Euskal pilota, gure-gurea den kirola
Euskal pilota, gure-gurea den kirola –
Kirolaz baliatzen dira politika egiteko, aberria aldarrikatzeko. Zure lurraldea ordezkatzen duen talde edo kirolariaz harro egotea ontzat ikusten dugu. Baina kirola bera ere, lurralde bat edo bestearen erreferente izan daiteke, baldin eta kirolaren jatorria lurralde zehatz batean jatorria badu.
Gaur egun kirol modalitate asko ezagutzen ditugu, baina benetan praktikatzen direnak gutxi batzuk baino ez dira. Europan eta Euskal Herrian futbola da nagusi, bai zale kopuruari dagokionez, hala nola, federatu edo praktikara eramaten duten indibiduoak kontuan hartzen baditugu. Futbola Inglaterran asmatutakoa da (foot eta ball hitz ingelesez osatua dago eta hortik aldatu zen “futbol” hitzera). Baina futbolaz gain, gaur egun arrakasta handien edo mediotan presentzia handien duten kirolek jatorri anglosaxoia dute: saskibaloia, rugby, hockey, golf-a…
Athletic eta Real Sociedad arteko kopako finalean, futbolak gizartean zein nolako boterea duen ikusi dugu. Tira, aurten, mugatuago ikusi dugu pandemia dela eta… baina, hala ere, bere presentzia eta nagusitasunaz denok gara kontziente. Hau da, kultura anglosaxoiak gure kulturan duen kolonizazio mailarekin bat egiten du, kiroletan ere haiekiko dugun menpekotasunean.
Gure nortasuna defendatzen badugu, gure jatorria, hizkuntza eta kulturaz harro bagaude… zer hobeago hori erakusteko gure-gureak diren kirolak baino?
Euskal kirolen artean, herri-kirolak ugari dira. Besteak beste, harri-jasotzea, idi-probak, trontza, aizkolaritza, txingak… Baina bada beste euskal kirol modalitatea gaur egungo gizarte garaikide eta modernoarekin, agian hobekiago, bat egiten duena: pilota. Pilotak disziplina anitz ditu: esku pilota, erremontea, trinkete, pala… Frontoi edo pilotalekuan jokatzen dira. Trontza edo ez bezala ez da arriskutsua eta harri-jasotzea ez bezala, edonork praktikatu dezake modu errazean.
Zailtasun handienetakoa frontoia topatzea da. Baina Euskal Herrian -eta baita Errioxan ere- frontoiak ia herri eta auzo guztietan topa ditzakegu. Hortaz, praktikatu nahi izatekotan, alternatiba zabala dugu.
Kirol bezala, pilotaren abantailak hurrengoak dira: ez da kontaktuzko kirola, beraz, aurkariaren aurkako kolpeak eta lesioak saihesten dira (futbolean, saskibaloian edo rugbyan ez bezala, adibidez). Esan bezala, erraza da praktikatzea: banaka ere egin daiteke. Tenis pilota batekin egin daiteke erraketaz, palaz edo eskuz (beste kontu bat zesta punta edo antzeko tresna bat lortzea da, horiek garestiago eta zailagoak direlako lortzea).
Hasi berriek frontoiaren tarte txiki batean praktikatu dezakete eta oso dibertigarria izan daiteke, antzeko maila duten bi jokalarien artean.
Korrika asko egiten da aurrera eta atzera, hortaz, lanketa kardiobaskularrerako onuragarria da.
Bestalde, ikusleentzat oso entretenigarria da bi-pareta, gantxo eta dejadak ikustea. Zesta punta, gainera, pilota edozein kirol baino azkarragoa da (Floridan loraldia izan zuen orain dela urte batzuk “JaiAlai” bezala ezagutzen dena).
Ondorioz, pentsatzen dut euskal gizarteak, instituzio publiko eta pribatuek, alderdi politikoek, komunikabideek, gurasoek… gehiago egin beharko lukete gure-gurea den kirola ezagutzera emateko eta sustatzeko.