Taulara mikroantzerki lehiaketako lan irabazleak aukeratu ditu epaimahaiak
Taulara mikroantzerki lehiaketako lan irabazleak aukeratu ditu epaimahaiak –
Euskal Herriko leku ezberdinetatik heldutako hainbat proposamen aurkeztu dira Taulara, formatu txikiko antzerki-lan eta bakarrizketentzako lehiaketara, eta epaimahaiak egin du hiru lan irabazleen aukeraketa: lan onenaren saria Ezkaba 1938 lanak jasoko du, eta bigarren sari bat Oroitzapen Gorriak izeneko proposamenak. Hirugarrena, Titapia lanari egokitu zaio.
Ezkaba 1938 lanak 1.500 €-ko saria jasoko du, obra original onena izateagatik. Beste biek, 750 €-ko sari bana irabazi dute. Martxoaren 27an aurkeztuko dira hirurak Oihanederren, eta, aipatutako sariez gain, bertaratzen diren ikusleek publikoaren saria nori eman erabakiko dute (500€).
Oihaneder Euskararen Etxeak, Laboral kutxaren lguntzaz, Taulara, mikroantzerki lehiaketa antolatu du bigarren urtez jarraian. Antzerki munduko norbanakoei eta taldeei zuzendutako deialdia da hau, eta euskarazko antzezlan laburren sormena suspertu nahi izan du.
Lehiaketako bigarren edizio honetara kalitate handiko zortzi proposamen aurkeztu dira. Nabarmentzekoa da aurten proposamen arabarrak nagusitu direla, zazpi horietatik bost lurralde honetatik jaso baitira, beste bi Gipuzkoatik, eta bakarra bizkaitik. Gainera, epaimahaiak sari ezberdinak jasotzeko aukeratu dituen lanak ere arabarrak izan dira. Hauxek, hain zuzen ere:
- Ezkaba 1938. Benan Oregi Iñurrieta
- Oroitzapen gorriak. Ainhoa Ordoñez eta Erik Perianes
- Titapia. Anaiz Mendiboure eta Iratxe Gallardo
Epaimahaiak kalitatea eta antzezgarritasuna, deialdi honetarako beren-beregi sortutako proposamena izatea, genero ikuspegia eta emakumeen eta 35 urtetik beherako gazteen presentzia hartu ditu irizpidetzat lan sarituak aukeratzeko orduan.
Hiru irabazleek 8 asteko epea izango dute haien lanak prestatzeko eta martxoaren 27an aurkeztuko dituzte Oihanederren. Aurkezpenean publikoaren saria (500 €) jasotzeko aukera izango du hiru lan hauetako batek.
Taulara mikroantzerki lehiaketako lan irabazleak aukeratu ditu epaimahaiak