80. hamarkada, drogak eta Hiesa

DEE-ElgoibarNik ez nuen 80. hamarkada bizi izan, baina bai 90. hamarkada. RIP, Eskorbuto, Cicatriz eta Parabellum taldeen azken kontzertuak ezagutu nituen, azken barrikaden kea usaindu nuen, eta okupatutako gaztetxeetan bizirik irauten zuen gazte mugimendu inkonformista eta asanblearioa ezagutu nuen. Garai hartan irrati libreek egun  osoko programazioa zuten, eta mikrofonoak, sistemaren aurka alternatibak eskaintzen zituztenentzat irekita egoten ziren. Beti, edo… ia beti.

Krisi ekonomiko baten osteko oinordekoak ginen.  Aita jo eta ke lanean aritzen zen, garai txarrak zetozenerako dirua aurreztu asmoz. Ama ere egun osoz lanean aritzen zen, etxea garbitu, erropak lixatu, alabak eskolara eraman, eskolatik jaso, arropak josi,  bazkaria gertatu, eta senarra itzultzen zenerako dena txukun eta ordenean mantentzen zuen.

Gazteak lanerako aukerarik gabe, krisi ekonomiko baten erdian, eta protestarako gogo handiz harrapatu zituen belaunaldiaren ondorengoak izan ginen gu. Hamar urte geroago, gu gaztetxoak ginen, eta gazteak ziren, egoera hartatik bizirik atera zirenak. Eta haietako askorekin orduak konpartitutakoa naiz ni, asanbladetan, eztabaidetan, manifetan, eta bestelako ekimenetan.

80. hamarkadan  milaka gazte erori zen, speed gauetan lehenik, eta heroinaren atzaparretan gero. Heroina eta porroak eta drogak orokorrean txarrak zirela –eta, haiengandik ihes egin behar genuela entzun genuen gure belaunaldikook etxean, egun baten bai eta bestean ere bai. Heroina eta bestelakoak baina, hasiera besterik ez ziren  izan. Norbaitek, gure artean gelditzeko gonbitea luzatu zion Heriori, eta egoera are gehiago nahasteko, Hiesaren mozorroa jantzi zion. Mozorro ezin hobea . 25 urte hauetan, inor inoiz zenbatzera ausartu ez den gazte kopurua eraman du heriok, mozorro hori jantzita. Edurne nire lehengusua, Juanillo, Txutxu…eta ezagutzera iritsi nintzen beste hainbat gazterena, eta ezagutzera iritsi ez nintzen beste askorena. Aurrekoan, lagun batekin gai honen inguruan hizketan ari nintzela, 1997an, Hiesak hildako Elgoibartar kopurua 60 pertsonara iritsi zenean, zenbaketa galdu zuela kontatu zidan.

Sistemaren aurka borrokatzeko prest zegoen  belaunaldi oso bat eraman zuen Hiesak, zaparradaka hasieran, sirimiri fina bailitzan gero. Herioari mozorroa nork jantzi zion jakin nahi nuke nik, arrazoiak zeintzuk izan ziren argi baitaukat.

5 pentsamendu “80. hamarkada, drogak eta Hiesa”-ri buruz

  • Loreak idatzi artikulua irakurri dut. Loreak jakin nahi badu mozorroa nork jarri zion 90ko hamarkadan, nik jakin nahi nuke nor ari den orain bertan drogari zorioantusanaren mozorroa jartzen. Hobeki esan, nor ari diren esanen nuke. Bakarren batzuen izenak badakizkit baina fusilatuko nindukete bere izenez aipatuko banituzke. Noiz hasi behar dugu abertzaleok orain bertan barra-barra dabilen droga mundua salatzen? Noiz bizi behar dugu txukunago? Noizko gazteria jatorragoa?

  • Arrazoi guztia Jonek idatzitakoarein.

