[Txiorik Onena] 2021 astez aste
[Txiorik Onena] 2021 astez aste –
2020. urteak 52 aste izan ditu, eta Txiorik Onena atalak hiru asteko oporraldia izan zuenez irailean, 49 aldiz ekarri dugu zazpi txioko sorta bat gurera. Hemen dituzu astez aste izan ditugun bozkatuenak.
Berrogeita bederatzi aste horietan 39 txiolari izan ditugu txiorik bozkatuena idatzi dutenak, batek baino gehiagok behin baino gehiagotan eskuratu duen ohorea. Aurreko urtean bezala, @Joxemiel izan da horietako bat, lau astetan izan baita garaile Txiorik Onena atalean. Hirutan @ibon_iza, eta bitan @umoreaskea, @jozulin, @ainaralei, @tessando eta @OihanaBartra.
Iaz Txiorik Onena atalean nagusi izandako txiolarietatik hiruk baino ez dute lortu aurten bozkatuenak izatea asteren batean; aipagai izan dugun @Joxemiel txapeldun handiak, @ninaizane txiolariak eta Santi Leonek, jada desagertua dagoen @Alferrikaldua kontuarekin.
2021eko 39 txapeldunetatik gizonezkoek nagusi izaten jarraitzen dute, inoiz baino emakume gehiago izan ditugun arren bozkatuenak; 18 gizon eta 12 emakume -eta 9 goitizen neutro-.
Txapeldunen artean badira hitzekin lan egiteko ohitura handia duten kazetari, bertsolari, musikari eta idazleak (Julen Gabiria, Alaine Agirre, Jon Maia, Ane Irazabal edo Iker Lauroba, berbarako); baita umoregintzan aritzen diren txiolariak ere, Julen Portillo edo Nerea Arunburu, adibidez. Izan ere, Txiorik Onena atalean beti izaten den arren hausnarketarako tarterik -Gorka Julio, Leire Pinedo…-, txio umoretsuak izan ohi dira bozkatuenak, eta bideo edo argazki ederrak badituzte, hainbat hobe.
2015ean abiatu genuen Txiorik Onena atala, eta beraz, zortzigarren urtea izango du 2022a. Tarte honetan, azpimarragarria da 2021eko 45. astea, mila ikustalditik gora eta 342 bozka jaso baitzituzten hautatutako zazpi txioek, eta 166 Txiorik Onenak, inoizko bozkatuenak: Iñaki Galdos Irazabal jaunak idatzi zuen, eta “pilotariari azken sakean jotzen zaizkion txaloak” zituen aipagai.
.
2021eko 1. astea
.
2021eko 2. astea
Dantzan. pic.twitter.com/L4K1M77a4z
— Ainhoa (@Ttuttuken) January 9, 2021
.
2021eko 3. astea
Iritsi dira kaldereroak. ???? @erritmoa-k ikusi ditu. pic.twitter.com/Ct74a573jI
— Oier Araolaza Arrieta (@oaraolaza) January 21, 2021
.
2021eko 4. astea
-Euskara maila?
-Bikaina
-Falta den aditza jarri: “Hemengoa izatea suerta……..”
-Dakioke
-Ederki, orain itzuli
-Puede que sea dakioke?— iker Lauroba? (@ikerlauroba) January 26, 2021
.
2021eko 5. astea
Gurean ere, txakurrak ortozik.#esaerazaharrak pic.twitter.com/XUPpVZCBao
— earra, (@JoxemieI) February 3, 2021
.
2021eko 6. astea
Zaldibarren gertatua #gaurkoegunEZ
langile lurperatuen bila urte betEZ
Alberto bilatu zuten, Joaquin EZ
senideen minez eta negarrEZ
gertatua ahaztekoa nekEZ#zaldibarargitu esanEZ
erantzunkizunak batEZ
ze espero agintariEZ
ezer ez zoritxarrEZ
gu elkartasunEZ
justizia gosEZ pic.twitter.com/ntnd8mm3Zg— ????? ? ????? (@umoreaskea) February 6, 2021
.
2021eko 7. astea
Larra Auñamendiren zainpean pic.twitter.com/9mSNp4SlLI
— Erronkargazki (@erronkargazki) February 14, 2021
.
2021eko 8. astea
Polizian sartu berria txertoa jarri eta gero:
-Orain bai. Zelako hostiak emango ditudan. Orain inpunea naiz.
-Inmunea esaten da.
-Ee? Ah, bueno. Hori ere bai.#mikroipuina— Gandul & Tokapelotas (@barrebeltz) February 21, 2021
.
2021eko 9. astea
Martxoaren 3a da, gure maiatzaren lehena.
— Gorka Julio (@teketen) March 3, 2021
.
