Publizitatea, kalea eta harridura. Inpaktu handiko 15 publizitate hesi
Kontsumo gizartearen goreneko aldian bizi gara, gizarteak ez du sekula gaur adina kontsumitu –ezta horretarako ahalmena izan, krisia alde batera uzten badugu–. Erabilgarritasun eta premia zalantzagarriko askotariko produktuz inguratuta bizi gara eta produktu horiek saltzeko enpresen norgehiagoka ez da inoiz hain gogorra izan. Testuinguru horretan, publizitateak eta marketinak berebiziko garrantzia dute, batez ere publizitate estimuluz nazkatuta bizi den gizarte baten aurrean. Publizitate agentziek kontsumitzaileen arreta lortzeko borroka egiten dute eta, horretarako, gero eta kanpaina deigarriagoak egiten dituzte.
Pasa den hamarkadan interneten erabilerak izandako gorakadak eta azken urteotako smartphoneen agerpenak eta zabaltze azkarrak publizitatearen mundua eraberritu du goitik behera. Euskarri berrien agerpenarekin publizitatea egiteko era berriak agertu baitira: era guztietako bannerrak webguneetan, bilatzaileen emaitzetako ordainketa bidezko iragarkiak, sare sozialak, bideo biralak… Ohiko publizitatea euskarri tradizionaletatik berrietara mugitzen ari da.
Hala eta guztiz ere, badaude kontsumitzailearen arreta modu indartsu batean erakar dezaketen ohiko euskarriak: publizitate hesiak. Lan ona eginez gero, inpaktu handia sor dezakete publikoan. Formula berrien bidez, hesien erabilera tradizionala alde batera utzi eta ingurunearekin elkarreragiten dituzten iragarki originalak sortzen dituzte, publikoa aho zabalik uzteko modukoak.
Nahiz eta hemen publizitate hesiak oso ohikoak ez diren, Estatu Batuetako paisaian presentzia handia dute. Errepide bazterretan, hirietako eraikinetan, estadioetan…
Hona hemen aho zabalik utziko zaituzten hamabost adibide.