Krutwigen mendeurrena Zarautzen

Krutwigen mendeurrena Zarautzen – 

Federico Krutwig pentsalari eta euskaltzainaren jaiotzaren mendeurrenaren harira, mahai ingurua antolatu da Zarautzen. Saioa ostegun honetan izango da, irailaren 30ean, 19:00etan, Sanz Enea kultur etxean.

Jakintza Baitha kultur elkarte helenistako bi kide ariko dira solasean, Michael Morris eta Juan Luis Goikoetxea, eta moderatzaile lanetan, berriz, Elixabete Garmendia kazetaria. Horrez, gain, Sophopolis zeritzon proiektuaren panelak eta maketak ikusteko aukera izango da.

Informazioaren iturria:

4 pentsamendu “Krutwigen mendeurrena Zarautzen”-ri buruz

  • Idea bicaina!
    Çorionac!

  • A ze pena ezin joatea! Gainera berandu enteratu naiz. Bada non ekitaldu hauetaz garaiz jakiterik?

  • Ez dakit proposamena helduko zaizuen, baina ondo legoke ekitaldia grabatzea eta plataformaren batera igotzea, ahalko balitz. Joan ezin gaitezkeenok biziki eskertuko genizueke. Krutwigen Lagunak taldeak badauka webgunerik edo sare sozialik Krutwigen mendeurrenarenaz aparte? Eskerrik asko!

    • Belatzgorri 2021-09-29 23:37

      Aupa! Ekitaldia grabatzen bada eta interneten nonbait jartzen bada, saiatuko gara bere berri ematen. Bestalde, urteko ekitaldien berri izateko ondorengo twitter kontua jarrai dezakezu: https://twitter.com/FKS2021