Bi gaztek eraso homofoboa jasan dute larunbatean, Bilboko Unamuno plazan

Bi gaztek eraso homofoboa jasan dute larunbatean, Bilboko Unamuno plazan

Argia Aldizkaritik jasoa.

Marikoiak” eta “putakumeak” zirela oihukatuz hurbildu zitzaien gizon bat hemezortzi urteko Mauricio eta Eriki. Erasotzailea identifikatu dute. Gazteek ez dute salaketarik jarri. Eraso homofobo, lesbofobo eta transfoboak salatzeko mobilizazioak egin dituzte asteburuan.

Larunbat gaueko hamabiak inguruan, bi gaztek eraso homofoboa jasan zuten Bilboko Unamuno plazan. Mauricio eta Erik, Barakaldo eta Bilboko hemezortzi urteko bi mutil, beste bost pertsonarekin zeuden Alde Zaharrean gertatutakoa jazo zenean. Taldeko bi lagunek elkarri musu ematean, gizon bat hurbildu zitzaien “marikoiak” eta “putakumeak” zirela oihukatuz.

Diario Vasco-k bildu duen bezala, Erikek zer esaten ari zen galdetu zion gizonari, eta hau oldartu egin zitzaion. Gaztea bultzatu egin zuen, eta jotzen ere saiatu zen. Bitartean, Mauriciok gertatzen ari zena grabatu zuen, eta hark ere kolpeak jaso zituen. Bi gazteek korrikan egin zuten alde lekutik, baina erasotzaileak jarraitu egin zien Areatzara arte.

Gizona urrun utzi zutenean, Erik eta Mauriciok udaltzaingoaren patruila batekin egin zuten topo Foru kalean, eta gertatutakoa kontatu zieten. Agenteek anbulantziari deitu behar izan zioten, gazteetako batek antsietate-krisia izan baitzuen erasoaren ondoren.

Mauriciok grabatutako bideoari esker, ordea, segurtasun indarrek erasotzailea identifikatu dute: 26-28 urte bitarteko gizona. Momentuz, gazteek ez dute salaketarik jarri, baina Udaltzaingoak adierazi du, seguraski, kasua epaitegira bideratuko dela.

Homofobiaren aurkako manifestazioa

LGTBQ+ kolektiboaren aurkako erasoak salatzeko, manifestaziora deitu zuten igandean Bizkaiko eta Gasteizko E28 koordinakundeak eta Donostiako koordinakunde transmaribibolloak EAEko hiru hiriburuetan. Coruñan (Galizia) duela astebete kolpez hil zuten Samuel Luis Muñiz gaztearen hilketaren harira antolatu zuten martxa. Euskal Herrian jasandako azken eraso LGBTQfoboak ere salatu zituzten igandean.

Bi gaztek eraso homofoboa jasan dute larunbatean, Bilboko Unamuno plazan

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.