Ikusi zer dakarren “Arriya” filmak
Alberto Gorritibereak zuzendutako “Arriya” filmak inertziak mugitzen duen herri batean amodio istorio bat azaltzen du, eta denaren erdian, apustu bat. Jadanik Euskal Herriko aretoetan dago euskaraz, gaztelaniaz eta frantzieraz errodatutako filma. Europan mugitu ostean, Malagako Zine Jaialdian lortu zituen lau sariek babestuta egingo du jauzia zinemara “Arriya” filmak .
“Hiru maitale, bi familia eta apustu bat“, hala iragartzen da “Arriya“. Alberto Gorritiberea zumaiarrak bere barnean zuen harria omen zen filma hau sortzea.
Sinopsiak hala dio: Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren gizartearen inertziaren kontra borroka egin ezinik; beren bizitzan denbora joaten uzten… ihesbiderik eta amaierarik gabeko borroka.
Iaz ekin zion paperekoa iruditan grabatzeari, horretarako Zestoan, Zumaian eta Euskal Herriko beste zenbait kokagunetan errodatu zituen “Arriya“-ko sekuentziak. Txekiar Errepublikan ibili ostean, Malagako Zine Jaialdian lau sari eskuratu zituen: antzeztaldeko emakumezkoen aktorea (Begoña Maestre), jantzi-diseinua (Saioa Lara), argazkilaritza (Gaizka Bourgevad) eta soinu banda (Bingen Mendizabal).
Iban Garate, Sara Casasnovas, Begoña Maestre, Javier Agirre, Ramon Agirre, Iñake Irastorza, Joseba Apaolaza, Egoitz Lasa, Aitor Beltran, Zorion Eguileor eta Kandido Urangak osatzen dute aktore talde nagusia.
Oso txarra da pelikula nire iritzitan.
Ikusteko aukera izan dut
eta auzo lotsa sentitzekoa ere bai.
…
Zer du ba hain eskasa?
argumentua lotsagarria…
ez dakit nola azaldu Bingen…
artikulu bat idatzi beharko nuke, eta ez dut denborarik.
Onena ikustea, eta zuk zeuk juzkatzea.
Egur handia eman diote Noticias de Gipuzkoan (ere).
Garak, aldiz, oso kritika ona egin dio.
Culturamak ere kritika aski ona
Mikel Insaustik Garan, 4 izarretik 4.
Ricardo Aldarondok DVn, 5 izarretik 2.
Gontzal Agotek Berrian, 5 izarretik 3.
Mikel Garcia, Argiako Erredakzio mahaian.
Salvador Llopart, La Vanguardian, 4 izar (5etik?).
Mota guztietako iritziak. Inor ez da ez hotz ez bero geldituko.
Datuok argitaratu ditu Jon Eskisabelek BERRIKETANen: “”Alberto Gorritiberearen ”Arriya” filmak 493 ikusle izan ditu joan den asteburuan Donostiako Principe aretoan. Hori dela eta, Alokatu ekoiztetxeak azaldu duenez, asteburuko pelikularik ikusiena izan da Donostian. Zumaian, Gorritiberearen eta Kandido Uranga aktorearen jaioterrian, 777 lagunek ikusi dute pelikula. “”
Kritika txarrak:
El Cafe de Rick
El Correo