Hitz egin dezagun etikaz
Hitz egin dezagun etikaz –
Johnny Depp aktore eta ekoizleari Donostia Saria emango zaiola jakinarazi ostean, emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean etika-falta egotzi diote Donostia Zinemaldiari. Lehenik eta behin, Zinemaldiaren zuzendari eta arduradun nagusi gisa, desberdintasunaren, botere-abusuaren eta indarkeria matxistaren aurkako gure konpromisoa gogorarazi nahi dut. Zineman Parekidetasunaren eta Emakumeen Inklusioaren aldeko Gutunean hartutako konpromisoak betetzeaz gain, Zinemaldiak kontzientziaz sustatu du emakume profesionalen presentzia bere sailen burutzetan. Iraileko programazioaren bidez, eta urte osoan zehar, gure gizartea zalantzan jartzeko jomugan parte hartzen dugu, ikuspegi kritiko eta feminista batean funtsatuta betiere. Halaber, saiatu gara emakumeentzako giro seguruak sortzen Zinemaldia egiten deneko lantoki eta egoitza guztietan, eta, jokabide desegokien aurrean (eta gertatu izan dira halakoak), irmotasunez eta berehala jokatu izan dugu.
Baina Zinemaldiaren konpromiso etikoak ezin dira inola ere egon mugatuta emakumeek gizarte patriarkal batean dituzten arazoetara, bizi dugun egoera izugarria bada ere, urtero ehunka emakume hiltzen baitira hilketa matxisten eraginez.
Sare sozialetako lintxamenduak ohikoak diren garaiotan, gure kulturaren eta ordenamendu juridikoaren parte diren oinarrizko bi printzipioren alde egingo dugu beti: errugabetasun-presuntzioa eta birgizarteratzeko eskubidea. Eskuragarri ditugun eta frogatuta dauden datuen arabera, Johnny Depp ez dute atxilotu, akusatu edo zigortu ezein emakumeren aurkako eraso edo indarkeriagatik. Berriz nahi dugu nabarmendu: Depp ez da ezein auzialdiren bidez edo ezein jurisdikzio dela medio akusatu, eta ez zaio ezarri emakumeen aurkako indarkeriagatiko kondenarik.
Indarkeriazko edo jazarpeneko jokabideak arbuiatzea eta errugabetasun-presuntzioari eustea gure printzipio etikoen parte dira, eta hala izaten jarraituko dute.
José Luis Rebordinos
Donostiako Zinemaldiko zuzendaria
Rebor hoberena zara, Beldurrezko Zinemaren Asteko jendea zuekin egongo gara beti. Johnny Deep ekartzea adosten bazaizu hala izango da. Aupa Eduardo!
XXI mendeko inkisizio berria da hauxe. Johnny Deppen afera argitu gabe dago oraindik. Nik dakidala, ez da tratu txarrengatik kondenatua izan. Non dago errugabetasun presuntzioa? Aski frogatua izan da Amber Heard gezurretan zebilela. Berriki argitara atera den Hearden audio bat dago hortik eraso fisikorik egon ez zela eta tratu txarrak Heardek berak ematen zituela aitortzen zuena, eta ez zitzaiola axola gezurra esatea, emakumea izanda inork ez zuelako bere testigantza zalantzan jarriko. Bere aurreko bikotekide guztiak bat etorri dira gainera sekulan ez zutela inolako tratu txarrik jaso aitortzean. Baina tira, inoiz ez da nahikoa MeToo sorgin ehiza fanatiko honetan.
Ba orduan, nondik atera du EH Bildu alderdiak Depp erasotzaile matxista dela? Gezurretan ari dira?
EH Bilduk dena jakinik jokatzen du ala? Ba alderdi politiko askok egiten duten bezala, kontu hauetan epaia irten aurretik, egungo komenientzia politikoak gidatuta, kontu hauetan aurrejuzgua egiten dute, errugabetasun presuntzioa kontutan hartu gabe. Zuhurtziaz jokatu beharrean, bere bozkatzaileen kontsumo errazerako agerraldi automata protokolizatu eta zentzugabea egiten da, badezpada, inkisizio santu honetako zalatariek ezer leporatu aurretik.
Dena esatera, El Paisen argitaratutako albiste nahasgarri batean oinarrit dira, jatorrizkoetara jo gabe, El Paisek garai batean aitortua zuen zintzotasun eta etikarekin fidatuta. Delako artikuluak oso erraz eramaten zaitu EH Bilduk atera zuen ondoriora. Baina dena arretaz irakurri eta jarorrizko iturrietara joz gero, argi ikusten da kontua ez dela El Paisek adizera eman (nahi izan) zuen bezalaxekoa.
Baina Donostia saria Johnny Depp-i ematea EH BILDUk salatu aitzin, beste batzuk lehendik salatua zuten, ezta? Adibidez, Emakume Zinegileak (CIMA) elkarteak…
Edo oker ulertu dut?
https://www.20minutos.es/noticia/4789891/0/mujeres-cineastas-critican-al-festival-de-san-sebastian-por-dar-a-johnny-depp-el-premio-donostia-no-es-el-momento/
Oso polita ari zaigu geratzen “2.0 Erdi Aroa 5G”. Sorgin ehizak egunero, sineskeriak nahieran, integrismoa, apriorismoa… Woody Allenekin ere antzeko zerbait gertatu zen.
Caedite eos. Novit enim Dominus qui sunt eius.