Zumalakarregi Museoan, Patxi Bisquert aktore eta zinegilearen “Ombuaren itzala” proiektua aurkeztuko da
Ombuaren itzala –
- Ekimena datorren ostegunean apirilaren 22an ospatuko da 18:30etan, aurrez izen ematea gomendatzen da.
- Pedro Mari Otaño bertsolariaren bizitza eta lanak ezagutaraztea helburu izango duen proiektua.
- Euskal herritarren babesa behar duen kultur ekimena.
XIX.mendeko historia zabaltzen saiatzen den Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak, “Ombuaren itzala” proiektua, Pedro Mari Otaño pertsonaia interesgarri honen ibilbidea hedatzea bilatzen duen ekimena, babesten du.
Guretzat Otañoren figurak garrantzitsuak diren bi gai nagusi uztartzen ditu, XIX. mendeko euskal emigrazioa eta garaiko herri kultura.
Aurkezpena datorren ostegunean apirilaren 22an arratsaldeko 18:30etan izango da, Patxi Bisquer, aktore eta zinegilearekin, eta Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museko dokumentazio eta artxibo arduradunarekin gauzatukoda. Aforoa mugatua izango da eta aurrez izen ematea gomendatzen dugu mzumalakarregi@gipuzkoa.eus helbidean edo 943 88 99 00 telefono zenbakian.
Zumalakarregi Museoan, Patxi Bisquert aktore eta zinegilearen “Ombuaren itzala” proiektua aurkeztuko da