Arte[faktua] 127: Mikel Ayllon idazle laudioarra, larunbat honetan gurean

Arte[faktua] 127: Mikel Ayllon –

Mikel Ayllon idazle laudioarra elkarrizketatuko du Yolanda Mendiolak aste honetako ‘Artefaktua’n. ‘Zoriontsuak izatea aukeratu genuen’ (Elkar) ipuin-liburua argitaratu du Ayllonek, 2020ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi ondoren. Bertako sei kontakizunetako protagonistek helburu berbera dute: zoriontsu izatea. Laudioko ‘Palacio Anuncibai’ jatetxean izango gara berarekin.

Irati Agirreazkuenaga aktorea eta irakaslea batuko da Ayllon eta Mendiolaren arteko solasaldira. Piszifaktoria ideien laborategiko taldeak laudioarraren liburuko lehen ipuina moldatu eta antzezlan labur bat prestatu zuen, eta Irati da pieza horretako aktore nagusia. Pertsonaia bat paperetik taulara nola altxatzen den azalduko digu, besteak beste.

Aste honetan, Arte saltzaileak atalean, Amasa-Villabonako Basajaun liburu-denda  izango dugu protagonista. Bertako Aitziber Cenzanorekin izango gara.

Bestalde, Iñigo Dierez idazle azkoitiarra zertxobait gehiago ezagutzeko aukera ere izango dugu: zerk eragiten dizu barrea? Hitzik gustukoena?

Gainera, Naia Yestek, Galtzagorriko 2020ko Booktuberboom lehen saridunak, Jon Arretxeren ‘Estolda jolasak’ liburua gomendatuko digu.

Hau guztia, eta saioa osatzen duten galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 127: Mikel Ayllon idazle laudioarra, larunbat honetan gurean
Ikusi elkarrizketaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] 127: Mikel Ayllon idazle laudioarra, larunbat honetan gurean

Arte[faktua] literatur saioa ETBn