Birjinak edo Putak?
Birjinak edo Putak? –
Azken urteetan asko argitu dira Euskal Herriko historiaren zenbait pasarte ilun; gehienetan, gainera, uste ez genuen itxura hartu dute gertakizun horiek. Ezkutuan zeuden gauza asko atera dira jendartera, eta ohartu gara era batera kontatu dizkiguten gauzak beste modu batera jazo zirela. Hori guztia bertako historiagileek azken urteetan egin duten lan bikainari esker izan da.
Ez gaude su artifizialak botatzeko moduan, ordea. Zenbait eragile konturatzen hasi da euskaldunak beren historia aztertzen hasiak garela eta kanpotik «kontatu» dizkiguten «istoria» askori buelta eman diogula. Hortaz jabeturik, hainbat egile, egoera nahasteko gogoz, ongi dokumentatu gabeko iritzi artikuluak idazten ari dira. Hori horrela, errelatoaren gerra batean bete betean sartuta gaude.
Gauza okerragoak ere badira baina. Bertako zenbait egile hasi zaizkigu gure zapaltzailearen bertsio berbera euskaraz idazten, horrela benetagoagoa izango balitz bezala.
Gure helburua da errelatoaren gerra honetan gauzak argitzen saiatzea. Horretarako tartean behin (gure ustez) prestigiodun historialari batzuen hitzaldiak argitaratuko ditugu. Gero bakoitzak erabaki dezala nori sinetsi eta nori ez.
Hasteko, Amaia Nausia historialariak Azpeitian martxoaren 24an emandako hitzaldia argitaratu dugu. Amaiak maisuki azaldu zigun euskal herriko emakumeen historiaren zati bat: prehistoriatik hasi eta nafarroako 1512ko inbasioaren ondorengo urteetarainoko tartea. Birjinak edo putak? bere liburuan oinarritu zuen hitzaldia. Hona hemen bideoa:
Barkatu baino datu okerra jarri duzue, liburuaren izenburua ez da “Birjinak edo putak?”, “¿Vírgenes o putas?” baizik. Ze bai, espainol hutsez idatzita baitago. Kolonizatzaileren hizkuntza erabiliz, zein adoktrinamenduren kontra borrokatu daiteke?
Liburu jakin batzuk euskaraz argitaratzeak ez du sosik ematen. Gainera, sentsazioa daukat azkenaldiko jazoerak bitarteko eta twitterren irakurtzen ditudanengatik Hego Euskal Herriko idazleak eta akademikoak geroz eta gehiago ari direla Espainiara begira. Hortik datoz erreferente kultural eta akademiko asko eta batzuk ere Espainiaren ideia horretan txertatxekotan direla ezin uka daiteke. Kosmopolitak omen gara, aizue.
Anekdota modura, beste egunean Twitterren ikusi nuen Karmele Jaioren euskarazko ipuin bat ingelesera itzulitako “spanish” idazleen antologia batean. Izugagarria iruditu zitzaidan. Literalki, izutu egin ninduen.
Horrela ez gabiltza euskal hizkuntza eta kultura indartzen, are gutxiago naziotasuna babesten.
Ulertzekoa da idazteaz eta salmentak izateaz bizi nahi duenak zailtasunak aurkitzea euskal merkatu urrituan eta horregatik beste hizkuntza batean saiatzea, baina tamalgarria ere bada, oso tamalgarria.
Tamalgarria da eusko.argitaletxeena.
EGOERA ekonomiko estuagatik izango daa, noski, laupabost izen ezagunetara mugatzea, salmenta segurtatzeko, baina.baina…
Bi urten daramat nire liburu bat irakurriko duen argitaldari baten bila
Bitartean denbora eman dit gaztelaniara itzultzeko.
Zer egin behar dut? Beste bi urtez itxaron?
Iberieraren interpretazioari buruzko liburua EZINEZKOA hemen ateratzea
Neure poltsikotik atera behar izan dut eta Madrilen…