 10.000 urtekoa, euskal-iberiera Europa osoko “lingua franca” iristera heldu zenean; hots, Europa osoko jendeek ulertzen zuten hizkuntza (orain ingelesa den tankeran)
duela 18.000 urteetan euskera bisilabazkoa eraiki zuten euskal kultura Kobetako hark bizi gaitu, gure euskeraren Memoriak gaurdaino ekarria.
Eta ez pentsa Basque Country honetan sortu zela (orduan oihana baitzen): hots, bere habia nagusia Koba gehien zegoen lekuan zetzan: Dordoña eta Kantabriako disko gogorrean.
eta duela 17.000 urteko euskaldunen abenturak bizi gaitu: hots, Glaziarea itzulinguratuz Kanada eta Virginiara iritsi ziren urte loriatsuak.
eta duela 120.000 urteetako euskera neanderlalarenak bizi gaitu baita. Hots, berba solte gutxirekin, baina adierazpide eskuzko, aurpegi-zenuzko, kantu-leloz eta abarrez “mintzaturiko” euskera aberatsa hark bizi gaitu, gure hizkuntza miragarriak gaurdaino ekarri digularik.
eta are, duela 150.000ko euskera primitiboenak bizi gaitu, Heidelberg gizakiak lehenengo aldiz SUA kontrolatzea lortu eta SHU esan omen zuenak lehen aldiz.
Horrek guztiak BIZI GAITU, nahiz eta hori euskaldunoi ez diguten erakutsi hemengo ezein Akademia ez Unibertsitatetan.
Eta atzo egin genuen Ziordiko Batzarrean (EH osoko jende iraultza-goseduna bilduta) EUSKERAZ EGIN GENUEN DISKURTSOA: ez zekitenen ondoan jarrita zuzenean itzuliz ahotik belarrira.
Eta bai, 107 lagun iraultza-gose bildu ginen, EHko herrialde eta bailara guztietakoak. Geheian gazteak, ni aitite haien artean.
Sistematik kanpotiko bizitza alternatibo bat eraikitzen joateko, LEGE NATURALAREN araberakoa, gure bizitzaren arlo guztietan: ekonomia arloan, hizkuntza/kultura/pentsaera arloan, osasunaren arloan, bizitza komunalaren arloan, euskal leinua eta jentilitte sanoa eraikitze aldera, Gure arbasoek erakutsi zigutena gogora ekarriz.
eta bai, HORI DANA EUSKERAZ EGIN GENDUEN, ez dakiten kideak ere aintzat hartuz; eta dakigunok era aintzat hartuak izanik.
Animatu zuok ere hurrengorako..