Hezkuntza publikoaren alde, pribatizazioari ez
Hezkuntza publikoaren alde, pribatizazioari ez –
Euskal eskola publikoaz harro gaudela esateko eta hezkuntza publikoaren alde mobilizatzeko ordua da.
Dugun hezkuntza sistema dual, klasista eta arrazistak eskola publikoaren kaltean jokatzen du, segregazioa eta bi mailako ikasleak sortuz, eta berau birplanteatzeko ordua ailegatu da. Datuek argi erakusten dute egoeraren larritasuna: Europako eta Espainiar Estatuko erkidegorik segregatzailenetariko bat gara.
Eskola publikoa da hezkuntzan dugun zerbitzu publikoa, doakoa eta unibertsala, denona eta denontzat, jatorrizko ezberdintasunak berdintzen dituena, inklusiboa den bakarra, euskal gizartearen kohesioari ekarpen handiena egiten diona eta baldintzarik zailenetan ere ikasle gehien euskaldundu duen eta gaur egun euskalduntzen dituen sarea.
Hezkuntzak ezin du merkatuaren menpe egon, hezkuntzarako eskubidea ezin da egon familien ahalmen ekonomikoaren baitan. Diru publikoz finantzatutako bi eskaintza izateak, kontzertazio unibertsalaren aterkipean, publikoa eta pribatua, lehia dakar ezinbestean, bi sareen edo sare bereko ikastetxeen artean. Bi sareak ez dira berdinak eta ezin dira parekatu bere tratamendu politikoan eta babes mailan, publikoa doakoa eta denontzat den bitartean, sare pribatuko ikastetxeek kuota ekonomikoak, erlijioa eta gardenak ez diren beste irizpideak erabiliz maiz egoera zaurgarrian dauden familiei sarbidea ukatzen diete. Honek ondorio zuzena du hezkuntza-sisteman eta baita jendarte osoan ere, eskola-segregazioa. Edozein kuota ekonomikok eta bi sare egoteak, berez, segregazioa sortzen du.
Dugun hezkuntza sistema dualak, beraz, gizartean dauden desberdintasunak konpondu beharrean, areagotu egiten ditu, bi abiadurako hezkuntza sistema eratuz eta gizarte haustura sortuz. Egoera larri honek herriaren kohesioaren etorkizuna jartzen du kolokan.
Honen kontra borrokatu eta neurriak har daitezen mobilizatuko gara. Hona hemen gure aldarrikapenak:
- Eskola publikoak administrazioaren lehentasun osoa izan behar du baliabide ekonomiko, material eta pertsonalen aldetik, denona eta denontzakoa den eskola delako.
- Eskola bakarra aldarrikatzen dugu. Ondorioz, eskaintza publiko integrala eta doakoa bermatu behar da udalerri eta auzo guztietan 0tik 18urtetara.
- Hezkuntza pribatu-itunduari mugak jartzeko garaia da: ez da lerro pribaturik irekiko, eskaintza publiko nahikoa dagoen bitartean.
- Beraz:
- Pribatizazioarekin amaitu. Sortzen diren ekimen pribatu guztiak, derrigorrezkoak ez diren etapak barne (haur hezkuntza eta batxilergoa) baimendu, itundu eta diru publikoarekin sostengatzen dituen politikarekin bukatu behar da.
- Orain, jaiotze-tasa behera doan une honetan, eta ikastetxe pribatuekiko kontzertuak datozen 6 urtetarako berrizteko daudenean, Administrazioari diru publikoaren erabilera bidezkoagoa exijitu nahi diogu.
- Ildo beretik, Eusko Jaurlaritzak ikastetxeen publifikazioa ahalbideratuko lukeen araudi adostua sortu behar du.
- Euskarazko murgiltze eredua orokortu. Diru publikoarekin ez finantzatu euskalduntzen ez duten eta, beraz, inklusioaren eta integrazioaren kontra jokatzen duten hizkuntza-ereduak dituzten ikastetxe pribatuak.
