Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia –

Dantzan.eus ataritik jasoa.

Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia
Atharratze eta Alozeko maskaradak, Arrokiaga, 2008-03-16. Argazkia: Oier Araolaza – Dantzan CC-BY-SA

Urtarrilaren 16an, igandea, abiatuko dituzte Atharratze-Alozeko maskaradak. Ondo bidean, urtarrilaren 16an Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan bukatuko dira 2022ko maskaradak. Kasik lau hilabetean zehar Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek.

Ohikoa ez bada ere, 2022ko maskaradak hasi baino astebete lehenago amaituko dira 2021ekoak. Izan ere, pandemia dela eta 2021eko neguan ospatu beharrean inauteriak udan hasi ziren maskaradekin Barkoxeko gazteak, eta gaurdaino luzatu dituzte. Beraz, astebeteko tartearekin hartuko dute Atharratze-Alozekoek Barkoxtarren lekukoa.

  • Urtarrilak 8, larunbata: Barkoxe. 9:30ean hasiko dira barrikadak eta 14:00etan plazan ofizioak.

Hemen duzue 2022ko maskaraden egutegia herriz herri eta asteburuz asteburu:

  • Urtarrilak 16, igandea: Atharratze
  • Urtarrilak 22, larunbata: Pagola
  • Urtarrilak 29 edo 30 (data zehazteke): Lexantzü
  • Otsailak 6, igandea: Barkoxe edo Altzürükü
  • Otsailak 13, igandea: Barkoxe edo Altzürükü
  • Otsailak 26, larunbata: Santa Grazi
  • Martxoak 6, igandea: Muskildi
  • Martxoak 12, larunbata: Idauze
  • Martxoak 19, larunbata: Ainharbe
  • Martxoak 26, larunbata: Aloze
  • Apirilak 10, igandea: Iruri
  • Apirilak 17, igandea: Gamere-Zihiga

Urtero Allande Sokarros kazetari xiberotarrak maskaradako arizaleen eta prestaketen inguruko informazio mamitsua eskaintzen zigun Berrian. Orain hilabete zendu da Sokarros eta bere hutsunea are nabarmenagoa zaigu maskaradak abiatu bezperetan. Mila esker eta ez adiorik Allande!

Joimo Aranzet ari da maskaradako gazteekin errejenta eta dantza irakasle lanetan eta berak igorri dizkigu 2022ko maskaradetako arizaleen izen-abizenak eta beteko dituzten paperak:

Gorriak

  • Jauna: Frank Berhouet
  • Andereak: Kattalin Errezarret eta Lisa Loustau
  • Laborariak: Clément Hastoy eta Maika Lafont-Etxeberri
  • Laborarisa: Laurie Sagardoiburu
  • Entseinaria: Marina Butturini
  • Zamaltzaina: Antton Aranzet
  • Txerreroak: Kati Etxebarne eta Sarah Baudry
  • Gatuzainak: Maritxu Olestiarte eta Joana Sagardoiburu
  • Kantiniersak: Teja Laborde eta Cécile Berzetxe

Beltzeria

  • Xorrotxak: Clément Errezarret eta Mathilde Baqué
  • Kerestuak: Marina Oskunegarai eta Laure Oskunegarai
  • Kabana: Guillaume Rekalt
  • Pitxu: Bixente Baqué
  • Kauterak: Patrick Jonet, Nicolas Arhie, Jérôme Garicoix, Anna Iraola
  • Buhame Jauna: Johañe Iriart
  • Buhameak: Thomas Iriart, Laurentx Eliçabe, Yan Karrikiriborde, Bettan Arhie
  • Hartza: Olivier Larrandaburu
  • Bedezia: Guillaume Hastoi
  • Marexalak: Txelina Arhancet, Inès Casanave, Léa Bordaxar, Romane Laborde-Maskiaran
  • Küküleroak: Bettan Oskunegarai, Léo Berzetxe, Loula Baudry, Luisa TauzinZuberoako Maskaradak 2022 egutegia

Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Zuberoako Maskaradak 2022 egutegia”-ri buruz

  • josu naberan 2022-01-10 08:25

    Zuberoako Maskaradak!!

    Hau bai Kultur Gertakari mundiala.

    Gaur egungo munduan Ezohikoa izateaz gain, TXIT HARRIGARRIA ere bada. Gainera GIZARTE-GERTAKARI izan ohi dena, Andaluziako PASOAK eta SAETAK bezalaxe.

    Ez da gaur egungo gizarteetan halakorik.
    Euskal Mitoen Antzezpen globala, OROKORRA, zuzenean eta bizian.

    Lau koadroko taula gainean, hiru dimentsiotako eszena, non Zuriak, Beltzak eta Gorriak diren protagonista-taldetan banatuta.

    Horra hor ZENBAKIEN eta KOLOREEN IRUDITERIA paganoa (“Jentilen denborakoa”)

    Gero Kixmiarrak etorri dira, eta jada ZURIA/BELTZA/GORRIAREN lehengo esanahi hori itzulipurdiarazi egin diguten,

    Orain BELTZA koloreak ez du adierazten “emankortasuna” (lurraren fertilitatea, baizik eta zerbait funebrea)

    Jada ZURI koloreak ez du adierazten HERIOTZA, paganoen iduriteriaren arabera, baizik eta Bakearen Uso Txuria.

    Eta GORRIAK ez du irudikatzen ESPERANTZA (Neandartalen garaian bezala), baizik eta Semaforo Gorrien arriskua.

    Bada, presta gaitezen Maskaradetan hau guztia era gehiago bizi izaiteko.

    Munduan kasu bakarra GAUR EGUNEAN, XXI mendean,

    Ontsa etor Maskaradak gaur egungo mundu EZ-gorrian!