Independentziaren protokoloak 1789 – Nafarroako erresuma
Independentziaren protokoloak 1789 – Nafarroako erresuma –
Urtea ongi hasteko, Xabier Irujo berriz datorkigu dokumentu apurtzaile batekin. 1789koa da agiria. Frantziar iraultza hasia zen eta bertan sortu berri zen asanbladak Nafarroako foruak deusestatzeko erabaki irmoa hartu zuen feudalismoa ezabatzearen aitzakiarekin. Egoera horren aurrean Étienne Polverelek, Nafarroako Erresumako sindikoak (ordezkariak), 1789an Batzar Nazional Konstituziogilearen eta Frantziako erregearen aurrean defendatu zuen nafar estatua erresuma independentea zela eta ez zela inoiz Frantziako Erresumaren parte izan; beraz, bere menpekoak ez ziren frantsesak, nafarrak baizik.
Horregatik guztiagatik, Frantziako Batzar Nazionalak ez zuen ez eskubiderik ez lege-gaitasunik nafarren konstituzioa erreformatzeko, beren foruak baitziren. Nafarroako Erresumako Estatu Orokorrek sindikoaren diskurtsoa eta hark jasotako printzipioak egiaztatzen zituzten dokumentuak jasotzen zituen liburu bat argitaratzeko agindu zuten.
Liburu hau Nafarroako erresumaren historiako dokumentu politiko garrantzitsuenetako bat da. Nafarroaren independentzia politikoaren defentsa arrazoitua da, erresumako erakundeek berek idaztea agindu eta 1789ko iraultzaren gehiegikerien aurrean babestu eta argitaratu zutena.
Ordu erdi pasatxo irauten duen bideo honetan ikusiko dituzue Euskal Herriaren independentziari buruz inoiz idatzi diren esaldi perfektuenak. Irujok, gaur egungo euskal historialari entzutetsuenak, ohiko zorroztasunarekin azaltzen ditu dokumentu horren ideia nagusiak eta, beste behin, Euskal Herriaren historiari buruz ustez genekiena irauli egiten du.
Bide batez, erronka botatzen diogu ikus-entzuleei: ezetz topatu Étienne Polverelen liburuaren euskarazko bertsioa!!!!
Parte batzuc itzuli cituen Alexandrec naffarrerarat. Ossoric ez dago euscaraz.
Gaur egun. Ea baten batec aurkitzen duen aleren bat. Othoi.
Bicain Xabier Iruxo jauna!
Eta hemengo politicoac gorrarena eguiten. Bethi gor.
Eta nabarristac ere berdinsu.
Gora Naffarroaco Resumá!
Gora Naffarrerá!
Gora Culturá eta Libertatea!
https://zuzeu.eus/euskal-herria/etienne-polverel-noble-naffarra/