[Txiorik Onena] 2021eko 31. astea
[Txiorik Onena] 2021eko 31. astea –
Urteko 31. astea, ohi legez, zazpi txioko sorta berri batean.
Asteon, hautatutako txioetan gai hauexek jorratu dira: Olinpiar Jokoetako waterpoloa, zuzentasun linguistikoa, barandetako brailea, hondartzetako musika, etxean egindako panpinak, izen berdeak eta gripe kutsatzaileak, kasu!
Iragan asteko sortatik Harek Baleki txiolariak eskuratu du bozka gehien.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Waterpolo jokalari batentzako izen egokiagorik? pic.twitter.com/6i9kOw3WHB
— Aboziñaua (@abozinaua) August 4, 2021
Zuzentasun linguistikoaren ukazioa soilik hizkuntza erraldoi batetik egin liteke, zeinak inbisibleki eta de facto ziurtatuta dituen zuzentasuna eta biziraupena.
— Beñat Sarasola (@bsarasola) August 8, 2021
Ikuspegia deskribatzeko brailez idatzitako barandila. Napoli. pic.twitter.com/mqyL5X7FEc
— Ainhoa (@Ttuttuken) August 9, 2021
Ez dago modurik hondartzara joan eta zilborrista-talde baten musika eskasa ez entzutekoa. Zuek ere inguratuta zaudete?
— Eider Carton (@eidercarton) August 10, 2021
Gure amak 93 urterekin, umetan beraiek egiten zituzten bezalako panpinak egin dizkie birbilobei, inoiz ez zuten panpinarik erosi. “Kezkamuxelak” izeneko mamuxela edo panpina berezien antza hartu diegu. pic.twitter.com/e88MFCzjDC
— Jose Angel Urquia (@joxeanjel123456) August 11, 2021
Green New Deal? Grey Old Deal. pic.twitter.com/I2vLu8T05o
— Galder Gonzalez? (@theklaneh) August 11, 2021
Gripea pertsona askori kutsatzen badiot… inFLUenzerra naiz? #hitzokei pic.twitter.com/lcGx4O93tK
— earra, (@JoxemieI) August 12, 2021
.
.
Pasa den asteko txiorik onena
Ergatiboa jarri behar delaaaaaaaaaa!!!!!! pic.twitter.com/ZRtPOt2LHR
— Harek Baleki (@mugerre) July 31, 2021
[Txiorik Onena] 2021eko 31. astea