ELA: Benetan uste duzue herritarren %100i jarri behar zaiela txertoa?

  • Bizitza Plataformak kontzentrazioa egin du gaur ELAren aurrean, sindikatua herritar guztiak inokulatzearen alde jarri delako.
  • 80 bat lagun elkartu gara Bilbon eta Donostian eta gehien oihukatu diren lemak hauek izan dira: “haurrak ez ukitu”, “osasuna, askatasuna” eta “txertaketa borondatezkoa”.
  • Gaur egungo lege guztien kontra joateaz gain, oinarrizko eskubideen aurkako jarrera dela gogoratu diogu.
  • Bizitzak, ELA eztabaida publiko batera gonbidatu du, jarrera hori hartzeko izan dituen aditu, txosten eta ikerketak ikusteko.
  • ZIUetan paziente erdia txertodunak direla ikusten ari garenean, diskurtso ofizial bakarraren alde egitea arriskutsua dela uste dugu.
  • Une honetan PREBENTZIO printzipioa gailendu behar da eta, beraz, umeak eta gazteaz ez dira inokulatu behar.

UMEAK EZ UKITU!

ELAri emandako adierazpena

Bizitzan oso deigarria egin zaigu ELA sindikatua argi eta garbi agertu izana herritar guztiak txertatzearen alde, hori gaur egungo lege eta eskubide ororen aurka doalako. Baita, egoitzetako langileak beren borondatearen aurka txertatzera behartzeko, ELA, legea aldatzearen alde egotea ere.

Sindikatu batek langile guztien eskubideak babestu behar ditu, baita medikamentu esperimental horiek inokulatu nahi ez dituzten pertsonenak ere.

Horregatik interesatzen zaigu eta eskatzen dugu jakitea zer aholkularitza zientifiko eta txosten dituen ELAk erabaki larri hori hartu ahal izateko.

Bizitzan oso kezkatuta gaude inokulazio hori gero eta gehiago inposatzen ari delako. Izan ere, gero eta ebidentzia gehiago daude terapia genetiko horren ondorio larrien inguruan –aurreikusitakoak zeudenak zein aurreikusi ez direnak-. Izan ere, farmazeutikei, salbuespen gisa, kendu zitzaizkien esperimentu genetikoak egiteko muga asko. Une honetan Covid txertoen bidez pertsonekin eta mundu mailan egiten ari dena Genevako hitzarmenaren eta sen onaren aurka doa, eta gizateriaren aurkako krimena da, egiten ari diren kalte larri guztiengatik. Estatu Batuetako Vaers sendagaiaren agentziak eta Europako EMAk jasotakoaren arabera, txertoen ondoren edota ondorioz, ia 30.000 hildako inguru eta milaka lesionatu daude, batzuk bizitza osorako.

Gai honi buruzko eztabaida irekia egitea proposatzen dizuegu. Horretan, ELAri aholku eman dioten adituek beren argudioak defendatu ahal izango dituzte, eta guk, gure aldetik, beste jarrera defendatzen duten medikuen, biologoen eta beste aholkulari batzuen bidez, denon artean, askatasunez eztabaidatu ahal izango dugu.

Beraz, eztabaida publikoa, lasaia eta ikuspegi guztiekin eskatzen dizuegu.

ZIUetan dauden pertsonen erdiak baino gehiago txertatuak direla ikusi ondoren, nola proposatzen duzue jende guztiari txerto esperimentala jartzea?

Ez al dakizue inokulatutako 15.000 pertsonako bat hiltzen dela eta ehunka batzuk lesioekin betiko geratzen direla?

0 eta 20 urte bitartean covidagatik inor ez bada hil (minbizia zuen ume bakarra covidarekin hil zen baina ez covidagatik), Euskal Herriko ume eta gazte guztiei txertoa jartzen bazaie 20 bat hil daitezkeela ez al dakizue?

Jokoan dagoena preziatuena da: bizitza. Baita gure oinarrizko eskubideen defentsa. Badakizue biztanleriaren % 100aren inokulazioa defendatzea Nurembergen ondoren sortutako lege guztien aurka jartzea dela? non argi eta garbi utzi zen terapia medikoak beti izango zirela aukera bat, eta ez betebehar bat?

Jendea defendatzeko garaia da, eta ez oinarrizko eskubideak urratzen eta pertsonak hiltzen dituen diskurtso bakarra. Gure ume eta gazteak babesteko ordua da, izan ere, haien seme-alabei egingo dietenaz agian egunen batean damutuko diren helduen eskuetan daude!

Orain, inoiz baino gehiago, prebentzio printzipioa gailendu behar da.

 

Bizitza Plataforma

2021.8.13

Bizitza Plataforma osasunaren eta askatasunaren alde lan egiten dugun 32 talde eta elkartez osatuta dago, herri mailan eta sektore mailan.

35 pentsamendu “ELA: Benetan uste duzue herritarren %100i jarri behar zaiela txertoa?”-ri buruz

  • Negazionista batzuek ere
    Pneumoniaren harira,
    ospitalera iritsi dira
    Eta nahiko tira-bira.
    Hasieran harro xamarrak baina,
    Egia hutsa hori da,
    Arnasa falta zaien unean
    Ederki umiltzen dira.

