Kritika zinematografikoa: ‘Cat in the Wall’

Kritika zinematografikoa: ‘Cat in the Wall’

Zuzendaria: Vesela Kazakova eta Mina Mileva
Urtea: 2019
Herrialdea: Bulgaria, Erresuma Batua

 – Peckham Streeten burua ezin altxatu-

Cat in the Wall filmean, Vesela Kazakova eta Mina Mileva zinemagileen azken lanean, Bulgariatik Londresera bizimodua ateratzera joan diren bi neba-arrebaren gora-beherak kontatzen dira. Irina (Irina Atasanova) arkitektoa da, baina Ingalaterrako kapitalean ere ofizioko proiekturik lortu ezinik jarraitzen duenez, pub batean sartu behar ditu eguneko ordu gehienak, eta etxera bueltatzean, Jojo semea zaindu. Horretan, Vladimir nebak (Angel Genov) lagunduko dio, behintzat, nahiz eta haren egoera arrebarena baino hobea ez izan. Izan ere, auzoko antena parabolikoak konpontzen hasi behar izan du, Bulgarian egindako historialari ikasketen tituluak ez baitio Londresen ezertarako balio. Hala, neba-arreben zailtasun ekonomikoak eta auzokideekin dituzten gatazkak abiapuntu hartuta, zuzendariek egungo Europako gazte eta etorkin askoren egoera islatzea lortzen dute, goi-mailako ikasketak izan arren, gero eta prekarizatuago dagoen erdi-mailako klasearen egoera, alegia.

Bata arkitektoa, eta bestea berriz, teilatuetan lana egiten duena: badirudi istorioaren elementu guztiak etxebizitzen inguruan bueltaka dabiltzala. Filma ez da Peckham Streeten pertsonaiak bizi diren etxe-bloketik ia irteten; bertan egin behar diete aurre neba-arrebek auzokideen garrasiei eta komunitateko obrak ordaintzeko zailtasunei, besteak beste. Dokumental estiloaren gordintasunarekin, elkarrizketek ere norbanakoa baino harago dauden arazoak iradokitzen dituzte: higiezinen burbuilaren krisia, hirietako gentrifikazio  prozesuak, Brexitak etorkinengan izan duen eragina… Koiuntura sozio-politiko horretan daude harrapatuta pertsonaiak, hala dio Irinak, “like a cat in the wall” (“katua horma-zuloan bezala”), filmaren jatorrizko izenburuari aipamena eginez. Izan ere, etxeko paretetako zulo batean sartu eta gero irten ezin den katuaren inguruan iskanbila sortzen da komunitatean. Pelikula zeharkatzen duen umorezko metafora horrekin irudikatzen dute zinemagileek Irina eta Vladimirren asfixia urbanoa.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: ‘Cat in the Wall’

Euskal pantailaren gunea