Estreinaldiak: Martxoak 4
-Estreinaldiak: Martxoak 4 –
Kuartk Valley
2005eko amaiera. Kuartango, Arabako (Euskal Herria) haran urrun bat. Bi gizonek amets zahar bat mamitzeko konpromisoa hartu dute: western bat filmatzea. Ez dute ez dirurik ez talde teknikorik, baina bertako biztanleak filmeko pertsonaiak gorpuzteko konbentzituko dituzte. Algo más que morir, lehen euskal westerna, Almería Western Film Festival jaialdian estreinatu zen 2014an, eta bi sari nagusi irabazi zituen. Maider Oleagak zuzendutako Kuartk Valley filmak argitara eman du abentura kolektibo hori, eta kondaira finkatuta geratuko da.
.
.
The Batman
Krimenaren aurkako bere bigarren borroka urtean, Batmanek Gotham Cityn geroz eta zabalduagoa dagoen ustelkeria ikertzeari ekingo dio. Zeregin horretan, Enigma izeneko hiltzaile bati aurre egin beharko dio.
.
.
Les amours d’Anaïs
Anaïs protagonistak 30 urte ditu, eta bizitza ezegonkorra darama arlo ekonomiko zein sentimentalean. Bikotekidea dauka, jadanik maite ez duena. Testuinguru horretan ezagutuko du Daniel, eta berehala maiteminduko da berarekin. Baina Daniel Émilie idazlearekin bizi da, eta Anaïs harekin eta bere buruarekiko segurtasunarekin liluratuta geratuko da ere.
.