  • Bizitzak hemen idatzitako puntu askorekin bat edo ia bat nator. Baina Bizitzaren diskurtsoan ere badago oportunismo kutsu bat eta nabaria da. “Terapia genetikoa” eta “esperimentala” aipatzen dute, eta neurri handi batean hala da, ukaezina da. Baina txerto horiek txerto klasiko-klasikoak izango balira ere punta beste nonbaitetik berdin-berdin aterako lieketela iruditzen zait. Horrelako gai baten aurrean garbi dago denak ez garela bat jarriko eta batzuk aurka egongo direla, eta hor kokatzen dut Bizitzaren diskurtsoa. “Terapia genetikoa”, “esperimentala”… hori da gutxienekoa. Beste eskenatoki batean beste batzuk izango ziren argudioak. Eta gainera, izurritearen hasieratik diskurtso horrek nola eboluzionatu duen ikusi besterik ez dago. Orain txertoak dira tirabira diskurtso horretan, baina ia ahaztu zaigu izurritearen lehenengo urtean, txertorik ez zegoenean eta beraz txertoek tirabirarik sortzen ez zutenean, musukoak zirela tirabira. Orain jada musukoak ez dituzte aipatu ere egiten. Prebentzioa aipatzen dute. Zer da prebentzioa? Agian musukoak izan daitezke prebentzioa orain? Bizitzaren alde egitea… inork ezin du hori ukatu, bizitzaren alde egitea, baina lerroburuak bakarrik botatzen dituzte, ez dute inoiz esaten zer egin behar den orain. “Beste osasun sistema bat” ere esaten dute, baina ezer zehaztu gabe. Ideia utopikoak ondo daude, baina zehaztu gehiago. Farmazia industria gaiztoa dela… bai, ni ere ados nago, inork gutxik esango du ezetz. Zer nahi ez dugun guztiok dakigu. Baina dena dela ez dago gaizki giza talde bat korronte ofizialetik aterata bere iritzia ematen egotea. Eboluzio naturalaren funtzionatzeko moduan dago denak bat ez etortzearena eta denok gauza bera ez egitearena. Deskuido santu batean oraingo txerto hauek 5 urtetara jende guztia hilko balute, ondo dago batzuk txertoa hartu ez izana. Aurka dauden hauek ulertzen ditut, baina euren argudioetan zintzoagoak izatea ere eskatuko nieke, zeren ematen dituzten argudio batzuk euretako gehienek ere ez dituzte sinesten, eta diskurtsoa denboran aurrera egin ahala ez aldatzea ere ederra litzateke. Beraz, esan lasai txertoen aurka zaudetela edo musukoak erabiltzearen aurka, besterik gabe, ez duzuelako horiengan sinesten edo besterik gabe, ez dituzuelako nahi; eta ez esan sinestu ezin diren arrazoiak.

  • Zubiazaleari: Felix Zubia aipatzen duzu eta jakin beharko zenuke iaz bi-hiru aldiz gonbidatu zitzaiola gai honi buruz zekien guztia kontatzera eta eztabaidatzera. Gu geuk mikro eta kamara jarriko genizkiola baina noski, aurrean, berak beste dakien eta beste ikuspegia duen batekin eta ezetz esan zigun. Berak bezala beste askok. Hori da maila! Eta hori bertso hau eta kitto! Benetan oso maila baxua ikusten ari gara. Hauxe da une honetan dugun arazo nagusia baina ildo ofizialistatik ez dago inor hain supermegargi duten guzti hori azaltzeko, haien baliabide, diru, datu eta guztiarekin?

    Eta jakin dezazun Italian mediku talde batek beste asistentzia sistema bat jarri duela eta jende askoz gutxiago hiltzen zaiela, askoz gutxiago. Egiten duten lehenengo gauza oso sinplea da: pazienteak ospitalera ez eraman. Izan ere defentsarik ez duzunean, txarrena da bakterioz betetako leku batean egotea. Egiten duten tratamendu ez da hain inbasiboa… Gaixotuz gero ez genuke zalantzarik izango nora joan, agian hegazkina hartu beharko dugu!

    Hemen Osakidetza besterik ez dugu eta hori da arazo nagusia, baina alternatibak bilatzen hasi beharko gara, OMEren esanetara daudela ikusita eta gainera, autopsiarik esaten badiete, ardien antzera, onartu egiten dute, hori izan zenean, iaz, gaixotasuna ezagutzeko eta tratamenduak baloratzeko bide bakarra eta uko egin zioten. Hori bada osasuna zaintzea…

    Hemengo irakurle batzuek agian ez dute Felix Zubiak Silveirari zuzendutako bertsoa ezagutzen: https://youtu.be/Ch20NIbI4Hw
    Ezta Xabier Silveirak Felixi emandako erantzuna ere:
    https://www.youtube.com/watch?app=desktop&v=gXhoJIhw7xM&feature=youtu.be

    Garagarrari: oportunismoa diozu. Medikamentu genetikoei buruz jakin beharko zenuke hamarkadak ikertzen dabiltzala eta ia ez dutela ezer atera merkatura. Zergatik? Ba orain arte neurri nahiko zorrotzak zeudela astakeriarik ez egiteko. Horregatik medikamentu edo txerto berri bat onartzeko prozesua luzea da, 5 urte gutxienez. Garrantzitsuena epe luzera eraginik ez edukitzea da. Hau Talidomida botikarekin eta gero zorroztu zen asko. Gai horri buruz dokumentalen bat ikustea gomendatzen dizugu. Covid erabili dute neurri guzti horiek kentzeko eta une honetan gizakiak kobaya gisa tratatzen ari dira.
    2019 arte arrisku taldeak txertatzen ziren baina ez jende guztia, izan ere, gripearen birusa urtero aldatzen zenez ez zen komeni birus hori gehiegi zabaltzea aldaera gehiago sortzen direlako. Hori iaz esan zuten, astakeria zela birus aldakor bat jende guztiari inokulatzea, lortuko zen bakarra aldaera berriak arinago sortu eta zabaldu, gertatu den moduan.
    Horrela, iaz ez zegoen txertorik udan, aurten bai, %60ak jarri du, eta gaia ia konponduta egon behar zenean haiei sinistu gero, guztiz kontrakoa dugu, ospitaletan iazko udan baino askoz jende gehiago, erdiak txertatuta eta udazkenean txarrago izango da.
    Diozu maskara ez dugula orain aipatzen. Ez zaude ondo informatuta. Donostian banatu ziren 12.000 orrietatik erdiak triptikoak ziren bi gaiekin: maskara eta txertoa. Maskaren gaia ere landu da 1.500 ikastetxeetara ekainean bidali den gutunean, non informazio pilo bat eman zitzaien.
    Kontua da orain 5. olatua asmatu zutela gazteak txertatzeko (Mallorkako gazteen bahiketa barne, dena montaje bat, beldurra sartzeko), eta orain 6.ena asmatu dutela umeak inokulatzeko. Fijatu zaitez zer esaten duten, nola… momentu bakoitzean. Eta noski, horrek larritzen gaitu txikiengana doazelako.
    Hemen larriena dena da sindikatu batek eskubideak ez direla gauzatu behar esatea, diktadura sanitarioa ontzat eman behar dugula esatea, noiz eta 2021eko abuztuan, txerto esperimentala ez duela ezer konponduko eta munduan milaka pertsona hiltzen ari direla ikusten ari garenean.