  • Aitzol Azurtza 2011-09-04 23:00

    HIESak ez dio gaisotasun larri izateari utzi, lehen Giza-Imnunoeskasiaren Birusaz (GIBaz) kutsatzea eriotz-zigorra jasotzea bezala baldin bazen ere, orain gaisotasun larria sortzen du GIBak, baina beti ere larria eta SENDAEZINA. Eriotz-zigor izateari utzi eta nolabait tratamendu ezberdinen bidez gaisotasun larri izatera igaro delako badirudi jendeak gaur egun ardura txikiagoa duela gaisotasun lazgarri honen aurrean eta hau kezkagarria da, GIBaren tratamenduek ez bait dute sendatzen, giza-gorputzarengan gogorrak dira (nekagarriak) eta hau guztia gutxi balitz ere, tratamenduok garestiak dira oso. Eta kondoiak ez du %100ean babesten, gezur hutsa da hori, HIESan adituek diren sendagileek diote kondoiak erabilita ere %2ko arriskua dagoela GIBaz kutsatzeko. Hala ere, badirudi, HIESaren arazoak kezka izateari utzi diola agintarien artean. Bestalde, ados nago Jonekin, egungo Euskal Herrian ez zaio nahikoa garrantziarik ematen drogek eragiten duten kalteari, utzikeria handia dago gure politikarien artean eta badirudi zenbaitentzat drogak pertsonaren askatasunaren goi-adierazpena direla, aipatu gabe droga berak erabiltzailearen bizitza eta bere ingurukoena desegiten duela… (Oharra: Droga diodan lekuan adikzioa eta menpekotasuna sortzen duen edozer sar dezakezue, droga “legezkoa” edo “legez kanpokoa” izan, droga “biguina” edo “gogorra” izan, berdin-berdin zait).

  • Iñaki Kortabitarte 2011-09-13 14:33

    Kaixo Lorea,

    kasualitatez irakurri ditut zure lerroak eta hunkitu egin naute, lagun amankomunak tartean (Txutxu adibidez). Antzeko sentimenduak ditugu. Urteak pasa ta gero konturatu nintzen nire belaunaldiko jende asko falta zela nire bizitzan (ez bakarrik lagunak), erreferentzia asko. Beti erreferentzien bila bizitzan (berrien bila baita ere), bueno nik horrela ikusten dut nire burua. Eta garai hartako jendea nolakoa zen? Zein erreferentzi moeta ziren?
    Zaila egiten zait galdera horri erantzutea. Zuk sistemaren kontra borrokatzeko prest zegoen belaunaldia ginela esan duzu. Nik beste bizipen bat daukat: Sistemaren kontra borrokatzeko prest bakarrik batzuk zeuden (geunden). Ni ere bertan kokatzen naiz, urte haietan behintzat.
    Nire ustez sistemaren kontrako borrokaz aparte egonez bat zegoen. Juan Luis Zabalaren “Galdu arte” eleberrian nik uste dut zerbait isladatzen dela hori. Aspaldi irakurri nuen, baina bere istoriotik gelditzen zaidan gogoramena egoneza da. Nik egonez hori banuen eta uste dut ingurukoek ere bazutela. Batzuk gazte asanblada, talde antimilitarista eta antzekoetan organizatuz eman genion bidea egonez horri, beste batzuk espresio artistiko ezberdinen bitartez (rock edo pop taldeak, komikia, antzerkia, zer dakit nik…), eta beste batzuk ordea kriston itxua harrapatzen. Nik horrela interpretatzen dut.
    Orain, hori bai, sistemaren aurka egon edo ez, egia da, giroa, sistemaren aurkakoa zela. Ordutik dakit bizi dugun sistema zein injustua den. Eta, orain, nik uste, gure aurrean erortzan ari da (edo auskalo, zerbait oraindik injustuago batean bihurtzen, diktadura berri batean).
    “Los traficantes visten de elegante”, lema ederra. Izan ere gaur egunean, ahaztu xamar ikusten dut gauzak begiratzeko modu hau, izan ere, gaur askorentzat arazoa ez da sistema, baizik eta beti bere katebegirik txikiena eta azkena (drogazalea, inmigrantea…).
    Ihesari dagokionez, orain 60 urtetik gertu egongo litzatekeen eta “joan” zen lagun zahar batek esan zidan bezala “Elgoibarrek jaso daban palorik haundixena da”. Baina, nola diren gauzak inoiz ez da aipatu ere eitten, ezta txintik ere. Batetik normala da, mingarrixa benetan. Baina ezertxo ere ez? Larregi ez akaso?
    Nik gauza bat garbi daukat, hainbeste lagun hil ziren xiringen salmenta debekatu zutelako farmazietan, garai hartako heroinazale batek niri esana. Horregatik Elgoibarren hainbeste hildako.
    Urteak pasa eta gero ondorengoa bururatzen jata: zein arriskutsuak diren beldurra, ezjakintasuna eta ideia zurrunak (garai hartako Udaletxeaz ari naiz), gehienbat nahastua datozenean. Txutxun aitak (Udaltzaingoko sargentoa zenean) “ederki” azaldu zuen EITBn bere ustez zergatik zegoen Elgoibarren arazoa drogekin: “Si a la frase la religión es el opio del pueblo, le quitas la palabra religión qué queda? El opio del pueblo”. Espekulazio hutsa da, baina esango nuke pentsatzeko modu hori oso hedatua zegoela Elgoibarren, zenbaitzuren artean behintzat. Badakizu kristau fundamentalistek beti ateratzen dituzte plazara “beraien baloreak” (Aznarrek ere egin izan du), balore posible bakarrak bailiran.
    Bestalde, zer geratu den 80. hamarkadako borroketatik? Nere kasuan “poso” bat, militatu edo ez (nire kasuan ez) adi egoteko jarrera bat, eta ikusita gauzak nola dauden ez da gutxi.
    Azkenik, gauza bat ez dut batere gustoko. Batzutan, gaztetxo batzurengan iruditzen zait 80. hamarkada mitifikatu egiten dutela “hura bai sasoia”. Bai, berezia izan zen hamarkada hura, baina beti dago borroka egiteko arrazoiren bat, bizirik egoteko arrazoiren bat. Ez diot inori ametsik izorratu nahi, baina, hamarkada hura bizi genuenak ez ginen hain bereziak. Geroago ezarri diren lege errepresiboekin eta poliziaren jazarpenarekin nire zalantzak dauzkat egin genituen erdiak egingo genituzkeen.
    Halere, interesgarria iruditzen zait 80. hamarkadaren aipua egitea. Nahiz eta orduan
    gaztea izan, positiboa iruditzen zait zer berreskuratu daitekeen giro hartaz.
    Besarkada bat,
    Iñaki Kortabitarte