2021eko 10. astea
Gaur, 20 urte derrigorrezko zerbitzu militarra ezabatuarazi genuela, lan, borroka eta burukomin ez gutxirekin.
Etxean 13 eta17 urteko bi nerabe.
Irrinoa nere aurpegian eurei begira.
— Enrike sosola (@sosola2) March 9, 2021
.
2021eko 11. astea
Twitch, 1990 pic.twitter.com/hI3uo6RQYa
— Jon Villapún Arbide (@jonvillapun) March 19, 2021
.
2021eko 12. astea
Santiago Azazkal pic.twitter.com/0IC9iWSrHO
— Julen Gabiria (@gabiriakopa) March 25, 2021
.
2021eko 13. astea
Aberria talla guztietan. S M L XL. #aberrieguna pic.twitter.com/ejtifIGVYY
— Alaine Agirre (@AgirreAlaine) April 4, 2021
.
2021eko 14. astea
AstraZenecaTUTA GAUDEN
— Oihana Bartra (@OihanaBartra) April 7, 2021
.
2021eko 15. astea
Domekan, Argiñano jr Dimako Obako auzora etorri zen. Etb doserako programa zenez, auzotarrak eta Karlos bera euskaldunak izan arren, elkarrizketak erderaz egin zituzten, hala ere, kamaratik kanpo euskaraz zoli ibili ziren. Ezin dira elkarrizketak euskaraz egin eta azpidatzi?
— Ibon Iza Totorika (@ibon_iza) April 14, 2021
.
2021eko 16. astea
Sarrik ez zuen Goenkale ikusi.
— TESSA ANDONEGI (@tessando) April 23, 2021
.
2021eko 17. astea
—Zu zatzaizkit axola. pic.twitter.com/SSnxMyq0h2
— Jozulin ???? (@jozulin) April 26, 2021
.
2021eko 18. astea
Gaztelera munduko hizkuntzarik politena da. #andithinkisbeautiful pic.twitter.com/cOKqZRIcu9
— earra, (@JoxemieI) May 1, 2021
.
2021eko 19. astea
#BazkalOstekoTxorradatxuk
?????????? pic.twitter.com/mDwM5QCSpL— Ane Fernandez (@ninaizane) May 12, 2021
.
2021eko 20. astea
Guk Oñatin, inutilei Etb4 deitzen diegu.
— zarramarraofiziala (@ZarramarraP) May 17, 2021
.
2021eko 21. astea
Bakarrik eta zoriontsu egoten ikastea, bizitzako lorpenik garrantzitsuenetakoa da. Emakumeongan bereziki, esango nuke. #kontzeptugisa
— TESSA ANDONEGI (@tessando) May 24, 2021
.
2021eko 22. astea
Ez naiz amesten nuena, baina behintzat ez naiz ertzaina… pic.twitter.com/s96pHuLFiA
— earra, (@JoxemieI) June 4, 2021
.
2021eko 23. astea
Laguntza eskatzeko adorea izatea indarra da, ez ahultasuna.
— Leire Pinedo (@leire_pinedo) June 7, 2021
.
2021eko 24. astea
Teleberri, erakusleak ikasteko programa hori:
-hemen: EAE
-hor: Nafarroa
-han: ipar EH#herribatgara— Oihana Bartra (@OihanaBartra) June 18, 2021
.
2021eko 25. astea
Euskara Batuaren sorrera-garaiaz ari zela, ikasle batek azterketan idatzia: “Garai horretan Euskalki ta Askatasuna erakunde armatua sortu zuten”.
— Enneconis (@Enneconis) June 23, 2021
.
2021eko 26. astea
Mallorkako hotelean dauden ikasle euskaldunak pankartak egiten hasi dira. pic.twitter.com/0fhCttnY3X
— Mr Euskaldun (@mreuskaldun) June 30, 2021
.
2021eko 27. astea
Entzun arren San Fermin
zu zaitugu patrooooi
zuzendu gure oinak
partidu hontan otoi… ??? pic.twitter.com/JGlIMuRwJm— ????? ? ????? (@umoreaskea) July 6, 2021
.
2021eko 28. astea
Hondartza prest bai esan? pic.twitter.com/5BZt4sRtra
— Julen Portillo (@Julenpo) July 14, 2021
.
2021eko 29. astea
“Axuri beltza”. Gaur, Jaurrietan (Zaraitzu). #KOI #ICH #PCI pic.twitter.com/6gIitFlZtM
— Labrit Patrimonio Inmaterial (@labrit_net) July 17, 2021
.
2021eko 30. astea
Ergatiboa jarri behar delaaaaaaaaaa!!!!!! pic.twitter.com/ZRtPOt2LHR
— Harek Baleki (@mugerre) July 31, 2021
.