  • Gauza askorekin bat edo ia bat nator. Bestela pentsatzen duzuenon aurka ez daukat ezer eta esan dudan moduan, ona da beste modu batera pentsatzen duen jendea egotea. Baina esaten duzuen guzti horretan zerbait dago… zerbait dago konfidantzarik ematen ez duena eta onartu beharko didazu. Agian mezua emateko moduan, estiloan edo zerbaitetan huts egin duzue. Izurritearen hasieratik diskurtsoan aldaketak egin dituzuela, ez al didazu onartu behar? Adibidez, musukoa, hasiera hartan txarra zen, are gehiago, jende pila ari zen hiltzen nusukoak eragindako infekzioengatik eta oxigeno faltagatik. Eta orain musukoek ez al dute hiltzen? Ez dizuet ezer entzuten. Neurri prebentiboa da musukoa? Efikaza zela ere ukatu egiten zenuten. Oraindik hori diozue? Ez dakit… gai horretan zerbait badago zuen diskurtsoan huts egiten duena. Eta ez naiz aditua baina pentsatzeko gaitasun batzuk baditut eta musukoak gaitzari aurre egiten diola garbi daukat. Hori ukatzea… Txertoak esperimentalak direla eta arriskutsuak izan daitezkela, horri buruz nahiko ados nago. Presa handia egon dela lehenbailehen ekonomia martxan jartzeko, ados. Lehentasuna ekonomia izan dela, ados. Baina adibidez, hau diozu: “Izan ere defentsarik ez duzunean, txarrena da bakterioz betetako leku batean egotea”. Horrek txirriatu egiten du. Horren arabera, ospitalera inor inoiz ez litzateke joan beharko, ez? Ospitalera gehientxoenak defentsa baxuekin joango direlako diot hori. Ospitalak sanoak ez direla… ados. Hoberena norberaren etxean ospitalizazioa izatea izango litzateke, ospital bateko baliabide guztiekin. Irakaskuntzan ere irakaskuntza pertsonalizatua izango litzateke hoberena. Birusa ez dagoela diozue, ez dela birusa aislatu diozue. Ni ez naiz aditua… baina munduko nazio guztiak birusa besterik ez dira aipatzen. Elkarren aurka dauden nazioak, ineteres ezberdinak dituztenak, baina denek birusa diote. Hainbesteko konspirazioa ezin da mantendu, alde batetik edo bestetik zartatuko litzateke, baina ez da gertatu. Medio guztiak aurka dituzuela diozue, eta horregatik nonbait jotzen duzue zuen iritzia hain baztertua dagoela. Medioak aurka dituzuela, ados. Baina horretaz ere jabetzen gara. Eta zuen diskurtsoan arrakalarik egongo ez balitz, medioek diotena niri bost axola. Eta hori, niri bezala beste askori. Beraz, hori ere ezin duzue aitzaki bezala erabili. Nik eskatzen dizuedan gauza bakarra, diskurtsoa koherentea izatea da, arrakalarik gabekoa. Eta ez da horrela. Eta ezin didazu ukatu. Eta berriro diozut, garrantzitsua dela beste modu batera pentsatzen duen jendea izatea, baina diskurtsoak konfidantza transmititu behar du.

  • Barka, batetik, une hori grabatu et TiTOKen zabaldu izanak sinesgarritasuna kentzenndio, izan daitekeelako propio behartutako egoera bat. Bestetik, neska horrek sare berea adierazi du txertoa jarri nahi zuela, ziztadarekin urduri jarri zela eta ondore eskerrak eman zizkiela osasuneko langileei. EZ INFOXIKATU.

  • Garagarraren zalantzak, estiloarekiko eta komunikatzeko moduarekiko mesfidantzak eta abarrak uler ditzaket, baina ez zaizkit aitzakia iruditzen. Ni ez naiz konjeturataran eta Bizitzaren diskurtsoarekiko “irudipenetan” oinarrituko: Bizitzak ELAri luzatu dion adierazpena oso egokia eta beharrezkoa da. Eskerrik asko, Bizitza plataforma! Orain ELA maila berean egotea espero dugu.

    Zubiazaleari zer esan…batzuk ez dute erremediorik, zapaltzaileak dira izatez, gustatzen zaie koakzioa…”bakunatzen ez bazara ZIUn amaituko duzu” esatea besterik ez zaio falta, mehatxua beste biderik ez dute ezagutzen. Bai, bai…. Oso konbinzentea guztia. Mesedez, zoaz zure etxera eta eman bakea.

  • Bizitzakoei:

    Biztanleriaren %60 txertatuta egonik, ospitaleetan daudenen erdiak badira txertatuta daudenak, argi dago txertatuek probabilitate dexente txikiagoa daukatela covidaren ondorioz ospitaleratuak izateko.

    Dena den, nondik atera duzue ospitaleratuen erdiak txertatuta daudela? Datu zehatza? Iturria? Eskertuko litzateke, Bayesen teorema zorrotz aplikatzeko 😉

    Bestalde, joan den udan baino zenbat gehiago daude ospitaleratuta, zehatz? Eta abiapuntu beretik iritsi al gara pasa den udara ta aurtengora?

    Gehiago: nola azaltzen duzue apirilean baino neurri askoz arinagoak izanda (alarma egoera bertan behera), orduan baino askoz ospitaleratu gutxiago egotea? (Zehazkiago, apirilean Donostiako ZIUn ia 80 lagun, orain 20 pasatxo).

    Zuen erantzunaren zain, adeitasunez.

  • Bizitza Plataforma 2021-08-15 23:54

    Kaixo Bayes
    Kontua da lerroen artean irakurri behar dela. Orain dela hilabetetik hona egunkari “txikiago” batzuetan horrelako albiste batzuk agertzen hasi ziren:

    https://www.eldiarioalerta.com/articulo/cantabria/mayoria-hospitalizados-covid-vacunado/20210802074520217622.html

    https://www.lavozdeasturias.es/noticia/asturias/2021/07/22/porque-bajar-guardia-mitad-ingresados-coronavirus-pauta-completa/00031626953364546951722.htm

    https://www.elnortedecastilla.es/castillayleon/ingresados-vacunar-region-20210720195004-nt.html

    https://www.eldiasegovia.es/noticia/z1b318263-0a01-d752-66b3741c62ab5c1c/202107/la-mayoria-de-ingresados-de-segovia-tiene-al-menos-una-dosis

    https://www.diariodepontevedra.es/articulo/pontevedra/mitad-casos-covid-ingresados-montecelo-tienen-puesta-vacuna/202107310048391153046.html

    https://www.salamanca24horas.com/local/ocho-diez-ingresados-por-coronavirus-en-hospital-salamanca-estan-vacunados_15004600_102_amp.html

    Azken astean, “kasualitatez”, titular horiek gehienak desagertu dira kontrako zenbakiak agertzen ari dira (%20 inguru txertatutakoak) eta batez ere egunkari askotan azalpen asko agertzen hasi dira, baita txertatutakoen kopuru altuak eman ez zituzten egunakrietan (excusatio non petita acusatio manifiesta).

