OTAN-USA-Europa-Rusia

OTAN-USA-Europa-Rusia – 

OTAN-USA-Europa-RusiaAi ama!!, geopolitika nazkagarria!! zuria beltz eta laranja urdin!! Europa zaharra nora hoa!! Burugabetuta amildegira?

Atlantikoko beste aldean eserita lasai dagoen sheriffak Troiar Zaldia (OTAN) Europan kokatu eta patxada ederrean gure suntsipena (berriz!) arnasten du zero akats eta zero kostuan. Horretarako, aldiko, Troiar Zaldia xaxatzen du eta dardara eta etsipena sortzen du herrialdeen artean Maxi Burger Kinga jan eta arma fabrikei deitzen dien bitartean datozen urteetako lana ziurtatuz!!

Bitartean Europa zaharra, lidergo faltan, gaur han eta bihar hemen ari da. Zure garia ez dut nahi, nire gasa ez ukitu. Ukraniarrak, zuriak badira bai, beltzak badira ez.

Chapeau Troiar Zaldia!!, zorionak eta biba zu!!, hori da ondo lan egitea. Herrialdeen arteko elkartasuna eta konfiantzaren ordez mesfidantza eta erremina, hori da ondo lan egitea!!

Aizue!!, norbaitek badu sheriffaren telefono zenbakia eskopeta eskaera egiteko? Troiar Zaldiak ez dit eman nahi!!

OTAN-USA-Europa-Rusia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude