Trans Legea ez da aurrera aterako
Trans Legea ez da aurrera aterako –
Atzo bozkatu zen Espainiako Kongresu osoko bilkuran Unidad Podemos alderdiak proposatutako trans lege berriaren testu tramitea onartzea, baina ez da aurrera aterako PSOEk azken orduan abstentziora jo zuelako.
Hala ere, badira hilabeteak gobernu kide diren bi alderdi hauek trans legearen afera dela eta elkarren aurka azaldu direla, PSOEko Carmen Calvo estatuko presidenteordea izan da Unidas Podemosen legearen aurreproiektua blokeatuta izatearen aldeko jarrera izan duen nabarmenena. Gurera begira, bai EH Bilduk bai EAJk alde bozkatu zuten. ZuZeun Aitzole Aranetaren testuari esker ezagutu ahal izan genuen bezala, testuak bi puntu nagusi zituen: transexualitatearen despatologizazioa eta genero autodeterminazioa. Aurreko legean indarrean egonik, trans esperientzia bizi duten pertsonei eragiten diena batez ere. PSOEk adierazi duenaren arabera, lege testuak “hutsune juridikoak” ditu eta horregatik jo dute abstentziora.
Oraindik indarrean dagoen legearen ondorioak dena dela, hauek dira:
Hoy después de 10 años tengo que volver a la unidad de género de Cruces, a 100 kilómetros de mi casa y mi trabajo. Una #LeyTrans tiene implicaciones directas como asegurar la atención sanitaria de proximidad y que no perjudique nuestro día a día. Aquí también necesitamos reforma pic.twitter.com/nk2MiISdBj
— Aitzole Araneta (@AitzoleAraneta) May 19, 2021