    Iaz esan zuten txertoarekin konponduko zela eta orain ez hainbeste, eta aldaerekin (Delta…) agian beste bat behar dela…

    Eta leku gehienetan ez dute datu eman eman nahi. Zergatik izango da?

    Bestetik zurrumurruen arabera txertatutakoei PCRak 35 ziklora egin beharrean (horietara faltsu positiboak %70etik gorakoak dira), 22ra egiten diete. Zurrumurra da baina PCR egiten duzun arabera emaitza bat edo beste bat lortu ahal duzu.

    Esaten ari garena da, iaz txertorik ez zegoenean uda oso-oso lasaia izan zen eta orain iazko uda baino 5 aldiz txarrago gaude. Horiek txertatukoekin puztu dira, noski, erdia baino gehiago txertatutakoak

  • Bizitza, lerro artean mamuak ikusi eta zurrumurruak sinistu baino, nahiago dut datuak irakurri.
    Apirilean Donostiako ZIUn 80 lagun covid-aren ondorioz, orain 20 pasatxo, prebentzio neurriak ia desagertuta.

  • Barkatu: estatistikak erabiltzeko, estatistika ikasi, eta ez manipulatu. Ospitalran, demagun, 80 daudela eta 40 txertatuakoak dira. Eman dezgun kalean 1.000.000 txertatu, 00.000 gaixotasuna pasa ondoren immunizatu eta 300.000 txertatu gabe daudela,. Beraz, bai, ospitalean daudenen erdiak txertatuta daude, BAINA EZ DIRA TXERTATUTA DAUDENEN ERDIAK. Zenbakiek argi uzten dute txertaturik egonda ospitalean amaitzeko duzun probabilitatea, askoz txikiagoa dela, ezta?

  • Galdera Bizitzarenzat: itxualfirik rz, maskara ez, mugikortasuna ez, tabernetako murrizkeak ez, xeetia ez…. Zer eginbehar zuten, zuen ustez, gobernuek? Zeren, azken buruan, neurri hauek guztiek hartu baitituzte… Jakina, toki batzuean pibreeei “askatasuna” eman zsie eta ez dituzte txertatzera “behartu”, baina, zer kasualitatea, elieak haien etxeetan gorde dira, hsientzako maskarak bermatu dituzte eta lehen tokian txertatu dira. Birtartean, pobreak matxina ez daitezen, neuri horuek faxismo hutsa direlako ideiak zabalduko dituten mugimenduak finantzatu dituzte… Zuek, zer egingo zenuten? Iazko martxotik hasi, mesedez….

  • Galdera Bizitzarenzat: itxialdirik ez, maskararik ez, mugikortasuna mugatu ez, tabernetako murrizketak ez, txertoak ez…. Zer egin behar zuten, zuen ustez, gobernuek? Zeren, azken buruan, neurri hauek guztiek hartu baitituzte… Jakina, toki batzuean pobreei “askatasuna” eman zaie, eta ez dituzte txertatzera “behartu”, baina, zer kasualitatea, eliteak haien etxeetan gorde dira, haientzako maskarak bermatu dituzte eta lehen tokian txertatu dira. Birtartean, pobreak matxina ez daitezen, neurri horiek faxismo hutsa direlako ideiak zabalduko dituten mugimenduak finantzatu dituzte… Zuek, zer egingo zenuten hori guztia inposizio bidegabea izan bazen? Iazko martxotik hasi, mesedez

  • Ni askotan egon naiz pentsatzen negazionista euskaldunen (gainerakoak ez zaizkit interesatzen) arrazonamendu publikoaren (pribatua ezezaguna zait) oinarrian dauden erro antropo-soziologikoak zeintzuk diren. Eta ondorio batera iritsi naiz. Nire ustez harrokeria da: nola onartu etxeratzea, musukoa (beraientzat “bozala”) erabiltzea, ilaran jarri eta txertatzea bezalako agindu hain umiliagarriak (beraientzat behintzat)? Horixe da kontua. Gero, esaten dituztenak, hori antzerki bat besterik ez da. Muinean dagoena, gaizki ulertutako desobedientziarako behar bat da. Eta gure kasuan, desobedientzia horren erroak hein handi batean (ez beti) nazio askatasunerako korrontean ditu. Horregatik, euskal negazionista gehienak ezker abertzalearen orbitakoak dira, fakzio batekoak bederen. Agian ezker abertzale ofizialak traizionatuta sentitzen den fakzioa da. Ezin da orokortu, talde hori homogeneoa ez delako, baina talde horren zati esanguratsu batek ezaugarri horiek betetzen dituela garbi daukat. Antisistema mugimenduarekin erlazionatuta dago. Nire galdera pertsona hauei: autoritate orok dioenari besterik gabe muzin egiteko beharrarekin nola eraiki daiteke Euskal Herri independentea? Izurritea, esperimentu soziologiko bat bezala ikusi dut, herri bezala antolatzeko dugun gaitasunaren termometroa bezala. Baina huts egin dugu. Pertzeptzio hutsaz ikusten da huts egin dugula, eta datuek ere hala berresten dute. 6000 herritar hil zaizkigu. Nik beste zerbait espero nuen, gurea irla bat izan zitekeelakoan nengoen.

  • “6000 herritar hil zaizkigu… gurea irla bat izan zitekeelakoan nengorn” dio Garagarrak. Hainbeste ez nuen espero baina zerbait hobeki eginen genuela bai. Madrilen pare ibili gara eta herritarra ez da ohartu, inon baino hobeki ibili garelakoan dago. Narzisismo beldrgarri batean bizi gara aspaldian. Ea noiz hasten garen begiak zabaltzen!!!!

  • Ospitaleratuen goiko datu gaurkotu eta zuzenez gain, bertze aurrikuspen hau ere badiat hiretzat, Bizitza, eta ez diat erratuko: txertatuen kopurua %90ekoa delarik, eta hartara ailegatuko gaituk, infektatuen kopurua berdina izanen duk txertatuen artean nahiz ez-txertatuen artean. Orain hoa pentsatzeko txokora, tontolo hori.

