[Simone Weil] Erroztamendua XII
[Simone Weil] Erroztamendua XII –
Erroztamendua (XII. bidalketa)
Heziketa metodo bat ez da ezer ez badu giza-perfekzio jakin baten kontzepzioa inspiraziotzat. Populu batez ari garenez geroz, kontzepzio hori zibilizazio batena izan behar da. Ez da kontzepzio hori bilatu behar iraganean, zeinak ez duen inperfekzioa baizik edukitzen. Are gutiago bilatu behar da gure etorkizun-ametsetan, halabeharrez guhaur bezain eskasak direnak, eta ondorioz iragana baino askoz eskasagoak. Horrelako heziketaren inspirazioa bilatu behar da bere metodoa bera bezala, gauzen izaeran betirako idatzitako egietan. Hona horri buruzko ohar batzu:
Lau oztopok bereizten gaituzte oroz lehen zerbait balio lukeen zibilizazio batetik: handitasunaren gure kontzepzio okerra; justiziaren sentimentuaren endekapena; gure diru-idolatria; eta inspirazio erlijiosoaren absentzia gure baitan. Mintza gaitezke pluralaren lehen pertsonan inolako zalantzarik gabe, zeren gaurko egunean duda ukan baitezakegu gizaki bakar batek ere, lurreko globoaren azalean, ekidin ahalko lukeen akats laukoitz hori, eta are gehiago horrelako gizaki bakar bat ere existi litekeen arraza xurian. Baina, nola bakar batzu badirela espero ginukeen, ezkutatuak izango dira.
Handitasunaren gure kontzepzioa da akatsik larriena eta, akats bezala gutien kontzientzia dugun akatsa. Gure baitan den akats-moduan; gure etsaien baitan asaldatzen gaitu, baina Jesu Kristoren hitzetan dagoen “lastoa eta ernaia”ren abisamenduarengatik ere, ez dugu aitortu nahi akatsa gurea ere dela. Handitasunaren gure kontzepzio horrek berak du Hitleren bizitza guzi-guzia inspiratu. Hitler kondenatzen dugunean, guhaurren buruaren akatsari batere so egin gabe, aingeruek nigar edo irri egin beharko dute, sekula aingeruak badira gure propagandari interesatzen direnak.
Tripoli eskualdea okupatu orduko, historiaren erakaskuntza faxista geratu omen dute. Oso ongi. Baina, antzinateari dagokionez, interesgarri litzateke jakitea, zertan historiaren erakaskuntza faxista desberdintzen den frantses errepublikaren erakaskuntzatik. Diferentzia tipia izango da, zeren Carcopino Jaunak, frantses errepublikaren autoritate handiak historiari begira, konferentziak egiten baitzituen antzinateko Romari eta Galiari buruz, biziki egokiak horrelako toki baterako, eta konferentzia horiek bertan harera biziki ona jasotzen baitzituzten.
Gaur, Londreseko frantsesek kexa batzu baldin badute egiteko Carpino jaunari, ez da haren kontzepzio historikoagatik. Baina 1940ko urtarilean, Sorbonako beste historiolari batek erromanoetaz zerbait nahikoa gogor idatzi zuenari erantzuten baitzion: «Italia gure kontra jartzen bada arrazoi izanen duzu». baina guretzat hori jujamendu historiko irizpide bezala ez da nahikoa.
Sarritan, garaituek besteengandik aprobetxatzen dute sentimentaltasun bat baita batzutan bidegabea ere, baina bakarrik behin behineko garaituek. Izan ere, zoritxarrak ospe izugarria dauka, indarrarenak harekin bat egiten duenean. Aldiz ahulen zorigaitzari ez zaio kasurik ere emaiten; ez bada oraindik nazka baten objektua. Inolako supliziok ez zituen kristauak izitu, hauek konbentzitu zirenean Jesu Kristo, kurutzifikatua izanik ere, gero berpiztu zela, eta laster loriara itzuli beharko zela bereak sariztatzeko eta beste guztiak zigortzeko. Baina lehenago, Kristo izaki guztiz aratza besterik ez zenean, zoritxarrak hunkitu zuen bezain laster, abandonatua izan zen. Gehien maite zutenek berek ere ez zuten beren bihotzean adorea aurkitu Kristorentzat arriskuak hartzeko. Suplizioek biktimen adorea garaitzen dute, beraiei aurre egiteko errebantxa baten estimulua ez dagoenean. Errebantxa ez da baitezpada pertsonala izan behar. Txinan martirisatua den Jesuita Elizaren handitasun tenporalak sustengatua sentitzen da, nahiz eta berak ez duen handitasun horrenganik inolako sokorririk espero izan behar. Behere honetan indarraz beste indarrik ez dago. Datu honek axioma gisa balio izan beharlo luke. Aldiz behere honetakoa ez den indar hura ez daiteke eros heriotza bezalako zeharkako pasaia baten prezioan baino merkeago.
Behere honetan, indarra beste indarrik ez dago, eta horrek du indarra emaiten sentimenduei, baita errukiari ere. Ehun etsenplu aipa ginitzake. Zergatik 1918az geroztikako Alenaniarako beratu dira Austriarako baino askoz gehiago? Zergatik 1936an opor ordainduen beharra axioma geometriko bat bezain ebidentea iduritu zitzaien horrenbeste jendei, eta ez 1935ean? Zergatik bada anitz jende gehiago interesatzen dira lantegietako langilei ezen ez eta baserrietako mutilei? Eta abar. Berdin da historian zehar. Garaituen errezistentzia miresten da geroak errebantxa jakin bat emaiten badio; bestenaz ez. Errukirik ez daukagu erabat eta betirako suntsitutako gauzetarako. Nork dauka bada errukirik Jericho, Gaza, Tyr, Sidon, Kartago, Sizilia greko edo Kolonbo aurreko Perurako?
Baina, baten batek eskatuko digu, nola nigar egin kasik deus ez dakigun gauzen desagertuentzako? Baina deus ez dakigu haietaz justu desagertu direlako. Eta haiek desagerrarazi dituztenek ez eiki dute haien kulturen salbaitzaleak izan nahi izan.
Londresen, gerlaren esfortzuan parte hartzen zuela, SWek haatik kritikoa zen Mendebaleko zibilizazio guziarekin, ez bakarrik etsaien blokarenarekin.
Azkenean, bere aburuz, Hitlerren kontzepzio filosofiko sakonenakak ez ziren erabat arrotz aliatuen kontzepzioekin,
Adibidez, berarentzat oso inportatean den handitasunaren kontzepzioari buruz, bi alderdi etsaien arteko diferentzia ez zen dosi kontu baizik izango. Horrelako ikuspuntua onartezina izango zen Londreseko erresistentziarentzat, De Gaulle batentzat batez ere.
Gaur bertan anitzek pentsatzen badute Putin kontzepzio politikoko erasotzaile danjeros dela, ez dute horrenbestez sinisten aurreko politikariek ez dituztela parte bederen kontzepzio horiek konpartitzen eta gerla horretan xuri xuriak direnik.