Interpelazioa egiten diogu Eusko Jaurlaritzari egungo egoera diskriminatzaile honetara iristeko daramatzan hezkuntza politikengatik, baina baita sare pribatuko ikastetxeei ere, egoera hau baliatuz bere pribilegioak mantendu, inklusioari muzin egin eta segregazioa areagotzen laguntzen dutelako.
Orain, EAEn Hezkuntza Akordioaz ari direla, kezka handiz hartu ditugu Jokin Bildarratz sailburuak ikasturte hasieran egindako adierazpenak. Gardentasuna behar dugu prozesuan, sare publikoko ordezkarien parte hartzea bermatuko duena, hezkuntza-sareez, finantzazioaz, murgiltze ereduaz eta eskola-segregazioaz hausnartuko duen prozesua, hain zuzen.
Ez dugu nahi egungo sistema duala legitimatuko duen akordio/legerik, eskola publikoa sistemaren erdigunea bihurtuko duena baino, sistema inklusibo, euskaldun, ekitatibo eta ez-segregatzaile baterantz aurrera egiteko ezinbestekoa dena. Etorkizuneko jendarte eredua dago jokoan.
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunetik, denona eta denontzat den eskola publikoaren alde egin eta eskola-segregazioaren kontra konpromiso argia azaldu dezala eskatu nahi diogu.
AZAROAREN 6an BILBON ELKARTU ETA OIHU EGINGO DUGU: HEZKUNTZAN, PUBLIKOAREN ALDE! PRIBATIZAZIOARI EZ! GORA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA! EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO!
.
Gasteizko, Oiongo, Bilboko, Santurtziko, Oarsoaldeako, Astigarragako, Zabaleko bizirik Amurrioko, Donostialdeako, Lasarte-Oriako plataformak, Ordiziako Euskal Eskola Publikoko Komunitateak eta Goieskola , EHIGE (Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea), HEIZE (Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioa), IKASLE SINDIKATUA, IKASLE EKINTZA, GAZTE KOMUNISTAK,
LAB, STEILAS, CCOO, ESK eta CNT
Hezkuntza publikoaren alde, pribatizazioari ez
“Hezkuntza publikoaren alde, pribatizazioari ez” diozue, eta gero dena publifikatzea eskatzen dezue.
Betiko diskurtso panfletaroa erabiliz, estatuari kontrol osoa eman nahiean, Espainikoari ala Euskaldunari, berdin du.
Denak funtzionario, denak berdin…. askotan praktikan jarri den eredua eta beti emaitza negargarriak eman dituena.
Espainiako betaurrekoekin aztertzen duzue auzia. Berdin dizue kurrikulumaren parte handi bat Espainiak ezarria izatea. Berdin dizue ikastetxeak erlijiosoak, elitistak ala herri-ekimenekoak diren, zuentzat guztiak dira “pribatu”, berdin ikastolak edo jesuitinak. Eskola eredu estatal espainiarrari publiko deitzen diozue, ezkutatuz, bidenabar, sare “publiko” horretako ikastetxeen artean ere sekulako lehia ematen dela, are segregazioa ere.
Beste sinatzaileak lehengo lepotik burua, baina LABek herri-ekimeneko ikastetxeak (ikastolak) “pribatutzat” jotzeak garbi adierazten du noraeza ideologikoa norainokoa den. Segi zuen txuribeltzeko mundu (españolizatu) uniformizatzaile hori elikatzen.
Publikoa ez da zertan herrikoia izan, ezta herriaren kontrolpean ere. Hezkuntzaren publifikazioa aldarrikatzea (titulartasuna estatuei ematea alegia) hezkuntza EAJ, PSN/UPN eta frantziar jakobinoen esku gera dadin galdegitea da. Marko horretan Euskal Eskola Publikoaz hitz egitea ere… EAE über alles!!
Zertan dabil LAB sator horiekin elkar hartuta?
