[Txiorik Onena] 2021eko 52. astea
[Txiorik Onena] 2021eko 52. astea –
Urteko 52. astea, eta 2021eko azkena atzean utzita, zazpi txioko sorta berri bat dakargu.
Urte bukaera honetan, hauexek izan dira mintzagai izan ditugunak: ama ikasleak, lapur argazkilariak, haurren irakurgaiak, nartzisistak, inozente eguna eta… Osakidetza!
Joan den asteko sortatik, Marrakatueren txioa izan da bozkatuena, Gabonetako espirituaz mintzo zena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Ez dago gauza hain samur… Amak euskara ikasten pic.twitter.com/4oSe1byoP7
— Gorka Fernández ? (@gorkafm) December 24, 2021
Mugikorra lapurtzen dizute, argazkiak egiteko erabiltzen dute eta zure Google photosen ikusten dituzu.
Txapó.
ItsHappening— Aintzane Muguruza Mendarte (@aintzanemug) December 26, 2021
3 urte bete gabe ditu alabak. Kamaleoi bat agertzen da bere liburuetako batean, berak Karameloia deitzen dio ordea. Zein naiz ni horrelako marabilli zuzentzeko?
— Haritz Jauregi (@HaritzJauregi) December 27, 2021
Nago garai nartzisista hauetan apokalipsiaren egunaren iragarpena ez litzatekeela bereziki albiste txarra izango. Zer nahiago nartzisistak garai historiko bat bizitzea baino? Zer asebetegarriago norbere heriotzarekin dena bukatuko dela jabetzea baino?
— Beñat Sarasola (@bsarasola) December 27, 2021
Inuxente egunak zentzurik ba al du aurten?
— nere? (@nerener123) December 28, 2021
— Ugo Mayor (@Ugo_Mayor) December 28, 2021
– Augg… Deitu duzu Osakidetzara?
– Bai. Ze ostia dira autozaintza eta mindfulness-a? pic.twitter.com/kukCyQ7XTG— ??? (@goioarana) December 29, 2021
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
Gabonetako espiritua sartu zait eta Charles Dickens-en “Eguberritako kanta” ipuinaren bertsio bat egin dizuet.
Eguberri on ?! pic.twitter.com/cUEHu6bx5c— Marrakatue (@marrakatue) December 24, 2021
[Txiorik Onena] 2021eko 52. astea