[Urpeko Bonbarda #065] Rafael Berrio zenari

[Urpeko Bonbarda #065] Rafael Berrio zenari –

Urpeko Bonbarda Zuzeu Podcastek ekoiztutako musika saioa da, Anartz Bilbao gidari duena. 65. saioan, Rafael Berrio musikari erraldoiari gorazarre egin diogu, 2020ko martxoaren 31n zendu baitzen.

Hirurogeita bosgarren saioan, musika zaleen artean oso estimatua izan arren, oraindik behar bezain sonarik ez duela begitantzen zaigun musikari bat omendu izan gura dugu, Rafael Berrio donostiarra, atzo martxoak 31 bi urte bete baitziren zendu zela.

XX. mendean, eta Donostia Sound txartela sortzear zela, bizpahiru taldetako kide izan genuen Rafael Berrio 80ko hamarkadatik aurrera, UHF, Amor a Traición eta Deriva; bakoitzetik kantu bana entzungo dugu, “No pienso bajar más al centro” zirikatzailea tarteko.

[Urpeko Bonbarda #065] Rafael Berrio zenariKantuegile aparta zen Berrio, eta hitzetan nabarmendu zen. Idatzi zituen batzuk beste artista batzuentzako ere, Mikel Erentxun edo La Oreja de Van Gogh taldearentzako, 1998ko “Dile al Sol” debut lanerako, berbarako. Azken hauentzako ondu zuen “Qué puedo pedir” entzun dugu saioan. Baita Leon Benavente taldeak “Niño Futuro”, Berrioren azken lanari izena ematen dion kantuari egindako berrirakurketa ere.

Kantuez aparte, Joserra Senperena maisuak lagunmina zuenari hil berritan idatzi zizkion hitz ederrak ere entzun ditugu, “Biolin gehiago, biolin gehiago!”, GARA egunkarian argitaratu zituenak -azpitik Tontxu Ipiña eta lagunen “Simulacro” a capella dugula-.

Milurteko berrian bakarkako ibilbidea abiatu zuen Rafael Berriok, ordura arteko arrakastatsuena. Lau lan plazaratu zituen guztira. 2010eko “1971” eta honen segida dugun “Diarios” 2013koa; Joserra Senperenaren orkestra konponketek jantzitako lan bikainak; eta pultsioz rockera lerraturik diren “Paradoja” eta “Niño Futuro”, Berriok ondorengo belaunaldiko musikari nabarmenduenetako batzuekin emanak (Rafa Rueda, Lutxo Neira, Felix Buff, Elena Setien, Joseba Irazoki, Paul San Martin, Joseba B. Lenoir…). Hauetako bakoitzetik ere kantu bana entzungo dugu, jakina.

* Honako saioa, Donostia Kultura irratiko Ispilu Beltza magazinerako gaur aipagai dugun artista zendu berritan egin genuen Urpeko Bonbardaren moldaketa dugu.

.[Urpeko Bonbarda #006] Berria, zaharra eta mailegatua I (Arima Soul)

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua zu gabe ez litzateke deus

Spotify     Apple Podcast    Google Podcast

[Urpeko Bonbarda #065] Rafael Berrio zenari

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!