Agur mezuak Pellori
Agur mezuak Pellori –
Pello Zabala fraide frantziskotarra, idazlea, euskaltzalea eta eguraldi iragarlea hil da 78 urte zituela. Asko izan dira amezketarrak sareetan jasotako maitasun eta agur mezuak.
#PelloZabala pic.twitter.com/mloL6LbrWw
— Unai Gaztelumendi (@ugaztelu) February 2, 2022
Pello, zure ze oroitzapen eder gordeko doten. Ze maitasun ta ze gozotasun eukizun niretzat beti. Uda honetan Arantzazun Obabakoak berrirakurten zu, lanien gu. Eguzkia ezkutatzen ta zu esaten ikusten nozunien harro zauzela nitaz. Eta besarkada erraldoia agurtzeko. Milesker??
— ilaski serrano (@MeriLing1) February 2, 2022
Udazkendua hintzen, baina ez genian asko uste beste udaberririk harrapatuko ez huenik. Eskerrik asko naturaz, musikaz eta bizitzaz erakutsi diguan guztiagatik, ez haugu ahantziko. Bide on, Pello. #pellozabala pic.twitter.com/tFefGaRQSF
— Xabier Euzkitze (@XabierEuzkitze) February 2, 2022
Pello Zabala zendu da eta gogora datozkit bere gogoeta sakon eta zintzoak. Euskal idazle, irrati aurkezle, musikazale eta metereologo frantziskotarrak,ikutu zituen arlo guztietan gizatasunez aritu zen,eta hori guztia goraipatuz agurtzen dugu gaur. Eskerrik asko Pello.
Goian bego. pic.twitter.com/WTrfBiw7UD— Denis Itxaso (@DenisItxaso) February 2, 2022
Herriaren bidelagun, euskararen bidelagun, @kontseilua.ren bidelagun! Plazera izan da, Pello! https://t.co/0Z4i6ZVlWu
— Paul Bilbao Sarria (@paulbilbao) February 2, 2022
Pello Zabala hil dela dioskue
Eta nik ezin sinetsi, aizue!
Euskal arima ta duintasunaren erakusle
Arantzazutik Euskal Herriko zeruaren begirale
Hala ba da, egon lasai gure izar zaharrean
Amezketar on
Benetazko, bihotzeko euskaltzale.
Egun handirarte, Pello
Geuria lortu arte— martin garitano (@martin_garitano) February 2, 2022
Pello Zabala joan zaigula esan berri didate. Frantziskotarra, euskaltzalea, abertzalea. Gizon apala eta umoretsua. Gure herriarekin komprometitua. Laguna.
Besarkada handi bat Arantzazura eta lagun eta senideei. pic.twitter.com/chvGMEdMm7
— Arnaldo Otegi ? (@ArnaldoOtegi) February 2, 2022
Hitzik ere ez dut.
Agur eta ohore, Pello! https://t.co/WP9a11tsLC— Maddalen Iriarte Okiñena (@MaddalenIriarte) February 2, 2022
Guztiongandik ezaguna eta maitatua. Eguraldiaren sekretuen dibulgatzaile eta euskararen erreferente handia. Herriaren alde etengabe lan egin duen frantziskotar ona. Arantzazun eta Euskal Herrian hutsune handia utzi duzu Peio, baina beti izango zaitugu gogoan. Goian bego. https://t.co/mpalNKhfmm
— Markel Olano Arrese (@MarkelOlano) February 2, 2022
Gogoan dut 2003an, @berria-ko Administrazio Kontseiluan parte hartzea proposatu genionean ez zuela zalantzarik egin. Bidelagun fina izan genuen. Ez adiorik! https://t.co/Q7rIiwEhHC
— Joanmari Larrarte Telletxea (@Joanmari) February 2, 2022
Pello…? https://t.co/QwUd0n90G1
— Maitena Salinas (@MaitenaSalinas) February 2, 2022
Sondikako Zerurenan ezagutu gintuan, eta geroztik arreta osoz jarraitu hire ilargialdien eta temporen kontuak, nire “Antzinako euskaldunen ilargi-egutegiarekin” alderatuz.
Gorantziak Hara Zerurenakoen partez ere!