Kasu egizu Vilniusen aparkatzerakoan

VilniusLituaniako hiriburuan ez daude txantxetarako aparkatze kontuekin: bide gorriak, txirringentzan nahi dituzte eta ezin duzula bertan aparkatu badio legeak, badaezpada ez ezazue egin kontrakorik. Arturas Zuokas auzapeza ager dakizuke tanke baten gainean, eta zure autoa espartina zaharrak bezain hondaturik utz diezazuke.


Telebistarako egin dute mezua, Suediako telebistako kameren aurrean. Mezu argia eman nahi izan dute: “Probokazio sozial bat da gure kaleetan gaizki aparkatzea, eta ez dugu halakorik onartuko”.
Horretarako Mercedes markako auto zahar bat erosi dute, tanke bat eta antzezle bat kontratatu eta, aurrera!
Lehendik ere ezaguna zen Arturas Zuokas, gerra kazetari ospetsua izana baita bere herrian. Berak asmatu zituen txirringa laranjak Vilniusko kaleetan. Nahiz eta azkenerako porrota gertatu, txirringa horiek izan ziren Pariseko Vélib ospetsuen aurrekariak.
Zuokasek uste du, Uztailean grabatutako mezu honekin, lituandarren originaltasuna eta sormenerako gaitasuna erakutsiko diola munduari, besteak beste.

Airetik bizi naiz. Ia.

Zer duzu buruan “Kasu egizu Vilniusen aparkatzerakoan”-ri buruz