  • Garagarra, Zuzeuko Bentazar berria. Dena HBren errua da.
    Nik inguruan ditudan plandemikoek EAJ bozkatu izan dute, eta, behin, Aralar, Ezenarrorekin. Gero EAJra itzuli dira. Baina ez, plandemikoak hatxebitak dira, Garagarra dixit.
    Plandemikoak mugitzen dituena ez da autoritateari muzin egitea, nire ustez. Beren guruen autoritatea erabat errespetatzen dute, ikus Pamies, Lanka edo Kalkerren esanak zeinen txintxo betetzen eta errepikatzen dituzten.
    Plandemikoen atzean dagoena beldurra da: ez gaitzari edo txertoari, kaosari baizik. Beldurgarria zaie birus txiki batek mundua hankaz gora ezustean jar dezakeela pentsatzea, eta nahiago dute munduan lemazain bat egotea (dela banka sionista, dela illuminatiak, masoiak edo Bill Gates), munduan inor agintean ez dagoela onartzea baino, eta kaosa gerta daitekeela onartzea baino. Norbait aginteak dagoela pentsatu nahi dute, beren lasaitasunerako, ezkutukoa bada ere. Horrela, gutxienez, kontrolatua dago mundua, eta ez gertakizun aleatorioen menpe.
    Horregatik, kolore guztietako plandemikoak daude. HBroak, EAJoteroak, ezker-eskuinekoak, abstentzionistak eta zentrokoak.

  • Antton Erkizia 2021-08-17 11:14

    Zuek deitzen dituzuen “plandemikoak” eta “ukatzaileak” batez ere eskuin aldean daudela esango nuke nik. Ezkerrean ere bai, beren ustez ezker muturrean (ezker puruan, beren ustetan, benetako ezkerrean) baina batez ere eskuin aldean esango nuke. Begira gainerakoan Estatu Batuetara (Trump zale eta errepublikano askoren jarrera ukatzaileari…Edo Brasilen Bolsonaro-tarrak…

    Eta bai, ados nago honetan Ba oteren hausnarketarekin: jarrera horren atzean, aginte baten beharra susmatzen dut nik ere, agintearen aurka jokatzen dutela uste badute ere. Sikologikoki, soziologikoki, aginte bat eskatzen dute, jainko-panpin bat, nori eman errua, nori leporatu nire frustrazioak (nere frustrazioen jabe egin nahi ez dudalako, neure buruaren jabe ez egiteko, ume).

  • Antton Erkizia 2021-08-17 11:21

    Zuek deitzen dituzuen “plandemikoak” eta “ukatzaileak” batez ere eskuin aldean daudela esango nuke nik. Ezkerrean ere bai, beren ustez ezker muturrean (benetako ezkerrean esango dute) baina batez ere eskuin aldean. Begira gainerakoan Estatu Batuetara (Trump zale eta errepublikano askoren jarrera ukatzaileari…Edo Brasilen Bolsonaro-tarrak…)

    Eta bai, ados nago honetan Ba oteren hausnarketarekin: jarrera horren atzean, aginte baten beharra susmatzen dut nik ere, agintearen aurka jokatzen dutela uste badute ere. Sikologikoki, soziologikoki, aginte bat eskatzen dute, jainko-panpin bat, nori eman guztiaren errua, nori leporatu nire frustrazioak (nere frustrazioen jabe neu egin ez nadin, neure buruaren jabe ez egiteko, ume).

  • “Zuek deitzen dituzuen “plandemikoak” eta “ukatzaileak” batez ere eskuin aldean daudela esango nuke nik”
    Antton, ikusi al dituzu Donostian eta egin dituzten manifak? Euskara hortzetik hortzera, euskarazko kartelak, Silveira eta konpainia txalo bero zaparradarekin hartzen, buru-jabetasunaren inguruko diskurtsoak… Hori ez da “eskuineko” jendartea. Errealitate mingarria da, baina horien puska haundia euskaldunak dituzu, eta tradizionalki Ezker Abertzalearekin nola-halako atxikimendua izandakoak. Horrek ez du erran nahi Ezker Abertzalearen korrente nagusia direnik, ezta gutxiagorik ere! Gutxiengo bat dira, gizartean gutxiengoa diren bezala, baina egiak egiari zor, nere ustean. Soziologoek ikerketa egin beharko lukete halako txoroen perfil ideologikoen inguruan.

  • Antton Erkizia 2021-08-17 12:08

    …halako txoroen perfil ideologikoen inguruan…
    Niretzat ez dira txoroak. Gure seme-alabak dira, egia da bakoitzak bere erara ulertzen duela egoera eta bere “eskakizunak” dituela eta, hara, eskakizun horietako batzurekin ados nago.

    Zeren ikusi egin behar da sistema nola jokatzen ari den, pandemiaren aitzakian: kolore ezberdinetako polizia uniformatuak militarki lerrokatuta, erromako legionarioak bailiran, kalez kale, gazteen atzetik: “etxera, etxera, galarazita hau, galarazita hura, etzak/etzan edan (nire tabernan izan ezik), ezin zaiteztekete elkartu (ez bada Eroskin edo Carrefourren, hor bai, tarrapatan, gainezka, hor ez dago bitxorik…).

    Kk.
    Nola isilik egon, harropuzkeri eta supremazismo hori ikusi-eta?

  • Konspiranoiko txoro guztiek dute familia, eta denak dira inoren seme-alabak eta herrikideak. Euskaldunak, abertzaleak eta “gutarrak” direla, eta bertzerik gabe, ezin erabili arrazoi hori beren arduragabekeria eta ezjakintasuna zuritzeko.

    Eta nago ni, neurri zabal batean, hainbertze erraten ahal dela gurean bolo-bolo dabilen zorioneko bertze konspiranoiaz denaz bezainbatean: Iruña-Veleiaz, alegia. Hau da, Euskaltzaindia, EHU, Eusko Ikaskuntza, Eliza, Eusko Jaurlaritza eta Espainako botereak (akademikoak zein bertzelakoak) bat eginda omen daudela euskaldunoi historiako inoizko deskubrimendurik harrigarriena izkutatzeko. Nabarmena denbora luzean teoria honi eman zaion hauspoa komunikabide abertzaleetatik. Zorionez, iruzurra ageri-ageriko egin ahala, zentzuzko posizioetara lerratu dira komunikabide nagusi horiek. Baina gaur egun oraindik entzungor gelditzen diren sinesle amorratu apurrak Ezker Abertzalekoak edota euskaldun abertzaleak dira orohar, eta zuzen nazazu horrela ez bada. Iruña-Veleiako konspiranoian ere seguruenik berdin balioko dute goitiago deskribatu ezaugarri batzuek: ezkutuko aginte oro-ahaldun batek azpian gauzkala, ez-jakitun eta kontrolpean nahi gaituztela mantso-mantso, eta abar.

