Ia 200 ikertzaile gaztek parte hartuko dute IKERGAZTE kongresuan
Ia 200 ikertzaile gaztek parte hartuko dute IKERGAZTE kongresuan –
UEUk laugarren aldiz antolatu du “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresua antolatu du ekainaren 9, 10 eta 11n Gasteizen. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. Pandemiak mugatutako edizioa baldin bada ere, inoiz baino komunikazio gehiago jaso dituzte eta 200 ikertzailek parte hartuko dute guztira. Ikertzaile gazteen ekarpenak ezagutzeaz gain, nazioarteko ikertzaile garrantzitsuek ere parte hartuko dute kongresuan.
Asteazkena, ekainak 9
08:10-09:00 Harrera mahaia irekiko da
09:00-09:30 Harrera ekitaldia eta ongietorria
09:30-10:30 Hitzaldi gonbidatua: “What is feminist research in art history?”Katy Deepwell (Middlesex Unibertsitatea)
10:30-11:15 Hitzaldi gonbidatua: “Hizkuntza teknologiaren bilakaera: IXA taldearen esperientzia. Erabili zientzia gure gizartearen alde.“ Arantza Diaz de Ilarraza (UPV/EHU, UEU)
11:15-12:00 Atsedenaldia
12:00-14:15 Mikroaurkezpenak
14:15-16:15 Bazkari etena
16:15- 17:50 Solasaldia: “Ezagutzaren dibulgazioa, ahalduntzeko tresna”
18:00-20:00 Saio osagarriak
Gasteiz eta Arabako historia, herri mugimenduak eta euskalgintzako eragileak ezagutzeko aukera.
Osteguna, ekainak 10
09:00-10:00 Hitzaldi gonbidatua: “Datuen zientziak COVID-19aren aurkako borrokan“. Nuria Oliver (Telekomunikazio ingeniaria eta Inteligentzia Artifizialeko doktorea)
10:00-11:15 Mikroaurkezpenak
11:15-12:00 Atsedenaldia
12:00-14:15 Ahozko aurkezpenak
14:15-16:15 Bazkari etena
16:15- 17:50 Mahai ingurua: “K++: Koronabirus osteari buruz esandakoei atzera begirada”
18:00-20:00 Saio osagarri berezia eta afaritxoa
Ostirala, ekainak 11
09:00-10:00 Hitzaldi gonbidatua: “Biomaterial eta material biologikoen propietate fisikoak“. Eneko Axpe (Marie Curie doktore osteko ikertzaile bekaduna Stanford University-n, NASA, UPV/EHU)
10:00-11:15 Mikroaurkezpenak
11:15-12:00 Atsedenaldia
12:00-13:30 Sari banaketa eta Amaierako ekitaldia
…
INFORMAZIO GUZTIA
Ia 200 ikertzaile gaztek parte hartuko dute IKERGAZTE kongresuan