Arte[faktua] 124: Jon Alonso, Naparraren desagerpenaren kasuaz, larunbat honetan gurean

Arte[faktua] 124: Jon Alonso –

Jon Alonso idazle eta itzultzaile iruindarra izango da protagonista larunbat honetako ‘Artefaktua’ saioan. ‘Naparra. Kasu irekia’ (Elkar) da bere azken lana. Jose Miguel Etxeberria Alvarez ‘Naparra’, Komando Autonomo Antikapitalistetako militantearen desagerpenaren inguruko ikerketa sakona ondu du, hainbat iturritara joz. Nafarroako Elkano herriko Mertxenea landetxean elkartu eta saiakera liburu hori izango dute hizpide Yolanda Mendiolak eta Alonsok.

Xabier Letona Argiako kazetari arrasatearra batuko da elkarrizketara saioaren erdialdean. Alonsok Tene Mujika bekari esker sortu du Naparraren inguruko lana, baita Argia sarietako prentsa idatziko irabazlea izatea ere, eta Letona saria nori eman erabaki zuen epaimahaiko kideetako bat izan zen.

Aste honetan Julian Arin irakurleak Simone de Beauvoiren ‘Les mandarins’ liburua gomendatuko digu.

Gainera, Irakurketa artea tartean, Ana Moralesek, ‘Xerezaderen artxiboa’ literatur podkastaren egileak, testu bat ahots goran irakurtzean kontuan hartu beharreko zenbait puntu aipatuko dizkigu.

Bestalde, Jon Martinez, 2020ko Galtzagorriren Booktuberboom lehiaketako bigarren saridunaren eskutik, ‘Mussche’ liburuaren booktubeaz gozatzeko aukera izango dugu.

Hau guztia, eta saioa osatzen duten galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 124: Jon Alonso, Naparraren desagerpenaren kasuaz, larunbat honetan gurean
Ikusi saioaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] literatur saioa ETBn