LAB? Iparra zeharo galduta. Espàiniar progrechupiguayen eskutik.
Gora euskal eskola publikoa!
Hauen planteamenduak herri moduan desagertzera garamatza. Dena estatuaren publikotasunaren esku utzi nahi dute. Bitartean ikastolak etsaiak bihurtu dituzte inklusibitate ez-segregatzaile kontzeptu baten izenean. Iparra galduta gabiltza eta beti euskaldunon aurka, euskalduna beti etxekalte!!!!!
Hezkuntza duala? Ez, herri duala, non euskal hiztunok beti galtzaile irteten dugun, eta neurri baten euskalduntasuna babestu nahi dugunean, segregatzaile deitzen digute. Bada, euskararen onurako baldin bada, bai, segregatzaile deitu nazazue.
Publikoa=Espainiar/Frantziar esan nahi badu utikan publikoa, asimilazio tresna bat gehiago besterik ez da.
Behar duguna Euskal Eskola publikoa da, baina benetan “Euskal” izango dena, ez Euskal izena eman dioten Espainiako administrazioaren zati batena.
Inperialismoak horrela jarduten du: Eskubiak lan zikina egiten du eta ezkerra, lan zikin hori baliatuz eta defentsarako eraikitzen diren tresnak arbuiatuz.
Zoritxarrez, ezker inperialistaren mezuak geroz eta barneratuagoak daude abertzale askoren artean.
MIErekin ados. Beldurgarria bezain etsigarria da, ikustea ezker abertzaleko eta gazte mugimendu komunistako hainbat eta hainbat lagunek zein erraz irentsi dituzten exker espainiar uniformizatzailearen mantrak.
Herri-ekimeneko ikastolak “pribatu” eta “segregatzaile”, euskaldunak “burges” (erdaldunak langile edota proletario?), espainiar hezkuntza sistema publiko autonomikoari “euskal eskola publikoa”…
Mugimendu ustez askatzaileak, espainiarrekiko menpekotasunaren pipiak seko jota.
Gora euskal eskola publikoa, denona eta denontzat!
https://twitter.com/Eiderberazadi/status/1453618999661629440?t=x8dmpYca9ud1UNJ03_AsdQ&s=08
Kaixo,
“…segregatzaile deitzen digute. Bada, euskararen onurako baldin bada, bai, segregatzaile deitu nazazue.”
– Beraz arrazista edo aporofobikoa deitu beharko zaitugu.
“Behar duguna Euskal Eskola publikoa da, baina benetan “Euskal” izango dena, ez Euskal izena eman dioten Espainiako administrazioaren zati batena.”
– Noski, itxaron dezagun hori gertatzea. Ea zenbat hamarkada pasatzen diren, bitartean segregazioa gora etengabe eta txiroek soilik haien artean elkartzeko eskubidearekin. Mesedez! Nola elkartuko gara bada euskaldun petoak haiekin!
Nahastu gaitezen guztiok eskoletan mesedez!
Elitismo gehiegi sumatzen dut. Orokorrean zerbitzu publikoei bai esaten diogu, baina Hezkuntzaz aritzen bagara…
Aio!
CCOO euskal eskola publikoaren alde?
CCOO ez da Comisiones Obreras?
Administrazioz-administrazio eta lantokiz lantoki euskararen normalizazioaren eta euskaldunen hizkuntz eskubideen aurka sutsu jotzen duen sindikatu españolista amorratua?
Joan den astean bertan EAEko udaltzainei B2 euskara maila eskatzearen aurka agertu dena?
Edo Nafarroan udalez udal errekurtsoak jarri eta jarri diharduena, euskara lanerako aintzat hartua izan ez dadin?
Barka, baina oso “euskal” ezin da izan CCOOk defendatzen duen eskola eredua.
