Arte[faktua] 135: Kepa Altonaga biologo eta idazlea, aste honetako gonbidatua
Arte[faktua] 135: Kepa Altonaga –
Kepa Altonaga idazle loiutarra izango da aste honetan ‘Artefaktua’ko gonbidatu nagusia. ‘Iridioaren mintzoa. Meteoritoa eta dinosauroen akabantza’ (Pamiela) da bere azken lana, dibulgazio zientifikoa eta kutsu literarioa uztartzen dituena. Bertan, dinosauroen desagertzeari buruzko teoriez hausnartu du. Getxoko Gorrondatxe hondartzan elkartuko dira egilea eta Yolanda Mendiola.
Ainize Madariaga idazle eta kazetaria batuko da beste bien arteko elkarrizketara. 2016an Madariagak Altonaga Mauleko irakurle taldera gonbidatu eta bertan sortu zen elkarrekiko lotura literarioa dela-eta gonbidatu nahi izan du idazleak kazetaria.
Saioko atalei dagokienez, Ines Castiella irakurle iruindarrak ‘Heptamerona’ liburuaren gomendioa eskainiko digu.
Bestalde, Karmele Gisasola harri-jasotzaile mallabitarraren apalategia ezagutuko dugu: “Harriarekin lotuko zenukeen liburua?”
Eta amaitzeko, Debako kaleetan barrena ibiliko da saioa bertakoen irakurketa ohiturak ezagutzeko asmotan: “Zein da irakurri duzun libururik bitxiena?”
Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.
Arte[faktua] 135: Kepa Altonaga biologo eta idazlea, aste honetako gonbidatua