  • Ba hara, nik Donostiako manifan erdara hutsezko kartel ugari ikusi nituen. Eta pankarta edo kartel bat bakarra ere ez euskara hutsean. Denak, edo gaztelania hutsean, edo elebidunak, manifa irekitzen zuen pankarta elebidunetik hasita “haurrak ez ikutu! Los niños no se tocan!” pankarta efektistaraino.
    Ezker abertzalearen ingurukoak bazirela bertan? Bai, noski. Orain, denetik zegoen hor:
    https://www.diariovasco.com/sociedad/salud/manifestacion-negacionista-sagues-20210724133754-ga.html#imagen1
    Badakit herri honetan askok jostatzen dutela “Denaren errua, HBrena” jokora, baina nahikoa dugu.
    Iruña Veleia, plandemia, 5Ga eta lur laua lotzen dituen haria ez da ezker abertzalea, posmodernitatea baizik.
    Eta ukaezina da, ukaezina, maila globalean “plandemia”ren desinformazioa eskuinetik datorrela: fox newsetik telegrameko kanaletaraino.
    Azkenik, “txoro” bezalako (edo “gaizto”, edo “on”) kategoriekin ezin da errealitatearen azterketa seriorik egin. Baten batek pentsatzen badu plandemiko guztiak erotuta daudela, edo ergelak direla, akaso ergela bera da. Katolikoak ergelak ez diren bezala, edota budistak txoro ez diren bezala, plandemikoak ere ez. Fededunak dira, ez besterik. Eta fedearen aurka, arrazoiak ezin du.

  • Donostiako manifa dela eta, hor dituzu bideoak: Silveira-eta bertsotan, eta bertan bilduak adi-adi eta irri-algaraka. Ez bazuten ulertzen, finak ziren disimuluan. Edo egin bisita bat “independentea.eus” orrira, eta egin horren sortzaile eta kolaboratzaileen errepasoa: euskaldunak, eta gehien-gehienak ezkerreko abertzale aski ezagunak, salbuespenak salbuespen. Ongi ulertu: plandemiko guziak ez dira inondik inora Ezker Abertzalekoak. Ezin inolaz ere ardura hori egotzi Ezker Abertzaleari, hau fenomeno zeharkakoa baita. Baina kontrakoa ere ez: Ezker Abertzalea ez da zentzudunen, arrazionalen eta progresisten oasi purua.

    Eta maila globalean desinformazio iturriak zeintzuk diren direla ere, euskaraz denaz bezainbatean, konspiranoien zabalkundea, bertzeak bertze eta agian nagusiki, ZUZEU orri honetatik dator.

    Konspiranoien eta postmodernitatearen artean egiten duzun lotura hagitz zeure uztakoa da, eta nere ustean funtsik gabea. Irrazionalitatea jaun eta jabe nagusitu da beti historian zehar. Asaldatzen eta aztoratzen gaituzten fenomenoei gotik-beheitiko azalpen magikoak emateko joerek, enpirismoari eta azalpen arrazionalei muzin eginda, soka luzea dakarte. Baina gaur egun, seguruenik heziketagatik eta zientziaren dibulgazioagatik, inoiz baino toki urriagoa dute munduan joera horiek, postmodernitatearekin edo hura gabe. Richard Dawkins-ek aski ongi azaltzen ditu prozesu horiek eta beren bilakabidea bere lanetan, bereziki “The Magic of Reality” gaztetxoentzako liburuan. Bertzela ere, ez dut uste plandemikoen manifetara joaten direnak Foulcault edo Derrida irakurtzeko zale direnik. Baina oker egon naiteke.

    Konspiranoikoek ezaugarriak partekatzen dituzte “fededunekin”: irrazionalitatea, “senak” edo “bihotzak” ematen diena sinesteko joera, arrazoi objektiboen gainetik, bertzeak ikusteko gauza ez diren “egia” baten jabe direla, eta seguruenik gehiago. Baina
    “Alizia lurralde miresgarrian” liburuko harako pertsonaia harek erraten zuen bezala, “hitzek jabea dute”. Hau da, hitz bat nork ibili, erranahi bat edo bertze hartu harek. Semantika ez dela inuxentea, alegia, eta hitzen hautuak marko narratiboa zedarritzen du zedarritu. Izan ere, pandemia edo Iruña-Veleiaren iruzurra ukatzea ez da “fede” kontua: hots, ez da ebidentziarik gabe, goi-ixuriz edo gizabanakoaren esperientzia mistiko baten odorioz eskuratzen den egia bat, Jainkoarengan edo Ala-rengan sinesten den bezala. Konspiranoikoei “fededunak” deituta, haiei ez dagokien halako geruza edo “patina” errespetagarri batez janzten ari zara “de facto”. Hau da: “ni ez nator bat Jehova-ren lekukoekin, edo katolikoekin, edo juduekin, baina euren sinesmenak dituzte, eta nahiz nere golkorako txoro alaenak diren, nik errespetatu egiten ditut, tolerantea bainaiz tolerantea”. Hemengo batzuek erakusten duten halako sasi-errespetu nahia, paradoxikoki, bai dela makurra eta postmodernoa izan!

    Konspiranoia hautu ideologiko, irrazionala eta nahitakoa da, eta aunitzetan arriskutsua: pandemia ukatzea, adibidez. Eta haien jarraitzaileak diren bezala salatu behar dira, nere ustean: ezjakintzat, ergeltzat eta jende arriskutsutzat.

  • Antton Erkizia 2021-08-17 17:02

    Berriro ere, pandemia eta Iruña-Veleiako kasuak parean jarri nahirik, raka raka matraka.
    Niretzat bederen, bi kasuek ez dute elkarrekin ezer ikustekorik…
    Edo agian bai?
    Agian…Kabe, orain hori diozula…agian bai badago alderatzeko zerbait: goikoen jarrera eta proposatzen diguten konponbidea?

    Pandemiaren kudeaketan: polizia uniformatuak, militarki lerrokatuak, etxeratze tutu apokaliptikoa joaz, kalez kale. COVID-19aren bila? Bai zera !! gazte errebeldeen bila, egurtzeko, isunaz larrutzeko.

    Iruña-Veleia kasuan: funtzionario uniformatuak, unibertsitate tituluak porra moduan hartuta, cum laudem, foroz foro. Egiaren bila? Bai zera!! Bertsio ofiziala eta bakarra inposatzera (odolkiak ordainetan?), lanean ari zenari, lana ezik, hondasunak eta osasuna lapurtuz.

    Han eta hemen, bietan: nagusikeria, indarraren monopolioa, autoritarismoa…
    Hori bai dela arriskutsua.
    Abusua.

  • Antton Erkizia 2021-08-17 17:28

    “Cum laude” (ez “cum laudem”). Barkatu.
    Eta tarteka hizki beltzetan idatzi izana ere barkatu beharko didazute. Ez dakit neure akatsa den edo tekla baten batena.