Utz dezagun Hego Euskal Herriko hezkuntza guzia Espainiako ugazaba zuriaren esku! Oso ongi zainduko gaitu, beti egin duen bezala!
oinarrizko eskubideen aldekoa-ri erantzuteko asmoz galdera bat. Zergatik ez gara saiatzen orduan ikastoletan ikasi ezin duten pertsona txiroak laguntzen?
Zergaitik ez da ildo horretan borrokatzen?Tranpatia iruditzen zait gabezia hori erabiltzea ikastolen aurka erasotzeko, ikastolak ordainpekoa izatea ez da ikastolek gogoz erabakitako neurri bat.
Argi dagoena da ikastolarik gabe alperrik dugula EH euskalduntzeari buruz hitz egitea, eskola publikoak argi eta garbi erakutsi du euskalduntzeko zailtasun eta gabeziak dituela.Ezin dugu berdina esan ikastolei buruz, argi erakutsi dutelako bere eraginkortasuna zentzu horretan.
EH euskaldun bat lortzea helburu badugu,, ezinezkoa da eskola publikoa k(frantzia/espainiaren)eskeintzen dituen tresnen bidez.
Hezkuntza sistema propio gabe jai dugu! Euskara hainbeste urtetan baztertu dutenek Euskara lagunduko dutenaren zai egongo al gara? Aurreruntz edo atzeruntz goaz?
Noruntz goaz?
Hauek betiko espainiar koministak dira. Jakobinoak, zentralistak, suhia baino espainolagoak eta euskarafobo erabatekoak. Muera la escuela espanola.
Bi kontutxo baino ez.Norbaiti ahantzi zaio Euskal ajektiboa, eta espainiar irakasleak ez. Euskal Eskola bai, Espaniar Frantziar eskola ez
Zertan ari da LAB eta horiek? Irabazteko gutti diziea, ergelak.
Hemen eskola arrazista
Bakarra espainola
Izan
Da eta da,
Ezkerreko batzuei euskarak 5 axola die. Itxurakeria egiteko baino ez. Benetan axola zaiena beren txiringitoa mantetzea da, hau da, lanpostu publikoak.
Kaixo, “oinarrizko eskubideen aldekoa”. Alderantziz ere esan genezake: noiz arte elitistok soilik haien artean elkartzeko eskubidearekin, diru bidezko segregazioa dagoen bitartean, txiroek aukerarik ez dutelako? Noiz arte euskaldun petook ezin zianen dugu txiroekin nahastu, hizkunzta, kultura, izaera, mantendu eta birsortzen ahalegindu beharrez?
Beraz, behetik berdindu beharrean, zergatik ez duzue proposatzen goitik berdintzea, elitearen mailan? Aski dena zera da, txiroak daudenez, inor ez dadila iritsi ezagutza, kultura eta hizkuntza behar bezala erdiestera. Hau da, izan gaitzen denak mediokreak, inor elitista izan aurretik…
Segregazioa, elitea… eskola publikoaren aldekook, zenbat diru gastatzeko prest zaudete seme-alaben hezkuntzan, eta zenbat opor bidaietan eta asteburuko garagardoetan? Eta ni prest banago diru gehiago gastatzeko seme-alaben heziketan, eta batazbestekoa baino harago joateko, ez dut horretarako eskubiderik, hezkuntza publikoa horretara iristen ez delarik?
Ideologia duzue atzean, berdintasun zentzugabekoaren ideologia, eta konplexua; listoegi izatearen ergel konplexua, mendebalde osoan hedatu dena, baina baita ere Euskal Herrian.
Euskal Eskola Publikoa, horrela, hutsean, defendatzen duzuenok, txiroak direnek txiro izateari utz dezaten proposamenak egin beharko zenukete, eta ez ahaleginak egiten ditugunoi aukerak murriztu edo ukatzekoa.
Bestalde, zure “Nahastu gaitezen guztiok eskoletan, mesedez” burugabekeria da, baldin eta bizitzako beste alorretan zentzurik ez badu, eta ez du, izan ere…