  • Iñaki Kortabitarte 2011-09-16 08:52

    Kaixo berriro Lorea,

    barkatu “nire txapa”. Baina 80. hamarkadak nigan arrastoa utzi zuen, uste duu zugan baita ere. Nire belaunaldiaz hitz egitea zail egiten zait, baina, gauza hauetaz lagun batekin hitz egin ondoren bakarrik esan dudan gauza bat zehaztu nahi nuke.

    Goian esaten dut egonez horretatik hiru joera atera zirela: “politikara” eman genuenok, kultura adierazbide ezberdinetara eta “kolokatzera”. Lagunak esaten zidan, bueno, luego bazeuden hiru gauzak nahastean egiten zituztenak. Eta baita ere, agian, egonez hori sentitzen ez zutenak, agian diot zer hauekin ez dut hitz egin “garai haietaz”, gehienbat esperientzia ezberdinak izan genituelako. Giroak markatu egiten zuen. Hauek, nire lagun eta ezagunen esparruan gaztetxera sekula sartzen ez zirenak ziren, zintzo-zintzo ikasketak burutu zituztenak, lana ahalik eta azkarren topatu eta “arazoetan” sartzen ez zirenak. Giro soziala esplosiboa denean gauza hoiek denak gertatzen dira.
    Nire bikoteak ostera, 80. hamarkadari buruz zera esan dit. “Lo que pasa es que en el 75 murió Franco y se abrió la espita. Había que probarlo todo, como cuando un caballo sale loco de un redil. Y eso duro unos años”.
    Bueno, nik ikuspuntu hauekin ere bat egiten dut. Nire eritzia garbiago gelditu delakoan
    Agur,
    Iñaki Kortabitarte