Julen Portillo, Euskal Tiktokerra
Julen Portillo, Euskal Tiktokerra –
Julen Portillo Zarautzeko mutil gazte bat da Tiktoken bideo barregarriak igotzen dituena eta zortzi mila jarraitzaile dituena. Mutil honi gehien gustatzen zaion Euskal Herriko musika taldea Merina Gris da. Julenek ere Kebab-a oso gustuko du eta bideoetan ikusi dudanez Errealzalea da. Tiktoken modan dauden bideo asko igotzen ditu baina euskeraz hitz egiten eta batzutan ere, liburu bateko txiste batzuk kontatzen ditu. Pasa den urtean, bere lehenengo triatloia eduki zuen Lekeition eta brutala iruditu zitzaion, igeriketan, bizikletan eta korrikan aritu zen eta oso gogorra iruditu zitzaion. Julenen bideo asko ikusita, gaineratu nezake, duela urte batzuk ile zuria zeukala baina orain ile marroia du eta Tiktokeko kontuaz aparte, Youtuben ere zenbait bideo ditu abesten eta gitarra jotzen.
Hurrengo galderak egin dizkiogu Julen Portillori eta hau erantzun digu:
Kontatuko diguzu gogoratzen duzun zure bizitzako anekdota barregarri bat? Duela gutxi, nerabe edo txikia zinenean gertatutakoa.
Duela urte batzuk Donostitik Zarautzera trenean bueltan (lanetik) ez dakit nola baina lo geratu nintzen eta ia Bilbon esnatu nintzen… hori buelta gogorra gero!
Nola hasi zinen sare sozialen munduan? Hasieran ez zizun lotsa ematzen zure lagunek edo familiak zure bideoak ikusteak? Gorrotatzaileak / “haterrak” dituzu?
Duela 6 urte inguru Youtubera regetoi kantuen euskeraz egindako parodiak igotzen hasi nintzen eta egia esan bai, lotsa ematen zidan ez dudalako ondo abesten baina tira, nahi nuena zen eta aurrera egiten nuen. Beti izan dut gogoa bideoak egiteko, umorea egiteko eta beti saiatzen nintzen baina ez nituen igotzen (dena beti euskeraz), konfinamendua iritsi zen arte. Konfinamenduan Tiktok jetsi, probatu eta gutxira “boom” bat izan nuela esan genezake eta horrek lots guztiak kendu zizkiean.
Haterrak? Esango nuke ezetz, normalean beti iruzkin eta hitz positiboak jasotzen ditut. Normalean hate pixkat botatzen didatenak, gure hizkuntza ulertzen ez dutenak dira.
Ikasle ona izan zara? Nota onak ateratzen zenituen?
JAJAJA ez nintzen oso aplikatua egia esan. Nota justuarekin konformatzen zen horietako bat nintzen. Ez nuke nire burua ikasle ontzat joko, baina, bai, nahi edo behar nuenean dena gainditzen nuen.
Nola izan zen zure lehenengo musua? Eta zenbat urterekin?
Egia esan ez naiz ezta gogoratzen… hortaz, nik uste oso ona edo polita ez zela izango.
Nola ikusten duzu zure burua urte batzuk barru? Umeekin, beste herrialde batean bizitzen…? Eta zaharra zarenean non gustatuko litzaizuke bizitzea? Euskal Herrian edo beste hiri edo herrialde batean?
Umeen kontuekin asko aldatu zait ideia. Lehen beti esaten nuen 27-28 urterekin aita izan nahi nuela baina denbora aurrera dihoan moduan gero eta argiago dut ez ditudala umeak eduki nahi. Asko gustatuko litzaidake bidaiatzea, mundua ezagutzea baina beti Euskal Herria nire etxe puntua izanez.
Idolorik baduzu? Eta txikia edo nerabe zinenean, nor zen zure idoloa?
Gaur egun idolo kontua oso ezberdin ikusten det… zaila egiten zait idolo bat aukeratzea. Betidanik izan dut idolo bat eta hau Gorka Urbizu izan da, Berri Txarrak-eko abeslaria.
Lan egiten duzu edo noizbait lan egin duzu? Jende aurrean lan egiten baduzu, bezeroekin, kontatzeko moduko arazorik izan duzu?
Lan ezberdin asko egin ditut, ez naiz geldirik egon inoiz. Tartean jendearekin harreman zuzeneko lana ere egin dut, besteak beste taberna ezberdinetan. Gaueko tabernetan egin izan det lan eta azkenean arazoak beti egoten dira bertan baina pazientziarekin, umorearekin eta errespetuz dena ondo eta zuzen ateratzen da.
Julenen mezu bat Zuzeurentzat: