Palestinarekin elkartasuna agertzeko elkarretaratzeak
Palestinarekin elkartasuna agertzeko elkarretaratzeak –
Bihar, 11 egun betetzen dira armada eta estatu sionistak Gazako herri palestinarraren kontrako sarraskiari ekin ziotela.
Bihar, maiatzak 21, Palestinan azkenengo egunetan izandako gertakarien aurrean, EHko Palestinarekin Elkartasun mugimenduak mobilizazioak deitzen ditu:
- Bilbo. 18:30. Manifestazioa. Arriaga.
- Gasteiz. 18:30. Plaza Berria.
Bihar 11 egun dira armada eta estatu sionistak Gazako herri palestinarraren kontrako sarraskiari ekin ziotela. Zibilen kontra burutu dituzten bonbardaketa indiskriminatuetan 200 pertsonatik gora erail dituzte, tartean 53 umetik gora. Halaber, 73 urte bete dira Palestinako okupazioa eta garbiketa etnikoa abiatu zenetik. Garbiketa etniko horretarako ezinbestekoak dira arabiar palestinarraren bazterkeria eta giza eskubideen zein nazioarteko zuzenbidearen urraketak normalizatzen dituen legedi arrazista.
Israel Apartheid estatu bat da. Eta ez geuk esaten dugulako, baizik eta nabarmen frogatuta dagoelako Israelek apartheideko eta bazterkeria arrazistako politikak ezartzen dituela Palestinako populazio arabiarraren kontra. Politika horiek gizateriaren aurkakotzat daude tipifikatuta. Eta Apartheid erregimen hori mendebaldeko gobernuen eta enpresek sustengatzen dute.
Euskal Herria ez da salbuespena. Gero eta gehiago dira nazioarteko legedia urratzen duen estatu arrazista honen lagunak. Euskal erakundeek, Israelgo estatuarekiko harreman adeitsuak izateaz gain, sionismoarekiko elkarlana sustatzen dute. Adibideak ugariak dira. Bizkaiko Foru Aldundiak, besteak beste, startups SOSA erakundearekiko lankidetza akordioa sinatu du; Turismorako Euskal Agentzia etengabeko ahaleginak egiten ari da israelgo turismoa erakartzeko; eta euskal erakundeak Israelekiko ekonomia eta merkataritza harremanak sustatzen ari dira.
Palestinarekin elkartasuna agertzeko elkarretaratzeak