2021eko 31. astea
Gripea pertsona askori kutsatzen badiot… inFLUenzerra naiz? #hitzokei pic.twitter.com/lcGx4O93tK
— earra, (@JoxemieI) August 12, 2021
.
2021eko 32. astea
Bost urteko ume batek euskaraz bakarrik jakitea katastrofe bat da, eta 60 urte luzez euskal herrian bizi den auzokoak “buenos dias” esatea munduko ekintzarik naturalena da. #buenosdias #egunon #elemakarrak #nieznaizprinzesita #etahorrela
— Ibon Iza Totorika (@ibon_iza) August 14, 2021
.
2021eko 33. astea
“Hemen itsasoa hasten da. Deus ez bota, otoi”. Donibane Lohizuneko estolda-zuloetan. ??? pic.twitter.com/RoL1AfHUAt
— leire narbaiza arizmendi ? (@txargain) August 25, 2021
.
2021eko 34. astea
Etxeko fatxadan ein berri dan graffitia! @nexgraff makiña bat da! Mila esker…. pic.twitter.com/4UOk0WQPtq
— MAIDER ARANO (@MaiderArano) August 21, 2021
.
2021eko 35. astea
Lehenbiziko eguna. Bidai on!! pic.twitter.com/QDds6YJzZJ
— Nora Salbotx (@construktsia) September 8, 2021
.
2021eko 36. – 37. eta 38. astea (Txiorik Onena GABE)
.
2021eko 39. astea
—Hiru ergatibo txarto :-/ pic.twitter.com/5msIojab8l
— Jozulin ???? (@jozulin) September 16, 2021
.
2021eko 40. astea
Orduan, zera, helduak 6ak arte diskotekan eta umeak patioan maskararekin.
Never forget: itxialdian txakurrak kalera atera zitezkeen, umeak ez.
— Unai (@unaimy) October 5, 2021
.
2021eko 41. astea
Lankideak benetan nolakoak diren ez duzu jakiten, inprimagailua trabatzen den arte.
— Ainara (@ainaralei) October 13, 2021
.
2021eko 42. astea
Etxerako bidean auto batek pizza banatzaile bat jo, errepidera bota eta ihes egin du. Arin zauritutako langilea lagundu dugu. Polizia edo anbulantzia baino lehen beste rider bat iritsi da pizzak jaso eta bezeroari eramateko.
Bizi dugun garaiaren karikatura ederra geratu zaigu? pic.twitter.com/1ekWgNsjdm
— Pasang Temba (@AitorElizagi) October 22, 2021
.
2021eko 43. astea
6. mailako ume batek eman didan erantzunak liluratuta utzi nau. “Maitasuna, tresna bat bezalakoa da, modu egokian erabili behar da, jendeari minik ez egiteko”. ?? pic.twitter.com/qD9IzcMRBM
— Ibon Iza Totorika (@ibon_iza) October 25, 2021
.
2021eko 44. astea
— Ainara (@ainaralei) November 4, 2021
.
2021eko 45. astea
Azken sakean pilotariari jotzen zazikion txaloena kirolean ezagutzen dudan gauzarik ederrenetakoa da. Partida ez da bukatu eta agian beste gerrikoarekin ari d(ir)enaren jarraitzaile sutsua zara; agian txapela galduko du(te) tanto horretan bertan, baina horra hor txaloa.
— IñakiGaldosIrazabal (@inakigaldosira) November 13, 2021
.
2021eko 46. astea
James Hillen argazki hau pic.twitter.com/JnWdglPWjt
— Ane Irazabal (@AneIrazabal) November 17, 2021
.
2021eko 47. astea
— nere? (@nerener123) November 22, 2021
.
2021eko 48. astea
Euskararen NAZIOARTEKO Eguna. Mundu osoan euskara inposatzen??
— NB (@negukobaratza) December 3, 2021
.
2021eko 49. astea
https://t.co/KFNsSyNwrD pic.twitter.com/VTl1EwJXHJ
— Jon (@Jonkirru) December 7, 2021
.
2021eko 50. astea
Iñigo Cabacasen auzia itxita.
Zauria betirako zabalik.— Jon Maia Soria (@maia_jon) December 15, 2021
.
2021eko 51. astea
Gabonetako espiritua sartu zait eta Charles Dickens-en “Eguberritako kanta” ipuinaren bertsio bat egin dizuet.
Eguberri on ?! pic.twitter.com/cUEHu6bx5c— Marrakatue (@marrakatue) December 24, 2021
.
2021eko 52. astea
– Augg… Deitu duzu Osakidetzara?
– Bai. Ze ostia dira autozaintza eta mindfulness-a? pic.twitter.com/kukCyQ7XTG— G?i? (@goioarana) December 29, 2021