Sinatu eta zabaldu, logopeda euskaldunak behar ditugu eta!
Sinatu eta zabaldu, logopeda euskaldunak behar ditugu eta! –
OEEk helegitea aurkeztu zion Osakidetzak Logopeda lanpostuetarako egindako deialdiari, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak egin bezala. Logopedia lanpostu horiek profesionaltasunez betetzeko eta arreta pazienteek behar duten mailan emateko hizkuntza biak ondo ezagutzea ezinbestekoa delako jarri dugu.
Eskaera hau babesteko izenpeak jasotzen ari gara. Gurekin bat egin nahi? Osakidetzan logopeda euskaldunak behar ditugu:
Sinatu hemen
Gure elkartea kezkatuta dago Osakidetzako zenbait lanpostu esleitzeko orduan behar diren hizkuntza eskakizunak jartzen ez direlako. Horrek Osakidetzako Euskara Plana zuzenki kaltetzen du.
Orain jakin dugunez, gauza bera gertatu da logopedia lanpostu batzuekin. Harrigarria da hizkuntzarekin erabat lotuta dauden lanpostu horietan behar den euskara aintzat ez hartzea. Ez soilik hori, Arantzazun 2018an egin genuen OEEren Osasun Biltzarrean azaldu zenez (Komunikazioa-Inkomunikazioa), adibidez afasia detektatzeko behar diren test egokiak eta antzeko materialak oraindik orain gauzatze fasean eta modu boluntarioan daude, hau da, logopedek lan egiteko behar dituzten oinarrizko materialak ez daude eskura eta prest. Ildo beretik, iaz Kazeta medikoan argitaratutako artikuluan ere gai horren egoera gaur egun zein den ikus daiteke.
Horrek adierazten digu administrazio guztiekin euskaraz ahoz eta idatziz zerbitzuak jasotzeko eskubidea aitortu zigun Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legea orain dela 40 urte onartu zenetik hona eta Osakidetza orain dela 38 urte sortu zenetik hona ez dugula urratsik eman arlo horretan.
SINATU ETA ZABALDU!
Sinatu eta zabaldu, logopeda euskaldunak behar ditugu eta!
Aio!gure hizkuntza,osasun oso sensible da ere,komunikatzeko,baino adkoz gehiago,ene ustez!
Nola açal lieçaqueo logopeda euscaldun batec ume euscaldun bati “kanpin” hitza?
Kanpin
Aberratione hutsa da. Nehorc ez du hura ahoscatzen.
Angueleratic hartutaco hitza da, thoqui batean campatzearen ekinça adiarazten du. Bainan ez da hitz anguelesa. Hitz internationala da, baita euscarazcoa. Campo da hori, campo. Eta camping eguitea, ba hori, campoan accampatzea.
Ez dakit ulercen den. Normalça hortic dijoa.
Phoneticoqui, onhartua eta normaliçatua da camping.
Euskkaraz eçarcen da kanpin idatzi, eta ondorioz hala erran behar dela: canpin.
Hau da, logopeda batec ume euscaldun bati erran behar derauqueo, ikassi behar duela adiarazten “-n” sonema b- eta p- hizquien aurretic. Negotio edderra liçateque hura, adi horri!
Bainan naturaltassun guciaz, bi hizqui edo lettra haien aurrean naturaltassunez erabilcen da “-m” sonema. Hori da normala gure çonaldeco hizcunça guztietan.
Noiz erabaqui cen kanpin idatzi eta erran behar cela?
Norc erabaqui çuen aberratione hura?
Cer daduca erraitecotz horri buruz logopeda batec?
Adeitassunez
Alexander, euskaldunok kampina/kampiña ahoskatzen dugu. Baita ere imput. “Baba” hitzeko bi B-ak ere diferente ebakitzen ditugu. Horrelako hots irregularitate gehiago daude (ingurune fonetikoak determinatzen ditu, ez ortografiak), baina euskaraz gutxi dira beste hizkuntzen aldean. Imajina ezazu zer-nolako problemak izango dituzten logopeda ingelesek!
Honekin esan nahi dudana da hamaika arrazoi izan ditzakezula Naffar grafiaren alde egiteko, baina erraztasuna ez dago horien artean, nik uste.
Caixo Gilen.
Post hau iracurriric, logopeda euscaldun batean pensatuz, bururat ethorri citzaitan “kanpin” ahoscatzearen problema, eta iruzquin hori athera citzaitan. Bainan uste dut desbarratu nuela. Eta gaia eraman nuen berce eremu baterat, eguileec proposatutacotic asqui ezberdina.
Behar bada, gendeac ahoscatzen du kan-pin. Cergatic ez? Edo kampin. Nere ustez ez da bat ere erreça kanpin ahoscatzea, bainan tira. Orain bertan, ez dakit ecer.
Edocein moduan, demarchan arracasta educ deçatela opa derauet OEEcoei, eta euren escaquiçuna signatu berri dut neuc ere.
Animo!!!
Ez dakit ze arazo ikusten duzun kanpin hitza ahozkatzerakoan. Ni euskaldun zaharra naiz eta betidanik horrela esan dugu. Nire seme-alabek ere kanpin egitera joan edo kanpiñera joan esaten dute eta ez zait iruditzen inolako zailtasunik dutenik hitz hori erabiltzerakoan. Niri aberrationea zu erabiltzen duzun grafia da, baina tira! bakoitzak bere zoroaldia bizi du