  • Kabe,
    Ez gezurtatu nik esan ez dudana. Horri “txorimaloaren falazia” esaten zaio. Nik ez dut ezker abertzalea ezeren oasitzat. Zuk bai, zuk plandemikoen gehiengoarekin lotu duzu, eta hori, gutxienez, oso zalantzagarria da, zuzenean gezurra dela ez esatearren. Silveirari txalo egin arren, hor duzu DVko argazki sorta, eta kartel guztiak erdaraz. HBroak ziur, bai jauna!
    Independentean, zer nahi duzu esatea. Anarkistak, betiko hippiak eta beste hainbat. Ezker abertzalekoak? Batzuk egongo ziren, noski.
    Honek aukera ematen dit beste gai bat planteatzeko: ea euskaraz bizi garenon artean, zein den HBro portzentaia, eta horrek ea zenbatean lotzen duen derrigorrez euskarazko edozein jardun HBrekin, estadistika hutsaz. Gauza berbera euskarazko prentsarekin, telebistarekin eta abar.
    Horrekin, halaber, “eskuin euskaldunaren” ahulezia ere aipatu behar da, euskaraz plandemia ezkerrekoa zergatik den argitzeko.
    Fededunari buruz diozunarekin ez nago ados, ezin baitut jainko baten existentzia defenditzea eta plandemiaren existentzia defenditzea zertan bereizten diren ikusi. Ez bata ez bestea ezin dira errefutatu, negatibo bat ezin baita errefutatu, logikan bederen. Hortik aurrera errespetagarritasun patinarena, ez dakit zergatik diozun. Uste baduzu batzuei besteei baino errespetu gehiago edo gutxiago zor zaiela, azal zaidazu zergatik, mesedez.
    Plandemian sinisten dutenek, sinestea “hautatu” egin dutela, besterik gabe, okerra da. Ez da nahitako hautu bat, baina irrazionala bai, bada. Sinesmenak ez dira erabakiak, sinesmenak dira. Horregatik bereizten ditugu bi kontzeptuak.
    Azkenik, sineskeria berrien eta posmodernitatearen arteko lotura ez da, inondik inora, nire uztakoa. Besteei kopiatu diet nik.
    Nik ez dut esan arriskutsuak ez direnik, benetan arriskutsuak direla uste dut. Besterik gabe, ez da erreala plandemiko guztiak “ergeltzat” jota, fenomenoa azaltzen denik pentsatzea.
    Eta argi, nik ez dut inoiz gizartea edo pertsonak adin txikikotzat hartzeko ohitura, eta zer idatzi daitekeen edo ez ezartzeko gogorik. Zentsurarik ez, ergelkeriak izanagatik.
    Kabe, zu ere arriskutsua zarela uste dut.

  • Ba ote!

    Plandemiaren existentzia ez dela errefutatzen ahal, jainkoaren existentzia errefutatzerik ez dagoen bezala, irakurri beharra ere gehiegi da neure neuronetarako. Fakultatean, nork erakutsi zizun Ontologia? Kargua hartzearren, ikusten badut.

    Uste dut kontzezpuzko kaka-nahaste sano haundiak dabilzkizula buruan, eta ez horregatik bakarrik. Batetik, zorioneko postmodernitate makurra ahotan hartuta, hura omen konspiranoia guzien erruduna (“queer teoria”, gutxienez, ez duzu hizpidera ekarri, oraingoz); bertzetik, eta lehen kategoriako erlatibismo epistemologiko ezin finagoa erakutsiz, plandemikoak, fededunak eta konspiranoien aurkakoak maila beretsuan paratu, denak baitira errespetagarri, inor ez baita “ergela”, nork bere iritzia ematen baitu, eta bejondeigula! Biotako bat, lagun, baina biak batera, ezin.

    Gezurrak barreiatzeko eskubidea eta horretan komunikabideek duten erantzunkizuna direla eta, nagi naiz berriz gaiari heltzera. Honat nere iritzia:

    https://zuzeu.eus/euskal-herria/zuetaz-esana-zegoen/

    Bide batez, HB aspaldian gelditu zen izatetik, eta “HBero” eta antzeko epiteteto graziaz beteak “La Razón”-en eta soka berekoetan bakarrik irakurtzen ditut gaur egun. Tira, nork ditu bere fobiak.

    Nik hemen uzten ditut nere filipikak. Nekatu naiz.

  • Jainkoaren existentzia eza ezin da demostratu, plandemiaren existentzia eza “demostratu” ezin daitekeen bezala. Negatibo bat ezin da demostratu. Hori esan nahi nuen aurreko iruzkinean, gaizki esan badut ere.
    Eta berriro diot, errespetagarritasuna pertsonak, ez pertsonaren fedeak.
    Badakit zure iritzia, eta horregatik uste dut arriskutsua zarela. Pentsatzen duzu, elizak bere garaian egin bezala, jendeak zer irakurri eta zer ez kontrolatu beharra dagoela. Nik ez. Jendeak ergelkeria irakurri nahi badu, irakurri beza.
    Baina tira, zentsurari hartu diogun zaletasunaren adierazle egokia zara.
    Eta “HBro” (edo EAJotero) oso deskriptiboa iruditzen zaidalako darabilt. Neroni HBro naiz, inolako lotsarik gabe. La Razonek, duela ya dezente, “batasuno” darabil.
    Ondo segi, Kabe.

  • Bizitza Plataforma 2021-08-18 21:38

    a) Esan zutenez, txerto esperimentalek %95eko eraginkortasuna izango zuten. Beraz, populazio erdia inolkulatu bada, ospitaleeta populazioaren %50aren %5 izan beharko lirateke, hau da, %10. Eta askoz gehiago dira ZIUetan dauden inolalutakoak.
    b) Hartu diren neurri guztiak hartu behar zirela? Suediara begiratu mesedez, zalantzak jarri ditu konfinamendu zorrotzak egin dituzten herrialde guztien neurriak
    https://zuzeu.eus/euskal-herria/datuek-txertoaren-porrota-baieztatu-digute/
    c) Eskuma-ezkerra. Hau eliteak aspaldi asmatutako gizarte zatitzaile tresna nagusienetakoa da eta bitartean, urtez urtez gero eta diru gehiago pilatu, gizartea erabat zatituta gaudelako. Hau ez da ezker edo eskuin kontua, hau askoz larriagoa da.
    d) Hemen gako nagusia “sen ona” da, gaztelerazko “sentido comun”, aspaldi desagertu dena: Aditu batek urtarrilean esan zuen birusa aldakorra bada ez zela egokia herritar guztiak txertatzea, lortuko zen gauza bakarra aldaerak arinago sortzea eta eraginkortasuna jaistea eta ikusi dugunez, arrazoi osoa zuen. Hau da edozein botika hartzea bezalakoa da, pertsona batek gehiegi hartzen badu, azkenean ez dio eraginik egiten.
    e) Hilketak: sasitxerto hauek 0-24 hilabetetako 1.000 ume akatu dituzte EMA agentziaren arabera Europan zazpi hilabete hauetan. Haien datuak dira.Genozidio bat!

