Drogak salgai
Drogak salgai –
Gazteok eskolan drogen gaia behin eta berriz jorratu dugu. Batez ere, gizartean eta bakoitzak bere buruari eragin diezazkiokeen eragozpenak aztertuz. Aitzitik, azken hamarkadan gure artean onartuen eta hedatuen dagoen afera ez dugu ezta aipatu ere egin. “Substantzia” hori, xiringatu, esnifatu edota erre ezin daitekeen bakarra da, baina munduan arazo gehien sorrarazten ari dena da; kontsumismoa, alegia.
Droga honen menpekotasuna bermatzeko, merkataritza guneek iruzurrezko “beherapenak” sortzen dituzte. Black Friday-a kasu, non inolako merkealdirik ez dagoen, baina, gazta zati baten aurrean saguak bagina bezala tranpa horretan erortzen garen. Nori ez zaio gustatzen zerbait merkeago erostea? Horrek, izugarrizko ongizate eta poztasuna sortzen du. Eta sentsazio hori errepikatu nahian, gero eta produktu gehiago erosten ditugu, diruak eskuetan erreko baligu bezala.
Gehiegizko kontsumo horren eraginez, gero eta produktu gehiago ekoizteko beharra dago. Tamalez, horrelako gehiegikeriek lehengaien desagerpena, berotegi efektua areagotzen duten gasak eta bioaniztasunaren desagerpena eragiten dituzte, adibidez. Hori gutxi ez, enpresa handiek hainbeste produktu ekoiztu ezinik eta ahalik eta etekin gehien ateratzeko, lan prekarioak eskaintzen dituzte garatutze bidean dauden herrialdetan, non herrialde horietako biztanleek askotan bizitza arriskuan jartzen duten, esaterako, modan ipini diren zapatila batzuk garaiz sortzeko.
Honegatik guztiagatik, gazteok urte batzuetan menpekotasun horrek eragindako konponezinak diren ondorioak jasango ditugu. Hori gerta ez dadin, ahalik eta lasterren neurriak hartzen hasi beharko ginateke. Hala nola, edozer erosi baino lehen, ez bakarrik aztertzea zein prezio daukan, bazik eta, etorkizunean zer nolako eragina izango duen ere. Bestela, ordura arte ohartu gabe ezagututako egoerarekin amaituta, bizi izandako salmenten utopiaren ajeak pairatuz, kontsumismoaz oroituko gara.
Drogak salgai
Kontsumismoa, benetan, arazo bat da gaur egun. Gainera, txikitatik influentziek kontsumismoa areagotzera gonbidatzen dute, haiek izaten baitira, alegia, arropa gehien duenek eta mugikor berrienak dituztenak. Bat nator proposatutakoarekin, berrikasi behar dugu zer den benetan erosi behar duguna.
Lagun berriak egiteko zientifikoki abalatutako 5 urrats:
– Lagunengandik hurbil egon.
– Erakutsi zure zaurgarritasuna lehenbailehen.
– Aurkitu batzen zaituena (nahiz eta sinplea iruditu)
– Estekan sakontzen du bere emozioez galdetuz.
– Irten errutinatik eta egin zerbait zirraragarria.
Karmentxurekin guztiz ados. Ondo idatzita egon arren ez da bidezkoa gaur egungo sozietatean kontsumismoa kritikatzea. Denok gara kontsumistak.
Gainera lan egiten dudan empresan “FNAC” diru gehien gastatzen dutenak 12-18 urteko mutil eta neskak dira. Hau da gero kontsumismoa kritikatzen dutenak. Beste aldetik, barregarria iruditzen zait besteen iritziak ez errespetatzea, orrialde hau iritziak emateko balio duelako.
Eskerrik asko zure erantzunagatik Xabi! Guztiz ados, batzuetan dirudi nahiz eta gazteek kontsumismoaz idatzi eta haien ardura gai honekiko argitaratu, ez dutela esandakoa betetzen edo haien jarrerarekiko konponbideak betetzen. Hitz gutxitan, horretaz hitz egin eta gero guztia konponduta geratuko balitz bezala, kontsumitzen jarraitzen dutela. Hala ere, gazteak bakarrik arazo hain handi honekiko errudunak bakarrik ez direla uste dut, baizik eta, beste adina duten pertsonak ere, agian ez FNAC-en erosten baina bai, beste arlo batzuetan. Azkenean, kontsumismoa gure gizartean oso errotuta dagoen ohitura bihurtu da nahi ala ez.
Arrazoia duzue mutilak, kontsumismoa gaur eguneko arazorik garrantsutzuenetariko bat da. Eta ez zaio behar bezain inportantzia ematen.
Egia da kontsumismoa etorkizunean arazo asko sortuko dituela. Baina, guztia bezala arazoak konponezinak bihurtu arte ez gara konponketak bilatzen arituko.
Kontsumismoa gure gizartearen ondorioetako bat da beste guztien artean, eta arazo honen konponketa lortzeko gizartea aldatzea besterik ez digu.
Gure gizartea egituratuta dagoen bezala BEHARREZKOA bihurtu egin da kontsumismoa. Batez ere denda txikietarako, merkataldi handien soberakinez etekina ateratzen dutelako.
Nire ustez atzerapausorik ez dago jada. Beranduegi da. Hori dela eta, kontsumismoaz kexatzen zareten guztioi gomendatzen dizuet mundu honetan geratzen zaiguna aprobetxatzea eta aurrera jarraitzea etorkizunari begiratu gabe. Azken finean, guztiok hilko gara modu batean edo bestean.
Sararekin bat nator. Nahiz eta bost pertsona kontsumista hutsak ez izan munduaren gainerakoak hori izaten jarraituko du eta eragozpen berdinak jasango dituzte biek, inporta barik zenbat eta nola kontsumitu duten.