Estreinaldiak: Irailak 24
-Estreinaldiak: IRAILAK 24-
Estreinaldiak: Irailak 24
Maixabel
2000. urtean, Maixabel Lasaren senarra, Juan María Jáuregui hil zuen ETAk. Hamaika urte geroago, ezohiko eskaera bat jaso zuen: bere senarra hil zuten gizonetako batek berekin hitz egiteko eskatu zion Langraiz Okako espetxean (Araba), zigorra betetzen ari deneko kartzelan, talde terroristarekin zituen harremanak eten ostean. Zalantzak zalantza eta atsekabe handia izan arren, Maixabel Lasak onartu egin zuen aurrez aurre ikustea 16 urte zituenetik bere bikote izandakoa hil zuten pertsonekin. “Mundu guztiak merezi du beste aukera bat”, erantzun ohi du emakumeak bere senarra hil zuen gizonarekin hitz egitearen erabakia zergatik hartu zuen galderari.
Pertsonaia erreal batzuen bizipenetan oinarritutako fikzio lana duzue Ixabel Coixet zuzendariak ondutako hau. Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialean aurkeztu dute.
Ikusi hemen Ander Makazaga kideak idatzitako iruzkina.
.
Cry Macho
Texas, 1978. Egun erretiratutako zaldi-hazle gisa bizi den rodeo izar ohi batek (Clint Eastwood) antzinako buruzagi zuen gizonaren enkargu bat onartuko du: bere seme txikia Mexikotik etxera ekartzea, ama alkoholikoarengandik urruntzeko. Bidaian, ustekabeko abentura batean murgilduko dira biak.
.
Don’t Breathe 2
Bere etxea zenaren inbasioa gertatu eta urte batzuetara, Norman Nordstrom lasai eta eroso bizi da. Bere iraganeko bekatuek gizona berriro ere harrapatuko duten arte… Izen bereko beldurrezko proposamenaren jarraipena.
.