  • Antton Erkizia 2021-08-18 22:56

    Argi pixka baten bila nator:

    Diozue:
    1.- “…sasitxerto hauek 0-24 hilabetetako 1.000 ume akatu dituzte EMA agentziaren arabera Europan zazpi hilabete hauetan. Haien datuak dira…” (Bizitza Plataformak)

    Larria iruditzen zait. Non aurkitu dezaket notizia?

    2.-…”Suediara begiratu mesedez, zalantzak jarri ditu konfinamendu zorrotzak egin dituzten herrialde guztien neurriak…” (Bizitza Plataformak, Ander Etxeberriari irakurria).

    Norbaitek badaki ze neurri dituen ezarriak gaur gaurkoz Suediako gobernuak COVID-ari buruz?. Zeren, nik dakidala, Suediak neurri oso leunak hartu izan zituen hasieran hartan baina gero “damutu zen”, publikoki hala esan zuten bere buruzagiek, oker jokatu zutela, eta neurriak hartzera zoaztela (joan den urtearen erdi aldera).
    Gaur gaurkoz, zertan datza Suedia pandemia honen aurrean?

    Eskerrik asko.

  • Ni ez naiz aditua baina adituei entzundakoa (logika dauka) hau da: birusa asko zabaltzen bada, mutazio gehiago egon daitezke. Beraz, txertoarekin (beste batzurentzat sasitxertoa) zabaltzea saihesten bada (%100ean ez bada ere %80an adibidez) mutazio gutxiago sortuko dira. “Bizitza Plataforma”, adierazi duzunak ez du zentzurik eta ez dago biologoa izan beharrik hori ulertzeko.

  • Bizitza Plataformak:
    “Esan zutenez, txerto esperimentalek %95eko eraginkortasuna izango zuten. Beraz, populazio erdia inolkulatu bada, ospitaleeta populazioaren %50aren %5 izan beharko lirateke, hau da, %10. Eta askoz gehiago dira ZIUetan dauden inolalutakoak”.

    Bizitza, bistan da matematika eskoletara piper egiten zenuela.
    Azalduko dizut, ez da hain zaila:
    Biztanleriaren %50 bada txertoa hartuta dagoena, eta %50 honen %5 gaitzat hartuta balego, populazioaren %2,5 izango litzateke txertoa hartuta eta gaitzak jota legokeena.

    Zehazki, Donostialdea eskualdearen 380.012 biztanleetatik 9.500 lirateke txertoa hartuta eta gaitzak jota leudekeenak. Donostiako ZIUn 20 lagun pasatxo daude une honetan.

    Urrun xamar gelditu zara zure kalkuluetan, eta daukazun analisi maila agerian utzi duzu.

    P.D. Dena dela, txertoek %95eko eraginkortasuna izateak ez du esan nahi %5 kutsatu egingo denik, baizik kutsatuko litzatekeen balizko kasuetatik %5ean bakarrik kutsatuko litzatekeela.

  • Azaroko kutsatu berekin, askoz gutxiago hil eta ospitaleratu dira uztailean:

    https://www.berria.eus/paperekoa/1948/010/001/2021-08-22/azaroko-kutsatu-berekin-askoz-gutxiago-hil-eta-ospitaleratu-dira-uztailean.htm
    Zenbat hidako egon dira Euskal Herrian txertien eraginez? (Ustez, militr bat Iruñean) Zenbat gaixo larri? (Inor ez?). Zenbat pertsona babestu dituzte? Berriaren datuek oso epe laburra hartzen dute, baina epe horretan zenbat bizitza salbatu diren ikusita…. Isildu egingo naiz… Asko kezkatzen nau pentsatzeak zuek ixan zaitezketela neure haurren irakasleak edo, okerrago, eskolako psikologoak ..

  • Bizitza Plataforma 2021-09-02 23:54

    Hasieran hilgarritasunari buruz adierazpen asko egon ziren. Adibidez, British Medical Journalen hasierako azterlan batean, 2019/11/30ean,, % 0,8 eta % 1,1 bitarteko hilgarritasuna kalkulatu zen; hala ere, denetarik dago: OMEk % 10,4rainoko hilkortasuna esan zuen, eta beste txosten ofizial batzuetan gripea baino 10 aldiz hilgarriagoa zela kalkulatu zen; CSICen azterlan batean (Petersen et al) Espainiako 1917ko gripearen antzera izan zitekeela (30 milioi baino gehiago); bestalde, agintari politikoek mundu mailako kutsatze-maila % 70 ingurukoa izango zela zabaldu zuten (Boris Johnsonen eta Angela Merkelen adierazpen publikoak.

    Urrian, OMEk 780 milioi kutsatu zeudela kalkulatu zuen:
    https://www.economiadigital.es/politica/la-oms-multiplica-por-20-el-numero-real-de-contagiados-en-todo-el-mundo_20099038_102.html

    Beraz, % 10eko hilgarritasunarekin 78 milioi hildako eragin litzake. Gaur egun, 4 milioi omen dira covidgatik hildakoak baina patologia bat baino gehiago dituzten pertsona modu automatikoan covidgatik hil direla esan dute, autopsia bat gabe. Minbiziak jotako gaixo terminal baten kasu bat ezagutzen dugu zeini 7 PCR egitera heldu ziren harik eta 7.ak positibo eman arte eta covidgatik hil zela esatera ausartu ziren, besteak beste, paziente horrengatik gehiago kobratzeko, orain arte inoiz gertatu ez dena. Bestalde, aurten inor gripeagatik hil ez izana ez dugu sinesten, telebistak hala esan arren.

    Hortik aurreikuspenak 30 aldiz gutxitu dituztela atera dugu: covidgatik hil omen diren 2.000.000-3.000.000 pertsonetatik eta esan zizkiguten 78.000.000 pertsonetara.

    Israelen ikusten dena laster hemen: 3 dosia zabaltzen eta jarraitzen dira kutsatzen.
    https://mpr21.info/14-israelies-contagiados-a-pesar-de-haberse-inyectado-tres-dosis-de-la-vacuna/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude