Lana banatu, hezkuntza indartu

Lana banatu, hezkuntza indartu –

Lana banatu, hezkuntza indartuBerdintasunean oinarritutako gizarte osasuntsua eraikitzeko, lana banatzea ezinbestekoa da. Lana banatzea ezinbestekoa da, langabezia tasak murrizteaz gainera, lana, ondasuna den neurrian, baliabideak banatzeko eta lanerako eskubidea bermatzeko. Zentzu honetan, zerbitzu publikoak indartzeko ere ezinbestekoa da (osasungintza, erretiro duina, hezkuntza publikoa, etxebizitza), soilik horrela guztien eskubideak bermatuko baitira, beti ere, bizi dugun zaintzen krisi honetan, zaintzen banaketari aurre egiteko gai izango bagara; izan ere, sistema publikoak ez ditu, egun, zaintzarako behar kolektiboak behar bezala babesten. Horregatik guztiontzako bizitza duina bermatuko duen gizartearen beharra aldarrikatu nahi dugu, lana, zaintzak, ondasunak, denbora eta zerbitzu publikoak ardatz hartuta.

Hezkuntza Publikoak, funtsezko papera bete behar du berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko. Eta Hezkuntza Publikoa indartzeko, ezinbestekoa da lanaren banaketaren auziari aurre egitea. Momentu honetan murrizketa garai luze batetik gatoz, lanaldien luzapena eman zen, irakaskuntza zuzeneko orduak handitu ziren, ikastetxeen ordu hornidura murriztu zen eta ratioak igo egin ziren. Honen ondorioz kontratazio kopurua jaitsi eta irakasleen funtzioen biderkatzea gertatu zen. Hau izan da murrizketa garaietatik aurrera irakaskuntzan hasi berri direnek ezagutu duten egoera penagarria. 

Azkeneko hiru urteetan zenbait pausu eman dira murrizketak iraultzen, baina ez dira nahikoa izan irakaskuntzako langileek euren lana modu duinean aurrera atera ahal izateko, lana banatzeko eta enplegua sortzeko. 

Hori guztia dela eta ezinbestekotzat jotzen dugu lan orduen murrizketan oinarritu behar diren aldaketak egitea:

  • Irakasleen lan zama gutxitzea irakaskuntzan inoiz kobratzen ez diren ordu estrak egiteari uzteko. Izan ere, irakasleen ordu estrak behar baitira irakaskuntzak eskatzen dituen zeregin guztiak egiteko, hala nola irakaskuntza zuzena bere prestaketarekin, koordinazio horizontala zein bertikala, tutoretza ikasleekin nahiz familiekin, ebaluazioa eta honen komunikazioa, formakuntza, lan burokratikoak, besteak beste.
  • Ratioen jaitsiera esanguratsua.
  • Lanaldiaren murrizketa.
  • Jardunaldiaren %75eko gutxieneko kontratuak ematea, klaseetaz haratago dauden lanak lan orduetan burutzeko.
  • Lan bizitzaren azken urteetako lan ordu murrizketa ahalbidetzea eta ez zigortzea: Langile guztiak 60 urterekin jubilatzea lehenesten dugu, eta honen ezean  60 urtetik gorako langileei Itunak esaten duen jardunaldiaren herena murriztea. 
  • Erretiroetarako neurri zigortzaileak kendu: %100eko kotizazioa izatea jardunaldi murriztuetan ere, eta ez ematea laneko azken 15 urteei berebiziko garrantzia, horrek kondenatzen baitu adineko jendea jardunaldi osoetan egotera kotizazio oinarri duina lortu arte, jende berriaren sarbidea eta hauen etorkizuneko jubilazio duina oztopatzen.

Lana banatzea justizia sozialaren kontua delako, 

LANA BANATU, HEZKUNTZA INDARTU

Lana banatu, hezkuntza indartu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude