Galtzear dagoen giza-espeziea

Galtzear dagoen espeziea eta niBadira pertsonak -gutxi egia esan baina egon, badaude- edozein momentutan zure alboan egoteko prest daudenak, norberak eskatu ere egin gabe eta inongo interesik gabe inguruko guztia alde batera utzi eta laguntzeko prest daudenak. Nahiz eta beraiek ere arazoak izan, lagun bat gaizki ikusiz gero haren belarri bilakatu eta beso artean babesten dituztenak, horien desio bakarra lagun hori ondo, pozik ikustea besterik ez delarik.

Momentu latzenetan hitz egokia esaten dutenei buruz ari naiz, egoera bakoitzean behar duzun hitza esan dutenen inguruan, bihotz handidun jendeaz, hain zuzen. Begirada batez dena esaten dizutenei buruz, irribarre batez pozten zaituztenak, lagunak baino gehiago direnak…

Kaiola baten barruan eta begiak estalita nengoela handik irteteko giltza aurkitzen lagundu dit niri galtzear dagoen gizaki-espezie horietako batek, tiratu egin nau atzerantz nihoanean, eta putz egin bere hitz sendoekin aurrera egin dezadan.

Hemen egon da bera, nire alboan, niri laguntzeko buru-belarri lanean. Bera esaldi batetan definitu behar izango banu -ooosooo zaila den gauza, azpimarragarriak diren gauza asko baitauzka- “laguna, onerako eta txarrerako” esango nuke, barre egiteko zein negar egiteko, gauza serioetarako zein tontoarenak egin eta bizitzari barre egiteko, denetarako balio duen laguna, lagunik onena.

Hitzik egin gabe ulertzen zaitudala sentitzen dut Ainhoa, begietara begiratu eta dena esaten didazula, zure aurpegiko keinu bakoitzarekin burutik zer pasatzen zaizun dakidala, eta pertsona gutxirekin gertatzen zait hori. Gardena zara oso, eta ona, askotan bere buruaz ahaztu eta besteengan gehiago pentsatzera iristen diren horietakoa.

Ba beno, hauxe zen zure urtebetetze eguneko “oparitxoa”, hainbeste buruhauste eman dizkizun sorpresa.

Zorionak Ainhoa, eta mila esker nigatik egin duzun guztiagatik, eskerrik asko nire bizitzan agertu izanagatik…

ZORIJONAAAAK!!! =)

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara

Zer duzu buruan “Galtzear dagoen giza-espeziea”-ri buruz

  • Iraitztxuuuu gustako jaten hau politxao ta literarijuago idaztia aurrekuan modura baña eziot, eziot ze emozionata nao. Oso emozionata benetan.
    Zeu zara nitzako ni zutzako nazena, benetan ez euki horren dudarik! Pillo-pillo bat maitxe zaitxut, ez zara imaginaten zelako lagun ona zarin nitzako!
    Eskerrik asko bihotz-bihotzetik benetan!Kriston sorpresa politxa ixan da nitzako!
    asko maitxe zaitxut!!