Paramount, lehiakide berria
Streaming plataforma berria Paramount lehiakide –
Paramount Global konpainiaz ari gara. 2022 amaieran Europako merkatu nagusietan haien streaming plataforma berria zabaltzea dute xede. Estatu Batuetan CBS All Access deituriko plataforma bat sortu zuten 2014an eta aurreko urtean Canal Plusekin bat egin ondoren Paramount Plus izena hartu zuen konpainiak. Showtime ordainpeko katearekin akordioa egin berri du bere edukiak bereganatzeko orain. Euskal Herrian, Lapurdin, Nafarroa Beheran eta Zuberoan Canal+ konpainiarekin egindako hitzarmen baten bidez zabalduko da Paramounten edukia. Hego Euskal Herrian, SkyShowTime plataformaren bidez iritsiko da streaming plataforma hau. Showtime, Nickelodeon, Paramount Pictures, Paramount+, Sky Studios, Universal Pictures eta Peacockeko edukiak ikusi al izango direla adierazi dute, 10 mila orduko eduki katalogoa.
Azken urteotan gorakada izugarria egin du Paramount konpainiak. Streaming plataformei dagokienez, haien lehiakide ziren gainontzeko plataformak (plataforma txiki eta ertainak oro har) atzean utzita. Eta horregatik ausartu dira pauso berri hau ematera. 2024rako 100 milioi arpidedun izatea da euren aurrikuspena.
Paramount, lehiakide berria
Beste plataforma bat non frantsesa, espainiera eta ingelesa nagusi izango diren. Eskerrak euskaldunon gobernuak arin arin ari diren lanean euskarazko azpitituluak eta edukiak sarean jartzeko, kar kar kar…. Hau dok umorea!